Budika
Budika | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Britania, 30 | ||
Heriotza | Britania, 61 (30/31 urte) | ||
Heriotza modua | suizidioa: pozoitzea | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Prasutagus | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra, agintaria, erregina eta Erresistentziaren kidea | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Budikaren altxamendua | ||
Budika edo Boadizea[1] (latinez: Boudicca, Boudica edo Boadicea; ingelesez: Boudica; galesez: Buddug; irlanderaz: Buaidheach; britoieraz: Boudika eta galizieraz: Buddug) Iceni tribu britoiaren erregina izan zen. Britaniaren Erromatar okupazioan (Neronen agintaldian) jazotako matxinadarik handienaren buruzagia izan zen, Matxinada Budikarra (ca. AD 60 - 61).[2]
Budikaren existentzia eta matxinada Publio Kornelio Tazitok (Annales eta Julio Agrikolaren bizitza) latinez eta Dion Kasiok (Erromatar Historia) grekeraz argitaraturiko idazki eta deskribapenetan oinarritzen dira erabat, hauek baitira historian zehar biziraun duten gertakizunen inguruko dokumentu bakarrak.[3]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar Budikaren izenaren forma ugari erabili izan diren arren; gaur egun, froga filologikoetan oinarriturik, adituen artean Boudica ([boʊˈdiːkaː] ahozktua)[4] da aukera onartuena. Izena aztertzerakoan, erroa den *bouda hitz zeltak, "Garaipena, irabazi" esan nahi du; eta *-ka atzizkiarekin, "eduki" esanahikoa, "Emakume garaile" esanahia atxikitzen zaio (ingelesezko Viktoria izenaren kasuan bezala).[5][6] Kenneth Jackson hizkuntzalari eta itzultzaile ingelesak ondorioztatu zuen Boudica izena, *boudīkā "garaile" adjektibo femenino protozeltatik eratorri zela, aldi berean *boudā hitz zeltatik datorrena.[4]
Halaber, izan liteke izen baten ordez, ohorezko titulu zelta bat izana; kasu horretan, ez genuke jakingo pertsonaia hau bere bizitzan zehar ze izenez ezagutu zuten.[5][7]
Tazitoren eskutik Boudica edo Boudicca[Notak 1] bezala ezagutzen dugu.[5] Ordea, Kasiok bere idatzietan Buduica izendatu zuen.[5][8] Forma hauetatik historian zehar beste hainbat idazkera sortu dira: Bonduca, Boadeia, Boodicia, Buduica, Bunduca, Voduica eta Voadicea.[8][6] Eboluzio honen adibide bat, Erdi Aroan erabilitako izenaren forma ohikoenean datza, Boadicea; lehenik, Tazitoren kopia akatsduneko bigarren "c"-a "e" bilakatuz, eta gerora, izen hasierako "u"-a "a" batek ordezkatuz eskuratu zena.[7][9] Bestalde, izenaren galierazko idazkera behatu daiteke mediterraneo inguruko herrialde ezberdinetan aurkituriko inskripzioetan: Boudiga Bordelen, Boudica Lusitanian eta Bodicca Aljerian.[8][6][10]
XVI. mende erdialdean, Petruccio Ubaldini aditu italiarrak, antzinako emakume ingelesei buruzko bi bolumen idatzi zituen Elisabet I. Ingalaterrakoari eskaintzeko. Bertan, Budikaren pertsonaia bi erreginatan banatu, eta bakoitzari jatorrizko bi autoreen izen bana eman zion (Bunduica eta Voadicia). XVII. mendean, beste hainbat forma aurkitu ditzazkegu; besteak beste, Polydore Vergil historialariak Tazitoren idazlanetan oinarriturik, Vodicia edo Voadica erabili zituen.[5]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Oso garaia zen. Bere begiek labainkatu egiten zintuztela ziruditen. Bere ahotsa latz eta ozena zen. Kolore marroi eta gorrixka arteko bere ile trinkoa, sorbaldatik gerriraino erortzen zitzaion. Beti lepo inguruan urrezko lepokoa eta krisketadun kapa bat zeramatzan. | » |
Dion Kasio, Erromako Historia |
Prasutago Iceni erregearen emaztea zen eta elkarrerik alaba izan zituzen, Isolda eta Sorya.[11] Iceni lurraldeak egungo Norfolk konderri ingelesean eta Cambridgeshire, Suffolk eta Lincolnshire konderrietako zati batzuetara zabaltzen ziren.[12] Prasutagok hainbat akordio sinatu zituen erromatarrekin eta bere alabez gain, Neron enperadorea egin zuen bere jaraunsle. Baina 61. urtean, erregea hil zenean, erromatarrek leinuaren lurraz jabetu, Budika erregina alarguna zartatu eta haien alabak bortxatu zituzten.[11][13][14]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bestalde, ez dago garbi zer gertatu zen Budikarekin. Tazitoren arabera, porrota jasan ezinik, zelten erreginak bere buruaz beste egin omen zuen, pozoituta. Beste batzuek diote gaixotu egin zela eta heriotza iritsi zitzaionean ikaragarrizko ehorzketa egin zitzaiola.
