Edukira joan

Haakon IV.a Norvegiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haakon IV.a Norvegiakoa


Norvegiako monarka

1217 - 1263
Inge II of Norway (en) Itzuli - Magnus VI.a Norvegiakoa
Bizitza
JaiotzaFolkenborg (en) Itzuli, 1204
HerrialdeaKingdom of Norway
HeriotzaBishop's Palace (en) Itzuli1263ko abenduaren 16a (58/59 urte)
Hobiratze lekuaSt Magnus Katedrala
Familia
AitaHaakon III of Norway
AmaInga of Varteig
Ezkontidea(k)Kanaga (en) Itzuli
Margarita Skulesdatter  (1225 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaHouse of Sverre (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTrondheim Cathedral School (en) Itzuli
Bergen Cathedral School (en) Itzuli
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 80827144 Edit the value on Wikidata

(59 urte)

| hillekua = Kirkwall, Orkadak | ezkontidea = Margarita Skulesdotter | seme-alabak = Magnus VI.a Norvegiakoa, Haakon Gaztea... | egoitza = Bergen }} Haakon Haakonsson (norvegieraz: Håkon Håkonsson, antzinako eskandinavieraz: Hákon Hákonarson; c. 1204ko martxoa/apirila-1263ko abenduaren 16a), Haakon Zaharra deitua ere, Norvegiako erregea izan zen 1217. urtetik 1263. urtera arte.

Haakon-en ama Inga Varteigkoa zen. Haakon III.a Norvegiakoa Varteigen egona zen jaio baino baino urte bat lehenago eta Ingak bere semea erregearena zela zihoen. Nahiz eta erregea hila zegoen Haakon jaio zenerako, jarraitzaileek bere semetzat hartu zuten, eta errege bezala hezitu zuten.

Norvegiako gerra zibilak 1130. urtean hasi eta 110 urte iraun zituen. Honen artean gatazka asko egon ziren tribu desberdinen artean. Gudate honen zergatiak, oso argi ez zeuden ondorengotza arauak, tribuen arteko liskarrak, eta eliza eta erregearen arteko botere-banaketa izan ziren. Birkebeiner eta bagler taldeak desberdintzen ziren. Bi taldeak konpontzen hasi zirenean, erregea hil egin zen ondorengorik utzi gabe, gazte, eta ondorioz bi taldeen arteko gatazkak bizia hartu zuten. Norvegia bi erresuma desberdinean zatitzeko arriskua zegoen eta erregeak ondorengo bat utzi zuela jakin zutenean, hau bahitzen saiatu ziren. Baina azkenean Birkebeiner taldekoek bere alde jartzea lortu zuten.

Hasierako erregealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskiatzen lortu zuten Håkon erregea babestea.

Erregina hil zenean, nahiz eta beste erregegai gehiago egon, Haakon errege izendatu zuten 1217an, 13 urte zituelarik. Hala ere, gatazkak ez ziren 1227. urtera arte bukatu izan ere, bi taldeetako erregeak urte berean hil zirenez, erresuma bateratzea erabaki zuten eta elizak Haakon errege aukeratu zuenez, biztanleriaren zati bat erregearen aurka agertu zen.

Hasieran, botere guztia Skule Bårdsson gizonarengan zegoen, izan ere erregea oraindik oso gaztea zen. Idatzia zegoen Skulek Norvegiako erresumaren heren bat gobernatuko zuela eta Håkonek aldiz, beste guztia. Baina azkenekoa handia egiten hasi zenean Skulek kendutako botereak eskuratzen hasi zen eta bien arteko gatazkak hasi ziren. Baketzeko asmoz Håkon bere etsaiaren alabarekin Margarita Skulesdotterrekin ezkondu zen eta Nidaros (gaur egun Trondheim) herrian Norvegia erresuma osoko errege izendatu zen. Horrek gerra zibil bat ekarri zuen eta azkenean 1239an etsaiak garaitzea lortu zuen erregeak eta Skule eta bere jarraitzaileei heriotza zigorra ezarri zien, honela Norvegiak azken urteetako gatazkei bukaera emanez.


Bukaerako erregealdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Håkon erregearen erregealdian Norvegiak inoiz izan ez duen hazkunde eta bakea izan zuen, Norvegiako Erdi Aroko erresumaren "urrezko aroa". Azkenean 1247. urtean aita santuak kardinal bat bidali zuen Bergen herrira erregeari bere onespena emateko. Erresumatik urrun, 1256. urtean erregeak Suediako Halland lurraldea bereganatu zien daniarrei eta 1261ean Islandia eta Groenlandia batu zituen bere erresumara, hauen onespenarekin. Urte hauetan Norvegiako erresumak bere luzera handiena lortu zuen. 1263. urtean Eskoziako errege Alexandro III.a Eskoziakoarekin gatazka batzuk izan zituen bere irla txikietako bat indarkeriaz hartu zuelako, baina honek aurre egin eta garaitu egin zuen. Negoziaketetan zebiltzanean negua iritsi egin zen eta Norvegiako etxetik urrun zegoenez Orkada uharteetan negu-pasa geratzea erabaki zuen, baina orduan gaixo jarri eta hil egin zen 1263. urteko abenduaren 16an. Kirkwall herrian lurperatu zuen San Magnus katedralean. Udaberria iritsi zenean Bergen herrira itzuli zuten bere gorpua eta nahiz eta 1531. urtean bertako katedrala bota zuten gaur egun oraindik bere oroigarri bat dago han, Norvegiako errege onenarentzat.

Hil baino lehen Håkon IV.ak bizirik zegoen seme bakarra zeukala esan zuen Magnus VI.a Norvegiakoa eta berehala erregetzan ezarri zuten.

Kanga Gaztea bere maitalearekin:

  • Sigurd (1225-1254)
  • Zezilia (1225-1248), Gregorius Andresson baglerren buruzagia eta Harald Hebridetakoa ezkondu zituena.

Margarita Skulesdotter emaztearekin:

  1. Olav (1226-?), txikitan hil zena.
  2. Haakon Gaztea (1232-1257), Rikitsa Birgersdóttir, Suediako erregearen alabarekin ezkondua. Bere aita baino lehenago hil zen itsasoan.
  3. Kristina (1234-1262), Alfontso X.a Gaztelakoaren Filipe anaiarekin ezkondu zena.
  4. Magnus (1238-1280), oinordekoa, Ingibjörg daniar printzesarekin ezkondu zena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haakon IV.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan