Analfabetismo
Analfabetismoa idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna da, normalean ikasketa faltagatik ematen dena. Derrigorrezko eskolatzea duten herrialdeetan, biztanle bakoitzeko analfabeto kopuru gutxien dutenak dira.
Hala ere, herrialde batzuetan irakurrizko ulermen eskasa gerta daiteke, nahiz eta analfabetismo maila txikia izan.
Analfabetismoa eta garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaila da herri batek garapen ekonomikoa eta industriala lortzea, analfabetismo maila handia badu. 1978an 800 bat miloi analfabeto zeuden munduan, eta horietatik 500 miloi, hau da, % 60, emakumezkoak ziren. Analfabetismoaren eta garapenaren arteko harremana garbi ikus daiteke Sobietar Batasuna izaneko herrietan eta Estatu Batuen kasuan: lehenengoan tsarren garaian analfabetismoa % 76 zen, 1981 urtearen inguruan % 2; Estatu Batuetan 1870ean biztanleriaren % 20 analfabetoa zen, eta gaur egun, SESBaren kopuru bera.
UNESCOren datuen arabera, analfabetismoa gorantz doa: Afrikan % 85 dira analfabeto, Nepalen % 95...
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Analfabetismoaz UNESCOren webgunean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.