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik beste ahaleginak izan baziren ere (Julio Zesar, K.a. 55-54), Erromako Klaudio enperadoreak Britainiar uharteak behin betikoz inbaditzea erabaki zuen AD 43. urtean. Bertako tribuetako batzuek matxinatuak jarraitu bazuten ere, beste batzuek erromatarrekin itunak sinatu eta haien aliatu bihurtu ziren.
AD 43an Erromak Britainia Handiko hego-ekialdea inbaditu zuen. Konkista mailakatua izan zen, eta nazio-erresuma batzuk guduan garaitu eta okupatu ziren bitartean, beste batzuk izendatuki independenteak izan ziren inperio erromatarraren aliatu gisa.
Aurretik beste ahaleginak izan baziren ere (Julio Zesar, K.a. 55-54), Erromako Klaudio enperadoreak Britainiar uharteak behin betikoz inbaditzea erabaki zuen K.o. 43. urtean. Bertako tribuetako batzuek matxinatuak jarraitu bazuten ere, beste batzuek erromatarrekin itunak sinatu eta haien aliatu bihurtu ziren.
Matxinada Budikarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikusi, Matxinada Budikarra
Egoera horri aurre egin nahian altxatu zen Boudika erregina erromatarren aurka.
Matxinatuen lehen itua Camulodunum (Colchester) hiri erromatarra izan zen, antzinako Trinovantiako hiriburua, kolonia erromatar bihurtu zena. Soldadu beteranoak erromatarren ohiturari jarraituz ezarri ziren han, eta tenplu bat eraiki zioten Claudio enperadoreari. Camulodunum erasoa jo eta birrindu zuten.[15]
Lortutako arrakastak Boudika Londinium (gaurko Londres) hiruburuari begira jarri zuen. Haren babeserako soldadu erromatar gutxi zeudela ohartuta, britainiarrek hiria bereganatu zuten zailtasun handirik aurkitu gabe, bertan ziren erromatarrak suntsituz. Antzera jokatu zuten Verulamium-en ere. Historialari erromatarren[16] arabera, 70.000 koloniar inguru birrindu omen zituzten britainiarrek hiru hiri horietan, erromatar eta aliatuen artean.[17]
Budika erreginak 100.000 eta 230.000 arteko edade guztietako britainiarrez (10 urteko haurretatik eta zaharretaraino) osatutako armada gidatu zuen.[13] Bitartean, Publio Kornelio Tazito historialari erromatarrari so eginez, Kaio Suetonio Paulino gobernadoreak 10.000 soldaduz osatutako armada biltzea lortu zuen, gutxiagotasun handian (5-1 gutxi gorabehera).
Erromatarren armada, txikiagoa izanda ere, askoz diziplinatuagoa zen eta hobeto hornitua armaduraz eta armaz. Horrek Kaio Suetonio Paulino garaipenera eraman zuen.
Britainia Handiko infanteriak eraso egin zuenean, talde erromatar diziplinatuenek jaurtiketa-jasa bat eraitsi zuten, eta horrek matxinatuen lehen lerroak hondatu zituen. Horren ondorioz, britainiarrak nahasi egin ziren, eta atzera egin zuten, eta hildako ugari utzi zituzten mendian. Lehen ilarako legionarioek, armarriek aldeztuta, ehunka erasotzaile zeharkatu zituzten, ia kalterik jaso gabe. Lau edo bost minuturen buruan, ofizialen seinale batean, atzean zuten postua utzi eta azken postuan geratu ziren. Horri esker, soldadu "freskoak" borrokatzen ziren, eta borrokatu zutenak indarberritzen ziren. Historialarien arabera, Watling Street (gaurko West Midlands eskualdean) izenez ezagutzen den gudu hartan 80.000 britainiar zuzendu ziren bitartean, 400 erromatar soilik galdu ziren.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Watling Street-eko porrotarekin amaitu ziren Erromaren aurkako britainiarren altxamenduak.[18]
Gaius Suetonius Laslus historialariak idatzi duenez, krisiak ia konbentzitu zuen Nero Britainia Handia uzteaz, baina helburu erabakigarri batera bideratutako matxinadarekin, Britainia Handiaren okupazioak jarraitu egin zuen. Suetonioren tribu britainiarren aurkako ekintza zigortzaileak matxinada handiagoa eragingo ote zuen beldur zen, eta Nerok Publius Petronius Turpilianus kontziliatzaileenarekin ordezkatu zuen.
Boudiako porrotak Britainia Handiko hegoaldean gobernu erromatarra finkatu zuen bitartean, Britainia Handiko iparraldea lurrunkor egon zen. AD 69 Venutius, Brigantesko noble bat, hain ondo dokumentatuta ez zegoen beste matxinada bat zuzentzea izan zen, hasiera batean tribuen arteko lehian oinarritua, baina laster antiromano bihurtu zen.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte lanetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olerkiak (Boadicea: Oda) (1787) - William Cowper.[20]
Eskulturak eta instalazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boadicea eta bere alabak (1902) - Thomas Thornycroft.[19]
- The Dinner Party (1974 - 1979) Judy Chicago[21]
Margolanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boadicea Britoiei predikatzen (ingelesez: Boadicea Haranguing the Britons; 1761 - 1793) - John Opie.
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boadicea (1927) - film historiko mutu britainiarra, Sinclair Hill-ek zuzendua eta Phyllis Neilson-Terry-rekin protagonista bezala.[22]
- Erregina gudaria (ingelesez: Warrior Queen; 1978) - telesail britaniarra, Martin Mellett-ek zuzendua eta Siân Phillips protagonistatzat.[23]
- Boudica (2003) - film historiko-biografiko britainiarra, Bill Anderson zuzendari eta Alex Kingston protagonistarekin.[24]
- Boudica (2023) - ekintza-drama film britaniarra, Jesse V. Johnson zuzendari eta Olga Kurylenko protagonistarekin.[25]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Manuskritoaren kopiaketa prozesuan egindako akats baten ondorioz, "C" bat gehitu zitzaion izenari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ (Ingelesez) Braund, David. (1996). Ruling Roman Britain: Kings, Queens, Governors and Emperors from Julius Caesar to Agricola. Psychology Press ISBN 978-0-415-00804-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ Bulst, Christoph M.. (1961). «The Revolt of Queen Boudicca in A.D. 60» Historia: Zeitschrift für Alte Geschichte 10 (4): 496–509. ISSN 0018-2311. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b Jackson, Kenneth. (1979). «Queen Boudicca?» Britannia 10: 255. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Frénée-Hutchins, Samantha. (2016-04-15). Boudica's Odyssey in Early Modern England. Routledge ISBN 978-1-317-17296-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b c Fraser, Antonia. (1989). The warrior queens. New York : Knopf ISBN 978-0-394-54939-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b Davies, John Arthur. (2008). The land of Boudica: prehistoric and Roman Norfolk. Heritage Publ. [u.a.] ISBN 978-1-905223-33-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b c Waite, John. (2007). Boudica's last stand: Britain's revolt against Rome, AD 60-61. Tempus ISBN 978-0-7524-3809-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ Donald R. Dudley, Graham Webster. (1962). The Rebellion Of Boudicca. Routledge & Kegan Paul (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Frénée-Hutchins, Samantha. (2016-04-15). Boudica's Odyssey in Early Modern England. Routledge ISBN 978-1-317-17296-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b Tazito, Annales, 14,31
- ↑ Collingridge, Vanessa. (2005). Boudica. London : Ebury Press ISBN 978-0-09-189819-9. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ a b Holinshed, Raphael; Harrison, William; Stanyhurst, Richard; Hooker, John; Thynne, Francis; Fleming, Abraham; Stow, John; Ellis, Henry. (1807). Holinshed's Chronicles of England, Scotland, and Ireland ... London : J. Johnson [etc.] (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «The Annals (Tacitus)/Book 14 - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ Tazito, Annales, 14.31-32
- ↑ Haigh, Christopher, The Cambridge historical encyclopedia of Great Britain and Ireland, 18. orr.
- ↑ Hainbat historialariek zalantzan jartzen dute britainiar matxinatuen armadaren kopuru hori. Diotenez, ingurune horretako biztanleria askoz ere txikiagoa zen. Adibidez, mende bat beranduago, Camulodunum eta Verulamium hiriek 5-10.000 biztanle izango zituzten eta Londinumek 15.000, goitik jota. (Collingwood, Roman, Britain and the English..., 198 orr.).
- ↑ Fields, Nic; Dennis, Peter. (2011). Boudicca's rebellion AD 60-61: the Britons rise up against Rome. Osprey Pub ISBN 978-1-84908-313-3. PMC 651902385. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b Macdonald, Sharon, ed. (1988). Images of women in peace and war: cross-cultural and historical perspectives. University of Wisconsin Press ISBN 978-0-299-11760-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Cowper, William. (1787). Poems: By William Cowper, ... In Two Volumes. .... J. Johnson (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Boadaceia» www.brooklynmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
- ↑ Hill, Sinclair. (1927-09-05). Boadicea. British Instructional Films (BIF) (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ Warrior Queen. Thames Television 1978-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Ingelesez) Boudica (2003). (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ Johnson, Jesse V.. (2023-10-27). Boudica. Bleiberg Entertainment, Boudeg, Picture Perfect (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).