Zamora
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zamora (argipena)».
Zamora Zamora | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Zamorako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Francisco Guarido (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Zamora | ||||||||||
Jatorrizko izena | Zamora | ||||||||||
Posta kodea | 49001–49028 eta 49001 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 49275 | ||||||||||
Herriburua | Zamora city (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 41°30′12″N 5°45′20″W / 41.5033°N 5.7556°W | ||||||||||
Azalera | 149,28 km² | ||||||||||
Altuera | 649 m | ||||||||||
Mugakideak | Valcabado, Monfarracinos, Coreses, Villaralbo, Arcenillas, Morales del Vino, Entrala, El Perdigón, Pereruela, Almaraz de Duero, Muelas del Pan, San Pedro de la Nave-Almendra, Palacios del Pan, Andavías, La Hiniesta eta Roales | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 59.259 (2023) −216 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 397 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 980 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Oviedo | ||||||||||
Matrikula | ZA | ||||||||||
zamora.es |
Zamora[1] izen bereko probintziako hiriburua da. Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoan kokatuta dago. 2005ean 66.123 biztanle zituen, eta 10,5 km²-ko azalera du. Itsas mailatik 652 metrora kokatuta dago. XX. mendeaz gero, biztanle-kopurua gehitzen joan da, pixkanaka-pixkanaka baina etengabe, probintziako jendea erakarri duelako. Probintziako administrazio eta merkataritza eta garraiabideen gune nagusia da.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zamora honako auzoek osatzen dute: Alviar, Arenales, barriada de Asturias, Los Bloques, Cabañales, La Candelaria, Carrascal de Duero, Centro edo Casco Antiguo, La Horta, La Lana, Las Llamas, Olivares, Pantoja, Peña Trevinca, Pinilla, Rabiche, San Frontis, San Isidro, Espíritu Santo y Obelisco, San José Obrero, San Lázaro, El Sepulcro, Villagodio eta Las Viñas
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreneko berriak Ptolomeok ematen ditu vacceo-en Oceludusum izeneko herriaz ari dela. Alfontso I.a Asturiaskoak berreskuratu zuen 747. urtean. 879an, Muhammad I.ak birrindu zuen, eta hondakinetan geratu zen harik eta Alfontso III.a Leongoak berriz eraiki zuen arte (883). Handik hara Duero ibaiaren arroa babesteko gotorleku izan zen, Tororekin batera. Hori dela eta, 988an, Almanzorek eraitsi zuen berriz, eta hutsik geratu zen XI. mendea arte. 1061ean, Fernando I.a Gaztelakoak jendea eraman zuen eta foruak eman zizkion. XI. mendetik aurrera, ehungintzak indarra hartu zuen. Zamoraren historian industria-mota horri lotuta egon da hiriaren bilakaera.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Zamora) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.9 | 11.4 | 14.7 | 16.3 | 20.2 | 25.5 | 29.6 | 29.1 | 25.2 | 18.6 | 12.6 | 9.0 | 18.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 1.8 | 3.1 | 5.0 | 8.3 | 11.8 | 14.6 | 14.5 | 11.9 | 7.9 | 3.9 | 2.0 | 7.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 34 | 28 | 18 | 36 | 42 | 30 | 15 | 13 | 22 | 38 | 42 | 44 | 363 |
Iturria: AEMET[2] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria nekazaritzako eta abere-hazkuntzako gaiak eraldatzera (irina, ardoa, larrua), ehungintzara (Zamorako mantak), buztingintzara eta metalurgiara bideratua dago.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentuetan, aipagarriak dira harresiko hormak, dorreak eta ateak, XII. mendeko katedral erromanikoa, Magdalena eta San Bizente eliza erromanikoak, San Isidro eliza erromaniko-gotikoa, San Joan eliza (XIII. m.), San Andres eliza, Errenazimentukoa, Urrakaren etxea eta jauregiak.
Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zamoratar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leopoldo Alas "Clarín", idazlea.
- Ángel Nieto, motoziklista
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bragança, Portugal (1984).[3]
- Oviedo, Espainia (2001).[4]
- Yaritagua, Venezuela.[5]
- Altagracia de Orituco, Venezuela[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-26).
- ↑ Historical records of the Zamora weather station (1971–2000).
- ↑ «Una fecha clave – Opinión» La Opinión de Zamora 2009-1-21.
- ↑ «Oviedo y Zamora se comprometen a «llenar de contenido» su hermanamiento» La Nueva España.
- ↑ a b «Ciudades y pueblos se benefician del hermanamiento con otros territorios» La Razón.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Zamorako Udalaren webgunea
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |