Gujarat
Gujarat (assameraz: ગુજરાત gudʒ(ə)ɾat) India mendebaldeko estatua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gujarat ipar-mendebaldean Pakistan, ipar-ekialdean eta iparraldean Rajasthan, ekialdean Madhya Pradesh eta hegoaldean Maharashtra eta Daman eta Diu eta Dadra eta Nagar Haveli batasun lurraldeak ditu mugakideak. Mendebaldeko kostaldea, berriz, Arabiako itsasoak sortua da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki, estatuko iparraldea Anarta, Kathiawad penintsula "Saurastra" eta hegoaldea "Lata" zituzten izenak[1]. Gujaratek ere Pratichya eta Varuna izenak izan ditu[2].
Mohandas Gandhi edo Sardar Vallabhbhai Patel bezalako Indiako independentziaren aldeko mugimenduaren buruzagiak Gujaratekoak ziren. Era berean, Pakistango lehendabiziko Gobernadore Orokorra zen Mohammed Ali Jinnahren aita ere bertakoa zen. Gujaraten ere mugimenduko zenbait herri matxinada ospetsuen hasiera izan zen, tartean Kheda, Bardoli eta Borsadko satyagrahak edo Gatzaren martxa famatua.
Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrutia | Taluka (zbk.) | Udalerri (zbk.) | Azalera (km²) | Biztanleria (2001) |
---|---|---|---|---|
Ahmedabad | 11 | 551 | 8.707 | 5.808.378 |
Amreli | 11 | 613 | 6.760 | 1.393.295 |
Anand | 8 | 354 | 3.250 | 1.856.712 |
Banaskantha | 13 | 1.246 | 12.703 | 2.502.843 |
Bharuch | 8 | 717 | 6.527 | 1.370.104 |
Bhavnagar | 11 | 784 | 9.940 | 2.469.264 |
Dahod | 7 | 1.102 | 5.292,5 | 1.635.374 |
Dang | 1 | 312 | 1.764 | 186.712 |
Gandhinagar | 4 | 216 | 649 | 1.234.731 |
Jamnagar | 10 | 701 | 14.125 | 1.816.029 |
Junagadh | 14 | 969 | 10.607 | 2.448.427 |
Kheda | 10 | 614 | 3.943 | 2.023.354 |
Kutch | 10 | 905 | 45.652 | 1.526.331 |
Mehsana | 9 | 622 | 4.501 | 1.837.696 |
Narmada | 4 | 558 | 2.755 | 514.083 |
Navsari | 5 | 370 | 2,209 | 1.229.250 |
Panchmahal | 11 | 804 | 3,563 | 2.024.883 |
Patan | 7 | 599 | 6.484 | 1.181.941 |
Porbandar | 3 | 184 | 2.272 | 536.854 |
Rajkot | 14 | 855 | 11,203 | 2.571.931 |
Sabarkantha | 13 | 1,386 | 7,390 | 2.083.416 |
Surat | 10 | 1,280 | 4,742 | 5.136.391 |
Surendranagar | 10 | 661 | 10.489 | 1.515.147 |
Tapi | 5 | ezezaguna | 3.435 | 719.630 |
Vadodara | 12 | 1.548 | 7.549,5 | 3.639.775 |
Valsad | 5 | 241 | 2.947 | 1.410.680 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Indiaren banaketa administratiboa | ||
---|---|---|
Andhra Pradesh · Arunachal Pradesh · Assam · Bihar · Chhattisgarh · Goa · Gujarat · Haryana · Himachal Pradesh · Jammu eta Kaxmir · Jharkhand · Karnataka · Kerala · Madhya Pradesh · Maharashtra · Manipur · Meghalaya · Mendebaldeko Bengala · Mizoram · Nagaland · Odisha · Punjab · Rajastan · Sikkim · Tamil Nadu · Telangana . Tripura · Uttar Pradesh · Uttarakhand Andaman eta Nicobar uharteak · Chandigarh · Dadra eta Nagar Haveli · Delhi · Daman eta Diu · Lakadiveak · Puducherry |