Fernando III.a Gaztelakoa
Fernando III.a Gaztelakoa Santua[1] —gaztelaniaz: Fernando III de Castilla— (Corrales del Vino, 1199ko abuztuaren 5a -Sevilla, 1252ko maiatzaren 30a), Santua ezizenaz ezaguna, Gaztela (1217 – 1252) Galizia eta Leongo erregea (1230 – 1252) izan zen[2].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfontso IX.a Leongoa eta Berengela Gaztelakoa zituen gurasoak. Alfontso VIII.aren errekonkista sendotu eta ia Andaluzia osoa konkistatu zuen. Úbeda 1233an, Kordoba 1236an[3], Murtzia 1243an, Jaén 1246an eta Sevilla[4] 1248an okupatu zituen, hau da, ia hegoaldeko Espainia osoa Granadako Erresuma izan ezik.
1231an, behin betiko lotu zituen Gaztela eta Galizia-Leongo Erresumak[5]. Aragoiko Erresumarekin zuen muga finkatu zuen Almizrako itunean.
1671an Klemente X.a aita santuak santu izendatu zuen[6].
Ezkontzak eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1219an Suabiako Filiperen alaba Elixabetekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten:
- Alfontso X.a, oinordekoa
- Fadrike
- Fernando (1225–1243/1248)
- Leonor (1227-?)
- Berengela (1228–1288/89), moja sartu zena
- Henrike
- Filipe (1231–1274), Haakon IV.a Norvegiakoaren alaba Kristinarekin ezkondu zena.
- Antso (1233–1261), artzapezpikua
- Joanes Manuel, Villenako jauna
- Maria (?-1235)
1237an Ponthieuko kondesa Joana Dammartinekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten:
- Fernando (1239–1260), Aumaleko kondea
- Leonor (1241–1290), Eduardo I.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zena.
- Luis (1243–1269)
- Simon (1244)
- Joanes (1245)
Zuhaitz genealogikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Menocal, María Rosa. The Ornament of the World. Little, Brown and Company: Boston, 2002. ISBN 0-316-16871-8
- ↑ Edwards, John. Christian Córdoba: The City and its Region in the Late Middle Ages. Cambridge University Press: 1982
- ↑ O'Callaghan, Joseph F.. (2004). Reconquest and crusade in medieval Spain. University of Pennsylvania Press, 113–116 or. ISBN 978-0-8122-1889-3..
- ↑ González, Julio. "Reinado y Diplomas de Fernando III, i: Estudio". 1980
- ↑ Catholic Encyclopedia
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando III.a Gaztelakoa |
Aurrekoa Berengaria Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1217 – 1252 |
Ondorengoa Alfontso X.a Gaztelakoa |
Aurrekoa Alfontso IX.a Leongoa |
Leongo erregea 1230 – 1252 |
Ondorengoa Alfontso X.a Gaztelakoa |
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |