Arruazu
Arruazu | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Arruazu | ||
Alkatea | Peio Betelu Ganboa (Batzalarre, indep.) | ||
Posta kodea | 31840 | ||
INE kodea | 31037 | ||
Herritarra | arruazuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°55′19″N 1°59′56″W / 42.922°N 1.999°W | ||
Azalera | 5,7 km² | ||
Garaiera | 468 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 119 (2023: 13) | ||
Dentsitatea | 2,09 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,45 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 62,30 (2018: %-11,28) |
Arruazu[4] ([aruas̻u]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Sakanako eskualdean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 111 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora dago, eta Gasteiztik 62 km-ra.
Udalerri euskalduna izanda, UEMAko kidea da 2023tik.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Herrira heltzeko Sakanako autobidea hartu behar da Iruñea-Aguraingo norabidean.
Arruazuk Uharte Arakilekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Lakuntzarekin mendebaldean eta Aralarko mendilerroarekin iparraldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agirietan Arrugazu edo Arrayazu bezala agertzen bada ere, Arrugazu da zaharrena eta 1074. urtean agertzen da. Mitxelenak zioenez, Arruga hori plaza edo merkatua adierazten du eta hortik omen dator izena. Ahoz ahoko hizketan Arbazu ere esan ohi da, baina honek ez du inolako oinarri idatzirik.
Orain arte azaldutako Arruazuko lehen jauna Asiaingo Jauregiko Remiro Sanchiz izan zen 1377an. Momenturen batean herria Urizko Rodrigoren eskuetara pasa zen baina Nafarroako Erregeak kendu egin zion Arellanoko Juan Ramirezi eskainiz. 1430. urtean Gaztelatik etorritako jendeek erre zuten. Gaztelak Nafarroa bereganatu zuenean Beaumont Leringo kondea jabetu zen herriaz eta 1564.ean, bere alabaren bidez, Albako Dukearen familiara joan zen herriaren jabetza. Eurek izendatzen zuten urtero alkatea eta haiekiko menpekotasuna XIX. mendera arte iraun zuen. Hori dela eta, Asiaingo herrira eramaten zituzten urteko laboreak.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jasokundearen eliza, nabe bakarreko harlanduzko eraikina da. Horma-bular batzuk tenpluaren hormak eusten dituzte eta euren artean erdi-puntuko arkuak eratzen dituzte. Azpian portikoa dago, teilatu batez babesturik eta erdi puntuko hiru arkuez osaturik.
San Pedro ermita. Aralar aldera dago, herritik 10-15 minutura, Lakuntzako San Sebastian ermitatik hurbil. San Pedro festetako lehenbiziko egunean ospakizunak egiten dira bertan. XVI. mendeko eraikina da, garai barrokoan erreformatua. Barruko erretaula txikia XVIII. mendearen hasierakoa da, baina irudiak Arruazuko elizan daude.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arruazuko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007-2011 | Jesús María Ganboa Ganboa | Batzalarre |
2011-2015 | Peio Ganboa | Batzalarre |
2015-2019 | Peio Ganboa | Batzalarre |
2019-2023 | Gorka Ovejero Ganboa | Batzalarre |
Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arruazuko alkatea Batzalarre herri ekimeneko Jesus Maria Ganboa Ganboa atera zen 2007ko udal hauteskundeetan, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hamabi izan ziren (emandako boto guztien %16,00) eta boto zuriak ere hamabi (%19,05). Abstentzioa %25,00ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesus Maria Ganboa Ganboa | 47 | Bai |
Peio Betelu Ganboa | 46 | Bai |
Gorka Ovejero Ganboa | 34 | Bai |
Miguel Angel Satrustegi Ganboa | 31 | Bai |
Fermin Goñi Jaka | 28 | Bai |
2011n zerrenda bera izan zen aurkeztu zen bakarra; kasu honetan aurretik zinegotzia zen Peio Betelu aukeratu zuten alkate eta aldi berean Jesus Maria Ganboa zinegotzi izatera pasatu zen[5].
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arruazuko udaletxeko idazkaria, Irañeta eta Uharte Arakilgo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arruazuko herriko jaiak San Pedroak dira eta normalean San Ferminen aurreko asteburuan ospatzen dira.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arruazu "Sakanako Mankomunitateko" eta "Irurtzungo Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.
Arruazuar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |