Edukira joan

Tahmasp I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tahmasp I.a


list of Safavid monarchs (en) Itzuli

1524ko maiatzaren 23a - 1576ko maiatzaren 25a
Ismail I.a - Ismail II.a
Bizitza
JaiotzaShahabad, Isfahan (en) Itzuli1514ko otsailaren 22a
Herrialdea Safaviden Inperioa
HeriotzaQazvin1576ko maiatzaren 14a (62 urte)
Hobiratze lekuaImam Reza santutegia
Heriotza moduagiza hilketa: Pozoia
Familia
AitaIsmail I.a
AmaTajlu Khanum
Ezkontidea(k)Sultanum Begum (en) Itzuli
Sultan-Agha Khanum (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaSafavi
Hezkuntza
Hizkuntzakazerbaijanera
persiera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
hamabitarra

Tahmasp I.a (persieraz: طهماسب یکم‎Ṭahmāsb; Isfahan, 1514ko otsailaren 22a-Qazvin, 1576ko maiatzaren 14a) safaviden dinastiako Irango xah izan zen. Bere erregealdia, bere dinastiako subirano guztien artean luzeena izan zena, Otomandar Inperioaren aurkako etengabeko gerrak eta Inperioaren baliabideen gastuak markatu zuten.[1]

Bere erregealdiaren hasiera, Qizilbash tribu buruzagien arteko liskarrekin hasi zen. Hauek Tahmaspen erregeorde izaten ziren, tronura iritsi zenean 10 urte besterik ez zituelako. Hala ere, Tahmaspek bere boterea berresten jakin zuen helduarora iritsi zenean eta Safaviden Inperioa modernizatzen hasi zenean, garai hartako Irango gizarteari elementu europarrak sartuz. Sartutako neurrien artean egon zen gizarte-geruzak maximizatzea eta errege-administrazioa birbanatzea.

Alde batetik, Suleiman Handiarekin eta, bestetik, Bukharako Khanerriko uzbekiarrekin Khorasanen izandako liskarrek, Tahmaspen erregealdia, izan zitekeena baino askoz aurrerapen txikiagoko garai bezala markatu zuten. Tahmaspek, urre kopuru handiak gastatu behar izan zituen otomandarren aurkako erresistentzia militarra mantentzeko. 24 urtez indarrean egon zen gerra, Amasyako Ituna sinatu zuen arte. Ondorengo 30 urteko bake garaiak Tahmaspi Inperioaren modernizazioan eta bere industria eskasean zentratzea ahalbidetu zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Iran
Artikulu hau Irango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.