El Busto
- Artikulu hau El Busto udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Busto (argipena)».
El Busto | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Merindadea | Lizarra |
Eskualdea | Vianaldea |
Administrazioa | |
Estatua | Espainia |
Erkidegoa | Nafarroa |
Izen ofiziala | El Busto |
Alkatea | Javier Ripa Arizaga (Independientes de El Busto) |
Posta kodea | 31229 |
INE kodea | 31061 |
Herritarra | elbustoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°32′56″N 2°14′30″W / 42.548888888889°N 2.2416666666667°W |
Azalera | 7 km² |
Garaiera | 432 metro |
Distantzia | 67 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 52 (2023: 1) |
Dentsitatea | 7,43 bizt/km² |
Zahartzea[1] | % 18,57 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 142,86 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 0 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) |
Langabezia[1] | % 6,14 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak[2][3] | % 0,00 (2018: %-3,53) |
Datu gehigarriak | |
Webgunea | http://elbusto.es/ |
El Busto[4] ([el busto]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 70 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 67 kilometro mendebaldera dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]El Busto Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Errioxarekiko mugatik gertu, eta N-111 errepidearen alboan.
El Bustok mugakide ditu Santsol iparraldean, Los Arcos ekialdean, Santsol mendebaldean, eta Elizagorria hegoaldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean bi herrigune izan ziren Busto izenarekin: Goi Busto (Busto de Suso) eta Behe Busto (Busto de Yuso). XV. mendean, El Busto Los Arcoseko herrixka bihurtu zen, eta hiriburuaren zori bera izan zuen, 1463 eta 1753 bitartean Gaztelako erresumaren barne izanik. Hiru mende horietan, San Andres parrokia handitu eta pizkundetarra erretaula gehitu zitzaion. XVIII. mendearen erdialdean, herria Calahorrako elizbarrutian izan arren Nafarroa Garaiko udalerri bihurtu zen.
Herria, elbustoarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek agintzen zuen. Herritarrek inguruko iturburu batetik ateratzen zuten edateko ura. Udalaren aurrekonturako beharrezko dirua, larreen salmentatik eta labearen alokairutik lortzen zuten, 500 eta 600 erreal inguru.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1860an herriak 218 biztanle zituen, eta ondorengo hamarkadetan biztanle kopurua gorabeheratsu ibili zen, harik eta XX. mendeko emigrazioaren ondorioz erdira murriztu zen arte.
El Bustoko biztanle kopuruaren bilakaera, 1842-2017 bitartean |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,86 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an bi zerrenda independente aurkeztu ziren; AIBko Jesús María Ripa Asensio hautatu zuten alkate (zinegotzi bakar). Boto baliogabeak 8 izan ziren (emandako guztien % 12,70) eta 3 boto zuri izan ziren (botoen % 5,45). Abstentzioa % 47,16 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Maria Erripa Asensio (AIB) | 43 | Bai |
Jesus Maria Osés Zurbano (C) | 9 | Ez |
2011n, ordea, zerrenda bakarra aurkeztu zen, eta Ripak karguan jarraitu zuen, oraingoan beste bi zinegotziren laguntzaz.
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Zelai kalea, z.g.
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira El Bustoko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Isaias Silanes Oses[5] | 1979 | 1983 | Independenteak | |
Isaias Silanes Oses[5] | 1983 | 1987 | Independenteak | |
Oscar Arbeo Lopez[5] | 1988 a | 1991 | Kudeaketa batzordea | |
Ruben Maria Marañon Taberna[5] | 1991 | 1995 | Agrupacion Independiente El Busto | |
Ruben Maria Marañon Taberna[5] | 1995 | 1999 | Agrupacion Independiente El Busto | |
Ruben Maria Marañon Taberna[5] | 2000 b | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
Ruben Maria Marañon Taberna[5] | 2003 | 2007 | Independenteak | |
Jesus Maria Ripa Asensio[5][6] | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente El Busto | |
Jesus Maria Ripa Asensio[5][7][8] | 2011 | 2015 | Independientes | |
Javier Ripa Arizaga[5][9][10] | 2015 | 2019 | Independiente El Busto | |
Javier Ripa Arizaga[5][11][12] | 2019 | 2023 | Independientes de El Busto | |
Javier Ripa Arizaga[13][14] | 2023 | Jardunean | Independientes de El Busto |
a 1987an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, El Busto eremu ez-euskalduneko udalerria da. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan jasota dagoenez, herritarren % 3,26k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak abuztuko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Andres eliza, estilo pizkundetar arkitektura gotikokoa, XVI. mendean eraikia.
- San Roman baseliza, muino baten gainean kokatua.
Elbustoar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Perfecto Ripa Fernandez (1905-1987), politikari falangista.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El camino perdido de la ruta jacobea» Diario de Navarra 2014-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un curso analizará este mes el papel de la zona de Los Arcos durante tres siglos» Diario de Noticias de Navarra 2016-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-04).
- ↑ «Ripa Fernández, Perfecto» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) El Bustori buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- El Bustorako sarbide errepidea Google Street View-n.