Akbar
Akbar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1556ko otsailaren 11 - 1605eko urriaren 25a ← Humayun - Jahangir → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Umarkot Fort (en) ![]() | ||
Lehen hizkuntza | persiera | ||
Heriotza | Fatehpur Sikri, 1605eko urriaren 15a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Akbar's Tomb (en) ![]() | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria | ||
Familia | |||
Aita | Humayun | ||
Ama | Hamida Banu Begum | ||
Ezkontidea(k) | Mariam-uz-Zamani (en) ![]() Ruqaiya Sultan Begum Salima Sultan Begum (1561 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Mughal dynasty (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Txagatai hizkuntza persiera Hindustanera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama Din-e Ilahi (en) ![]() |
Abu'l-Fath Jalal-ud-din Muhammad Akbar[1] (persieraz: ابو الفتح جلال الدين محمد اكبر) (1542ko urriaren 15a - 1605eko urriaren 27a) Akbar Handia (Akbar-i-azam, اکبر اعظم) izenez ere ezaguna, Indiako Mogol Inperioaren hirugarren enperadore mogola izan zen 1556 eta 1605 artean. Akbar bere aitaren, Humayunen, oinordekoa izan zen Bairam Khan erregeordearen begiradapean, zeinak enperadore gazteari Indian mogolen domeinuak zabaltzen eta finkatzen lagundu baitzion.
Akbarrek nortasun sendoa zuen, eta arrakasta handiko jenerala izan zen. Mogol Inperioa pixkanaka zabaldu zuen Indiako azpikontinentearen zati handi bat barne hartu arteraino. Bere boterea eta eragina, ordea, azpikontinente osoan zehar zabaldu zen mogolen nagusitasun militar, politiko, kultural eta ekonomikoaren ondorioz. Estatu mogol zabala bateratzeko, Akbarrek, inperio osoan, zentralizatutako administrazio-sistema bat ezarri zuen, eta, ezkontzaren eta diplomaziaren bidez, konkistatutako agintarien adiskidetze-politika erabili zuen. Erlijio eta kultura askotariko inperio batean bakea eta ordena zaintzeko onartu zituen musulmanak ez ziren bere mendekoen babesa jaso zuten politikak. Tribuen arteko loturak eta estatu islamiarraren nortasuna saihestuz, Akbar bere erresumako urruneko lurrak lotzen ahalegindu zen leialtasunaren bidez, kultura indo-persiarraren bidez adierazia .
Ekonomia indartsua eta egonkorra garatu zuen, eta, horren ondorioz, merkataritza hedatu, eta kultura gehiago babestu zen. Akbar bera artearen eta kulturaren mezenas zen. Literatura atsegin zuen, eta 24.000 liburutik gorako liburutegia sortu zuen sanskrito, urdu, persiera, greziera, latin, arabiera eta kaxmirerazko idatzirekin, jakintsu, itzultzaile, artista, kaligrafo, eskriba, azaleztatzaile eta irakurle askok zaintzen zutena. Katalogazioaren zati handi bat berak egin zuen, hiru talde nagusiren bidez[2]. Akbarrek emakumeentzat bakarrik zen Fatehpur Sikri-ren liburutegia ezarri zuen[3], eta musulmanak eta hinduak hezteko, erresuma osoan eskolak ezartzeko agindu zuen. Koadernaketa arte handitzat hartzera ere animatu zuen[4]. Erlijio askotako mundu osoko gizon santuek, poetek, arkitektoek eta artisauek gortea apaintzen zuten aztertzeko eta eztabaidatzeko. Delhin, Agran eta Fatehpur Sikrin, Akbarren gorteak arte, letra eta ikaskuntza gune bihurtu ziren. Kultura timurtarra eta persia-islamiarra Indiako elementu indigenekin fusionatzen eta nahasten hasi ziren, eta arteak, pintura eta mogol estiloko arkitektura ezaugarri zituen beste kultura indo-persiarra sortu zen. Islam ortodoxoarekin desilusionatuta eta agian bere inperioaren barnean batasun erlijiosoa lortzeko itxaropenarekin, Akbarrek Din-i Ilahi aldarrikatu zuen, nagusiki islamismotik eta hinduismotik, baita zoroastrismoaren eta kristautasunaren zati batzuetatik ere, eratorritako kredo sinkretikoa. Hala ere, Akbarrek Chittorgarheko sarraskia ere agindu zuen, non 30.000 nekazari hindu sarraskitu baitzituzten.
Akbarren erregealdiak eragin handia izan zuen Indiaren historian. Bere agintaldian, Mogol Inperioa hirukoiztu egin zen tamainan nahiz aberastasunean. Sistema militar indartsua sortu zuen, eta erreforma politiko eta sozial eraginkorrak ezarri. Postu zibil eta militar gorenetarako izendatuz musulmanak ez zirenen gainerako Yizia zerga sektarioa kenduz mogolen lehen agintaria izan zen bertakoen konfiantza eta leialtasuna bereganatu zituena. Sanskritozko literatura itzularazi zuen;, bertako jaialdietan parte hartu zuen, eta inperio egonkor bat bere mendekoen lankidetzaren eta borondate onaren mende zegoela ohartu zen. Beraz, gobernupeko inperio multikultural baten oinarriak bere erregealdian ezarri ziren. Akbar, bere semeak, Salim printzeak, ordezkatua zuen enperadoretzat, beranduago Jahangir izenez ezagutua izan zena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akbar dinastia jaso batean jaio zen, eta lau tutore, arrakastarik gabe, irakurtzen irakasten saiatu ziren. Arrazoi bat izan zitekeen dislexikoa izatea, eta horrek, bestalde, azal lezake haren memoriarako gaitasun oso handia.[5]
1539 eta 1541 urteen artean, Sher Shah Suriren indarrek Chausa eta Kannauj-eko guduetan garaitua, Humayun enperadore mogolak mendebalderantz ihes egin zuen, Sindh-era[6]. Han ezagutu zuen (baita ezkondu ere) Hamida Banu Begum (garai hartan 14 urte zituena), Shaikh Ali Akbar Jami-ren alaba, Hindal Mirza Humayunen anaia gaztearen maisu persiarra. Jalal ud-din Muhammad Akbar hurrengo urtean jaio zen, 1542ko urriaren 15ean (Rajabaren laugarren egunean, 949 AH) Umarkot-en Rajput gotorlekuan, Rajputanan (gaur egun Sindh), non Rana Prasad indiar gobernariak babesa eman baitzien gurasoei[7].
Humayunen erbesteratze aldi luzean, Akbar Kabulen hazi zen, aitaren aldeko osaba-izeben familia zabalarekin, Kamran Mirza eta Askari Mirza, eta izebekin, bereziki Kamran Mirzaren emaztearekin. Bere gaztaroa ehiza, korrika eta borrokan ikasten eman zuen, eta horrek gudari ausart, ahaltsu eta adoretsu bihurtu zuen, baina inoiz ez zuen, ez irakurtzen, ez idazten ikasi. Hori, hala ere, ez zen oztoporik izan bere ezagutza bilaketarako, izan ere, esaten da, gauean erretiratzen zenean, beti bilatzen zuela norbait irakur ziezaion[8][9]. 1551ko azaroaren 20an, Humayunen anaia gazteena, Hindal Mirza, Kamran Mirzaren indarren aurkako borrokan hil zen. Anaiaren heriotzaren berri jakitean, Humayun oinazeak jota gelditu zen[10].
Anaiaren oroimenaren maitasunagatik, Humayunek Hindalen bederatzi urteko alabari, Ruqaiya Sultan Begumi, ezkon-hitza zion Akbar semearekin. Ezkontza Kabulen ospatu zen, Akbar erregeorde izendatu eta gutxira, Ghazniko probintzian[11]. Humayunek, bikote inperialari, Hindal eta Ghazniren aberastasun, armada eta jarraitzaile guztiak eman zizkion. Hindalen «jagir»etako bat bere iloba Akbarri eman zioten, erregeorde izendatu zutena, eta bere osabaren armadaren buruzagitza ere eman zitzaion[12]. Akbar eta Ruqaiyaren ezkontza Jalandharren, Punjaben, goretsi zen 14 urte zituztela[13]. Bere lehen emazte eta ezkontide nagusia izan zen[14][15].
Sher Shah Suri Islam Shah-ren semearen ondorengotzaren kaosaren ostean, 1555ean[16], Humayunek Delhi konkistatu zuen Tahmasp I.a persiarraren aliatuaren armada baten buru gisa. Hilabete batzuk geroago, Humayun hil zen. Bairam Khanek, Akbarren tutoreak, heriotza ezkutatu zuen Akbarren oinordekotzarako prestatzeko. Akbar, 1556ko otsailaren 14an[17], Humayunen ondorengoa izan zen mogolen tronua aldarrikatzeko Sikandar Shah-ren aurkako gerra baten erdian zegoela. Kalanaurren (Punjab), Akbar, 14 urtekoa, Bairam Khanek tronura igo zuen oraindik zutik dirauen plataforma eraiki berri batean[18]. Shahanshah (Erregeen Erregerako persieraz[17])) izendatu zuten. Bairam Khanek gobernatu zuen Akbar adin-nagusira iritsi arte[19].

Historialari batzuek diote Bairam Khan, Akbar hiltzen eta tronutik kentzen saiatu zela hau adin nagusira heldu zenean; horregatik, Akbarrek, Bairam Khani Mekara pelegrinazioa egiteko agindu zion, eta hiltzeko ere agindu zuen. 1556an mogol armadak Hemu hinduaren indar armatuak gainditu zituen, eta, horrela ziurtatu zen Akbarren tronurako igoera.

Tronura igo zenean, 13 urterekin, dinastiaren hirugarrena, Indiako Mogol Inperioaren zati txiki bat besterik ez zegoen haren eskutan, eta aitita Baburren aldian galdutako zati guztiak berreskuratuko zituela hitz eman zuen. Malwa, Gujarat, Bengala, Kabul eta Kandesh konkistatu zituen.
1605eko urriaren 27an hil zen Agran
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akbarren erregealdian, Mogol Inperioak hindu gehiengo bat eta musulman gutxiengo bat hartzen zituen bere baitan. Bi erlijio-sinesmenak oso desberdinak ziren; musulmanek behikia jan zezaketen, hinduentzat debekatua zena, animalia sakratutzat jotzen baitute. Gauza bera gertatzen zen edari alkoholdunekin edo txerrikiarekin, baina alderantziz. Musulmanak monoteistak ziren, hinduak, berriz, politeistak. Herri xehearen gehiengoa hinduista zen, eta agintariak, berriz, musulmanak.
Akbarrek erlijioen arteko tolerantzia bultzatu zuen. Desberdintasunak adiskidetzen saiatu zen, Din-i-Ilahik deitu zion sortu zuen erlijio sinkroniko berriari. Erlijio horrek islamaren eta hinduismoaren nozioak zituen, baina ez zen inoiz gortetik atera, eta haren heriotzarekin desagertu zen. Musulmanak ez zirenei aplikatzen zitzaien yizi zerga zaharra kendu zuen. Enperadorea Indiako printzesa hinduekin ere ezkondu zen, nahiz eta keinu hori erlijioen arteko adiskidetze-saiakera baino politikoagoa izan zela uste izan zen. Gortean, kristauen ordezkariak hartu zituen, bai Indiako jatorrizko elizetakoak, bai indiarrak ez zirenak; izan ere, Akbarrek hainbat erlijiotako ordezkarien artean antolatutako topaketetan parte hartu zuten Europako jesuita askok, enperadoreak bertan eztabaida zezaten deitu baitzuen.
Hala, Akbarrek eztabaida batzuk hasi zituen: eruditu musulmanek erlijio-gaiak eztabaidatzen zituzten hinduismoaren, jainismoaren, tantrismoaren ordezkariekin, baita sufiekin eta kristauekin ere, hala nola Goatik ekarritako jesuita katolikoak, bereziki Antonio de Montserrat espainiarra eta Rodolfo Acquaviva italiarra. Apaiz horiek begirune handiz tratatu zituen, fede bereizketarik gabe. Meskitentzako lurrak eta dirua emateaz gain, erlijio askotako tenplu askori limosna ematen zien, eta horrek, Oscar R. Gómez doktoreak dioenez, munduko lehen topaketa ekumenikoa inauguratu zuen, eta aukera eman zuen erlijio-tolerantziaren argia Mendebaldera sartzeko Antonio de Montserrat jesuitak erabil zuen Zetaren bidearen bitartez.[20]
Mezenasgoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akbarrek administraziorako talentu handia zuen eta Sher Shah Surik hasitako berrantolaketa-lanak jarraitu zituen. Lurraldea 15 probintziatan banatu zuen, eta horietako bakoitzaren buruan jarri zuen gobernadore militar bat, Nawâb Nazîm, eta administratzaile zibil bat, finantzak kontrolatzen dituen Diwân. Nekazaritzako lurren gaineko zerga ezarri zuen, uztaren balioaren herenari zegokiona. Erlijioari dagokionez, tolerantea izan zen, 1563an, jiziya, islameko lurrean ez musulmanen gaineko zerga eta erromesaldien gaineko zergak kendu zituen; printzesa indiar batekin ezkondu zen, Jodha Bai, Amber Bihari Mal râjaren alabarekin, bere oinordea izango zen Jahangirren ama. Hinduarrak administraziora eta armadara ekarri zituen eta horren rajá erresumekin aliantzak indartu zituen.
Akbar analfabetoa zen arren, ezagutza maite zuen eta hainbat erlijiotako pertsonak gonbidatzeko ohitura zuen, munduko gaiei buruz eztabaidatzeko. Feizi eta Abul Fazl anaien moduko talentu literario ugariren mezenas izan zen. Sanskritotik persiar hizkuntzara transkribatzeko agindu zuen.
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobernu politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akbarren gobernu zentralaren sistema Delhiko Sultanerritik eboluzionatu zuen sisteman oinarritu zen, baina zenbait sailen funtzioak kontu handiz berrantolatu ziren, eta haien funtzionamendurako erregulazio zehatzak ezarri ziren:
- Diru-sarreren saila wazir batek zuzentzen zuen, finantza guztien eta lurren jagir eta inam kudeaketaren arduraduna.
- Indar armatuen buruak mir bakshi zuen izena, gorteko noble nagusien artean aukeratua. Mir bakshi-aren esku zegoen inteligentzia bilketa eta enperadoreari ere egiten zizkion gomendioak izendapen eta maila-igoera militarretarako.
- Mir saman-a etxe inperialaren kargu zegoen, haremak barne, eta gortearen eta errege-guardiaren funtzionamendua ikuskatzen zuen.
- Botere judiziala, buruzagi bat buru zuen erakunde banandu bat zen cadí, bera ere erlijio-sinesmen eta -praktiken arduradun zena.
Zergak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akbarrek bere inperioko diru-sarreren administrazioa erreformatzea erabaki zuen Sher Shah Suri-k erabilitako sistema bat erabiliz. Landutako eremu bat, non laboreak ongi hazi baitziren, laborantzan eta eremuaren produktibitatean oinarritutako tasa finkoen bidez neurtu eta zergapetu zen. Hala ere, hori nekeza izan zen nekazariarentzat, zerga-tasak gorte inperialeko prezio nagusien oinarriaren gainean finkatu baitziren, eta prezio horiek, askotan, landakoak baino handiagoak ziren[21]. Akbarrek urteroko ebaluazio sistema deszentralizatu batera aldatu zuen, baina hori ustelkeriari bide eman zion udal-funtzionarioen artean, eta, 1580an, dahsala izeneko sistema batez ordezkatua izateko utzi zuten[22]. Sistema berriarekin, diru-sarrerak aurreko hamar urteetako batez besteko produkzioaren heren gisa kalkulatu ziren, esku-dirutan ordainduko zena. Gerora, sistema hori hobetu egin zen tokian tokiko prezioak kontuan hartuta eta antzeko produktibitatea duten arloak ebaluazio-zirkuluetan bilduz. Nekazariei itzultzen zitzaien uztak huts egiten zuenean, uholdeetan edo lehorteetan[22]. Akbarren dahsala sistema (zabti izenez ere ezagutzen zena) Raja Todar Mal-i egozten zaio, Sher Shah Suri-ren mendean[23] ere diru-sarreren funtzionario gisa aritu zena, 1582-1583an, enperadoreari aurkezturiko memorandum zehatz batean ezarri zuen diru-sarreren administrazioaren egitura[24].
