Alemaniarentzako Alternatiba
Alemaniarentzako Alternatiba (alemanez: Alternative für Deutschland, ˌaltɛʁnaˈtiːvə fyːɐ̯ ˈdɔʏtʃlant ahoskatua, AfD, aːʔɛfˈdeː ahoskatua, siglatik ezaguna) alemaniar alderdi politikoa da, muturreko eskuinekoa, doktrina kontserbadore eta euroeszeptikoa duena.[1][2][3]
Bernd Lucke Hanburgoko Unibertsitateko Ekonomia irakasleak, Konrad Adam Frankfurter Allgemeine Zeitungeko kazetari ohiak eta Alexander Gauland eta Gerd Robanus CDUko politikari ohiek 2013an sortu zuten. Sortu zenetik, AfD ultraeskuinetik aldentzen saiatu da, eta liberalismo klasikora gehiago hurbildu nahi izan du.[4]
Bere hauteskunde programa euroaren, herrialde periferikoen erreskateen eta alemaniar markoaren itzuleraren defentsan oinarritzen da. Eurogunearen desegite ordenatu eta pixkanakakoa defendatzen dute. Fundazio-kongresua 2013ko apirilaren 14an egin zen, Berlinen. AfD alderdiak Bundestagerako hauteskunde-kanpainan sartzea erabaki zuen, euroaren «akats historikoa» desegiteko deia eginez. Europako migrazio-krisiaren testuinguruan Alemaniara iritsitako migratzaileen oldearen aurka daude. AfD krisi hartatik herritarren babesa handitzen ari da, bai maila nazionalean, bai estatu federatuetan.
AfD alderdi populista eta ultraeskuindartzat jo izan dute.[5][6][7] Hainbat kidek arrazista[8][9] eta xenofobotzat jo izan diren adierazpenak egin dituzte. Alemaniar nazionalismoaren defentsan, hedabide batzuek AfD neonazismoarekin alderatu dute,[10] alderdiak kategorikoki ukatzen duena; erantzun gisa, alderdiak debekatu egin du alderdikideek Alemaniako ultraeskuinarekin eta, bereziki, Die Heimat alderdi neonaziarekin loturarik izatea.
AfD 2017ko hauteskundeetan sartu zen lehenengoz parlamentura, botoen %12,6 eta 94 diputatu eskuratuta.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.dw.com/en/germanys-populist-afd-seeks-to-turn-online-censorship-to-its-advantage/a-42004730
- ↑ https://www.reuters.com/article/us-germany-politics-afd/germanys-far-right-afd-chooses-nationalist-as-co-leader-idUSKBN1DW0JM
- ↑ https://www.economist.com/news/europe/21727107-squabbling-alternative-germany-party-headed-dozens-seats-septembers
- ↑ http://www.abc.es/internacional/20130415/abci-partido-antieuro-alemania-celebra-201304141755.html
- ↑ (Alemanez) «Politologe Hajo Funke - "Die AfD ist zu einer rechtsradikalen Partei geworden"» Deutschlandfunk.
- ↑ (Alemanez) Staud, Toralf. (2017-3-19). «Alternative für Deutschland: Extremismus auf dem "Extremismuskongress"» Die Zeit ISSN 0044-2070..
- ↑ (Alemanez) «Politikwissenschaftler Hanspeter Kriesi: „Die AfD nicht verbieten, sondern einbinden“» wiwo.de.
- ↑ http://www.dw.com/en/afds-alice-weidel-called-german-government-pigs-in-racist-email/a-40433932
- ↑ https://www.vox.com/world/2017/9/26/16360916/afd-german-far-right-racism-xenophobia
- ↑ http://www.newsweek.com/extremism-europe-rise-fringe-angela-merkel-670657
- ↑ «Alemaniako eskuin muturra, zatitzeko arriskuan» Berria 2020-05-23.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Alemaniako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |