Edukira joan

Suffolk

Koordenatuak: 52°12′N 1°00′E / 52.2°N 1°E / 52.2; 1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Suffolk
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaEkialdeko Ingalaterra
ISO 3166-2GB-SFK
HiriburuaIpswich
GobernuburuaSuffolk County Council (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°12′N 1°00′E / 52.2°N 1°E / 52.2; 1
Azalera3.800,9523 km²
MugakideakNorfolk, Essex eta Cambridgeshire
Demografia
Biztanleria758.556 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea199,57 bizt/km²
suffolk.gov.uk

Suffolk Ekialdeko Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan.

Hiriburua Ipswich du eta beste hiri nagusiak Lowestoft, Bury St Edmunds, Newmarket and Felixstowe, Europako itsas-portu nagusietako dena. 3.798 km2-ko azalera dauka eta 2003an 678.074 biztanle zituen (2014an 730.100).

Hiritar ezagunen artean Ralph Fiennes aktorea dugu.

Mugakide hauek ditu: iparraldean Norfolk, mendebaldean Cambridgeshire eta hegoaldean Essex. Ekialdean Ipar Itsasoa du.

Lurraldea oso laua da orografiari dagokionez, oso altuera gutxirekin, izan ere konderriko lekurik altuena Great Wood muinoa da, 128 metrokoa. The Broads Natura Parkea iparraldean dago, eta kostaldea "edertasun natural nabarmeneko eremu"-tzat hartuta dago.

Suffolk konderria Anglia erreinuako ekialdetik sortu zuten. Erreinua angloek egin zuten V. mendean. Konderria bikingoek inbaditua zen eta Wedmore Ituna eta gero, Danelagh erreinuaren zati bihurtu zen. 1173an Leicesterko kondeak Waltonen Ingalaterrako Henry II.aren armada borrokatu zuen. Konderriak apenas ez zuen parte hartu Ingalaterrako Gerra Zibilan.

1525an, bertoko artisauek matxinada bat egin zuten rey Ingalaterrako Henry VIII.ak asmatutako zerga baten kontra.

1889 eta 1974 artean, konderria bitan zatituta izan zen: East Suffolk eta West Suffolk. East Suffolko Hiriburua Ipswich zen eta West Suffolkoa Bury St.Edmunds.

1939an, Sutton Hooko aztarnategian, hil itsasontzi bat topatu zuten, saxoien garaikoa (VII. mendea). Bertan aurkitutakoa British Museumen dago, Londonen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]