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1605eko urriaren 3an, Akbar inoiz suspertu ez zen disenteria[25] batez gaixotu zen. Uste denez, 1605eko urriaren 27an hil zen, eta, ondoren, bere gorpua Sikandran, Agran, lurperatu zuten bere mausoleoan[26].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akbarrek ondare aberatsa utzi zuen, bai Mogol Inperioarentzat, bai Indiako azpikontinentearentzat orokorrean. Bere aitaren erregealdian[27] afganistandarrengandik mehatxatua izan eta gero, nagusitasun militar eta diplomatikoa ezarri zuen Indian eta haratago[28]. Bere erregealdian, estatuaren izaera sekular eta liberalera aldatu zen, indarra integrazio kulturalean jarriz. Etorkizunerako, hainbat erreforma sozial ere egin zituen, tartean satiaren debekua, alargunen ezkontza berria legeztatzea eta ezkontzeko adina igotzea. Bere eta Birbalen (bere navratnetako bat) inguruko ipuin herrikoiak ezagunak dira Indian.
Bhavishia-purana Indiako egun sakratuak irudikatzen dituen Purana txikia da, eta India gobernatu zuten dinastiei buruzko atal bat du, Bere zatirik zaharrena, K.o. 500 urtekoa da, eta, berriena, XVIII. mendekoa. Akbarri buruzko istorio bat du, non beste agintari mogolekin alderatzen duen. Akbar Bahshaha Varnan izeneko atalak, sanskritoz idatzia, haren jaiotza deskribatzen du Babur lehen gobernatzaile mogola ikustean immolatu zen jakintsu baten «haragitze» gisa eta Mlecchas (musulmanak) errege ankertzat deskribatua izan zena. Testu horretan diote Akbar «haur miraria» zela, mogolen aurreko «forma bortitzak» jarraituko ez zuena[29][30].
Aipatuz Akbar, Indiako «feudoen» eta Mogol Inperioaren arteko fusioa, baita «aniztasuna eta tolerantzia» ondare iraunkorra, zeina «Indiako errepublika modernoaren balioen azpian» dagoen, Time aldizkariak munduko 25 agintari onenen zerrendan sartu zuen Akbar[31].
Bestalde, bere ondarea Pakistanen erabat negatiboa da arrazoi berberengatik. Mubarak Ali historialariak, alde batetik, Pakistango testuliburuetan Akbarren irudia aztertzen du; beste batetik ohartarazten du Akbar «ez dela behar bezala ezagutarazia eta ez dela ezein eskola-liburutan aipatzen lehen eskolatik matrikulatu arte», Aurangzeb enperadorearen nonahikotasuna ez bezala. Ishtiaq Hussain Qureshi historialariak esan zuen, ezen, bere tolerantzia erlijiosoaren ondorioz, «Akbarrek hainbeste ahuldu zuen Islama bere politiken bidez, ezin izan zela berreskuratu gaietan zuen nagusitasunera». Pakistango historialarien arteko hari komun bat da Akbarren Rajput politikari errua botatzea da. Ondorio gisa, testuliburu asko aztertu ondoren, Mubarak Alik dioenez, «Akbar kritikatua da musulmanak eta hinduak nazio bakar gisa batu eta musulmanen nortasun bereizia arriskuan jartzeagatik. Akbarren politika horrek bi nazioen teoria kontraesanean jartzen du, eta, beraz, Pakistanen gustuko ez den figura bihurtzen du»[32].
Emazteak, konkubinak eta oinordeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ruqaiya Sultan Begum (en) (1542 - Agra 1626ko urtarrilaren 25ean; inh. (Kabulen), lehengusua, Hindal Mirza osabaren alaba, eta Sultanam Begum, 1552an Ghazin ezkondua, Padshah Begum;
- Jamal Khan de Mewaten alaba; 1556ko abenduan ezkondua;
- Mirza Abdullah Khan Mogholen alaba, Mankumekin ezkondua 1557an;
- Salima Sultan Begum (en) (1544 inguruan jaioa, Dehlin hil zen 1612ko abenduaren 15ean; inh. a Agra), Nureddin Mohammed Mirzaren alaba eta Baburren alaba bat (lehen ezkontzetan ezkondua, Jalandhar, abenduan). 1557 Bairam Khani (1524 - Patan, 1561eko urtarrilaren 31), Saif Ali Beg Baharluren eta Nagina Begumen semea, 1561ean ezkondua;
- Wali Nimat (gaztelaniaz hilda). 1623ko maiatzean, inh. Sikandaran), Mariam-uz-Zamani (en), Bihari Mal, Amberren Rajah ren alaba; Sambhar, otsailaren 6an ezkondua. 1562, ama:
- Sultan Salim (Jahângîr).
- Na Begum, Abdul Wasiren alarguna, 1563an ezkondua;
- Miran Mubarik Shah Khandis-eko gobernadorearen alaba; 1564ko irailean ezkondua;
- Sultan Mohammed Nasir Uddin Husain Shah, Cachemirako sultanaren alaba; 1569an ezkondua;
- Nathi Bai Sahiba, Rawal Har Rairen alaba, Jalsaimeren maharajah; 1570ean ezkondua, besteak beste:
- Mahi Begum (1576-1577ko martxoaren 28a).
- Baiji Lal Rajek Kanwari Sahiba, Kunwar Kanhau de Bikaner-en alaba eta Kalyan Mal Rairen iloba, Bikanerren Rajak; Nagaur-en ezkondua 1570eko azaroaren 16an;
- Sindh Begum Sahiba, Mirza Muhammad Baqiren alaba; 1570ean ezkondua;
- Nahar Das Isar Dasen alaba; 1572 inguruan neska-laguna;
- Jai Chand-en alaba bat, Nagauren Rajah; 1573an ezkondua;
- Kasima Banu Begum Sahiba, Arab Shahen alaba; Fatehpur Sikrirekin ezkondua 1575ean;
- Askaran Sahib Bahadurren alaba bat, Dungarpurreko Maharawal; 1577an ezkondua;
- Rukmawati Baiji Lall Sahiba (1623ko maiatzaren 30a baino lehen hil zen), Jodh Bibi ezizena duena, Rao Maldeojiren alaba, Marwarren rao; 1581 inguruan ezkondua;
- Kesho Das Rathoreren alaba bat, Mertiako Rajah; 1581ean ezkondua;
- Cachemirako Shams Chak-en alaba; Srinagarrekin ezkondua 1592an;
- Qazwinen Qazi 'Isaren alaba; Lahoren ezkondua 1593an;
- Nasir Khanen alaba; 1597 baino lehen ezkondua;
- Lakshmi Narayan Bhup Bahadurren alaba bat, Cooch Beharr-en raja; 1597an ezkondua;
- Gauhar Khanum, Shaikh Jamal Bakht Bahaduriyarren arreba;
- Na Begum, Mertako gobernadore Hassan Khanen alaba.
Konkubinak:
- Bibi Pungrai;
- Bibi Aram Bakhsh; ama:
- Sultan Hussein Mirza (1564ko urriaren 19tik 1564ko azaroaren 5era);
- Sultan Hassan Mirza (1564ko urriaren 19tik 1564ko urriaren 29ra).
- Bibi Soleiman Begum, honen ama:
- Shahzada Khanum (1569ko azaroaren 21a - 1600aren ondoren), Lahoren ezkondua 1593ko abuztuan Muzaffar Husain Mirzan, Ibrahim Hussain Mirzaren eta Gulrukh Begum-en semea, 1604an hil zen.
- Salima Begum, 1599ko maiatzaren 23an hil zena, ama:
- Sultan Murad Mirza, Fatehpur Sikri (1570eko ekainaren 7a - Jalnapur, 1599ko maiatzaren 1a, inh. Delhin); ezkondua (A) Bahadurren alaba batekin, eta Ali Khan fakhuriren biloba, Khandeshen gobernadorea; ezkondua (B) Lahoren, 1587ko maiatzean, Habiba banu Begumen, Aziz Koka Mirzaren alaba, Khan i Azam, besteak beste:
- Rustam Mirza (1588ko abuztuaren 27tik 1597ko abenduaren 9ra);
- Alam Mirza (1590eko azaroa);
- Iffat Jahan Banu Begum; Delhin ezkondua, 1606ko urriaren 19an, Sultan Parviz Mirzan, Jahangiren bigarren semea.
- Sultan Murad Mirza, Fatehpur Sikri (1570eko ekainaren 7a - Jalnapur, 1599ko maiatzaren 1a, inh. Delhin); ezkondua (A) Bahadurren alaba batekin, eta Ali Khan fakhuriren biloba, Khandeshen gobernadorea; ezkondua (B) Lahoren, 1587ko maiatzean, Habiba banu Begumen, Aziz Koka Mirzaren alaba, Khan i Azam, besteak beste:
- Bibi Khaira;
- Bibi Maryam, Lahoren hilda, 1596;
- Bibi Daulat Shad, honen ama:
- Shakhrunissa Begum (1577 inguruan jaioa, Akbarabad eta Delhi artean hila - 1653ko urtarrilaren 1a, inh. Delhin); 1593ko abuztuaren 4an Lahoren ezkondua Shahrukh Mirza Miranshahen, Sultan Ibrahim Miranshah eta Muhtarima Khanum-en semea, Ujjainen hil zen 1607an;
- Aram Banu Begum (1584ko abenduaren 22a - 1624, inh. (Delhin); Mirza 'Abdu'r Rahim Khanekin ezkondua; Lahoren jaio zen 1556ko abenduaren 17an, eta 1627an hil zen Dehlin, Bairam Khan Bahadurren semean.
- Bibi Naun;
- Lala Begum, hildako gaztea;
- ama ezezagunekoak:
- Fátima Banu Begum, 1562an hil zena;
- Sultan Daniyal Mirza (Ajmer, 1572ko irailaren 11 - Burhanpur, 1604ko apirilaren 8a), Dekcanaren erregeordea 1601eko apirilaren 21ean; ezkondua (A) 1586ko ekainean, Sultan Khwajaren alaba bati 'Abdu'l-Azim Naqshabandi; ezkondua (B) 1594an, Qulij Khan Andajaniren alaba bat (Gwalior-en hil zen 1599an); Lahoren ezkondua (C), 1595eko urriaren 2an, Kanwar Rai Mal Sahib-en alaba bat, eta Rao Mal Deoji Sahib-en biloba, Sulhanen rao.1599an Janan Begum Sahibarekin ezkondua (D), 1621eko martxoan hilda, Mirza 'Abdu'r Rahim Khanen alaba, khan i khanam; E (E) Rajah Dalpat de Ujjainen alaba batekin ezkondua; (F) 1604an Sultan Begahir-i ezkondua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Akbar | Biography, History, & Achievements | Britannica» www.britannica.com 2024-12-16 (Noiz kontsultatua: 2025-02-11).
- ↑ Murray, Stuart. (2009). The library : an illustrated history. Skyhorse Pub. ISBN 978-1-60239-706-4. OCLC .277203534.
- ↑ Wiegand, Wayne A.; Davis, Donald G.. (1994). Encyclopedia of library history. Garland Pub, 273 or. ISBN 0-8240-5787-2. OCLC .28375376.
- ↑ (Ingelesez) «The library : an illustrated history | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-11).
- ↑ (Ingelesez) John F. Richards, Gordon Johnson, The Mughal Empire, Cambridge University Press, 1996, 337 p. (ISBN 0-521-56603-7, lire en ligne [archive]), p. 35.
- ↑ S K banerji; Digital Library Of India. Humayun Badshah. Humphrey Milford Oxford University Press.
- ↑ Smith 1917, 12-19 orr. .
- ↑ Smith 1917, 22 orr. .
- ↑ Fazl, Abul. Akbarnama Volume I.
- ↑ Erskine, William. (2012). A History of India under the Two First Sovereigns of the House of Taimur, Báber and Humáyun. Volume 2. Cambridge University Press, 403-404 or. ISBN 978-1-108-04620-6. OCLC .889952872.
- ↑ (Ingelesez) Mehta, Jaswant Lal. Advanced Study in the History of Medieval India. Sterling Publishers Pvt. Ltd., 189 or. ISBN 8120710150..
- ↑ Briggs, John; Ferishta, Mahomed Kasim. (2013). History of the Rise of the Mahomedan Power in India, till the Year AD 1612. Volume 2. Cambridge University Press, 169 or. ISBN 978-1-108-05555-0. OCLC .889971360.
- ↑ Eraly 2000, 123, 272 orr. .
- ↑ Schimmel, Annemarie. (2004). The empire of the great Mughals : history, art and culture. Reaktion Books, 149 or. ISBN 1-86189-185-7. OCLC .61751123.
- ↑ Jahangir 1999, 437 orr. .
- ↑ (Ingelesez) «Akbar, the Great Mughal» Nature 1503812: 600–601. 1942-11-01 doi: . ISSN 1476-4687..
- ↑ a b (Ingelesez) DelhiOctober 27, India Today Web Desk New. Remembering Akbar the Great: Facts about the most liberal Mughal emperor. .
- ↑ Wayback Machine. 2008-05-27.
- ↑ Smith 1981, 337 orr. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Oscar R.. (2016). «Antonio de Montserrat - La ruta de la seda y los caminos secretos del tantra» Revista Científica Arbitrada de la Fundación MenteClara, 1(1), 15..
- ↑ Chandra 2007, 233 orr. .
- ↑ a b Chandra 2007, 234 orr. .
- ↑ Chandra 2007, 236 orr. .
- ↑ Moosvi, Shireen. (2008). People, taxation, and trade in Mughal India. Oxford University Press, 160 or. ISBN 978-0-19-569315-7. OCLC .180753597.
- ↑ (Ingelesez) DelhiOctober 27, India Today Web Desk New. Remembering Akbar the Great: Facts about the most liberal Mughal emperor. .
- ↑ Majumdar 1974, 168-169 orr. .
- ↑ Habib 1997, 79 orr. .
- ↑ Majumdar 1974, 170 orr. .
- ↑ Khanna, Meenakshi. (2007). Cultural history of medieval India. Social Science Press, 34-35 or. ISBN 978-81-87358-30-5. OCLC .182942948.
- ↑ (Ingelesez) Oriental Institute (Woking, England). The Imperial and Asiatic Quarterly Review and Oriental and Colonial Record. , 158-161 or..
- ↑ (Ingelesez) Tharoor, Ishaan. (2011-02-04). «Top 25 Political Icons - TIME» Time ISSN 0040-781X..
- ↑ Ali, Mubarak. (1992). «Akbar in Pakistani Textbooks» Social Scientist 209/10: 73–76. doi: . ISSN 0970-0293..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Beveridge, Henry. «1907» Akbarnama de Abu'l-Fazl ibn Mubarak - Volumen III. Calcuta: Sociedad Asiática, 958 or..
- Smith, Vincent Arthur. (1917). Akbar the Great Mogul, 1542-1605. Oxford, Clarendon press, 22 or..
- Smith, Vincent A.. (1981). The Oxford history of India. (4. ed.. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0-19-561297-3. OCLC .7760450.
- R. C. Majumdar, General Editor. (1974). History and Culture of the Indian People, Volume 07, The Mughul Empire. Bharatiya Vidya Bhavan, 104 or..
- Chandra, Satish. (1993). Mughal religious policies, the Rajputs & the Deccan. Vikas Pub. House ISBN 0-7069-6385-7. OCLC .276930177.
- Chandra, Satish. (2005). Medieval India : from Sultanat to the Mughals. (Revised ed. argitaraldia) Har-Anand Publications ISBN 81-241-1064-6. OCLC .469652456.
- Chandra, Satish. (2007). History of medieval India : 800-1700. Orient Longman ISBN 81-250-3226-6. OCLC .191849214.
- Habib, Irfan. (1997). Akbar and his India. Oxford University Press ISBN 0-19-563791-7. OCLC .37806492.
- Habib, Irfan. (1992). «Akbar and Technology» Social Scientist 209/10: 3–15. doi: . ISSN 0970-0293..
- Jahangir, Emperor of Hindustan; Thackston, W. M. (Wheeler McIntosh). (1999). The Jahangirnama : memoirs of Jahangir, Emperor of India. Washington, D. C. : Freer Gallery of Art, Arthur M. Sackler Gallery, Smithsonian Institution; New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-512718-8..
- Eraly, Abraham. (2000). Emperors of the peacock throne : the saga of the great Mughals. (Rev. ed. argitaraldia) Penguin Books, 136 or. ISBN 0-14-100143-7. OCLC .47186813.
- Athar Ali, M.. (2006). Mughal India : studies in polity, ideas, society, and culture. Oxford University Press, 94 or. ISBN 0-19-564860-9. OCLC .68192821.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akbar ![]() |