.eus
Sorrera | 2014 |
---|---|
Domeinu mota | Goi mailako domeinu orokorra |
Egoera | Aktibo |
Erregistroa | www.puntu.eus webgunean egin daiteke |
Erakunde babeslea | PuntuEus Fundazioa |
Erregistrorako baldintzak | Euskara edo euskal kulturarekin zerikusia izan beharra dauka |
www.puntu.eus |
.EUS domeinua edo PUNTUEUS, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko goi mailako domeinu orokorra da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
Eskuratzeko Prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edonork eska dezake .eus domeinu-izen bat, .com edo .org bezala. Izan partikularra edo erakunde/enpresa/elkartea, izan hemengoa edo hangoa. .eus domeinu-izen bat eskuratzeko ez da eskatzailea nor den begiratuko, webgunea baizik.
Domeinua eskatzeko pausuak hiru dira: www.domeinuak.eus webgunean sartu eta domeinua eskuragarri dagoen begiratu beharko litzateke lehenik eta behin. Eskuragarri badago, agertuko den erregistradore zerrendatik bat aukeratu; eta, haren webgunean, erosketa prozesua gauzatu.
.eus domeinu-izenen azken prezioa erregistradoreek jarriko dute, eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera. Hau da, erregistradore ezberdinek prezio ezberdinean eskain dezakete. Prezioak beste zerbitzu batzuk ere barnebil ditzake (.eus posta elektronikoa, DNSen kudeaketa, web espazioa eta abar). Edozein kasutan, .eus domeinuen azken prezioa erregistradoreek finkatzen dute.
.eus izateko gutxieneko baldintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea].eus domeinu-izen bat erregistratzeko gutxienez hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek: Eskatzen duten webguneek euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar dute edo webgunearen edukiak euskal kulturaz aritu behar du, 'kultura' bere adierarik zabalenean ulertuta.
Aitzindariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014. urteko Abenduaren 3ra arte .eus domeinuaren Aitzindariak ziren aktibatuta zeuden .eus domeinu-izen bakarrak. Aitzindari horiek hautatzeko garaian hilabeteko epea eman zen proposamenak bidaltzeko eta beste hilabete eman zen .eus domeinu-izen horiek erregistratu, aktibatu eta ikusgarri izateko urrats guztiak ematen. Guztira, 113 domeinu-izen ezberdin proposatu ziren, 92 entitateren eskutik. Hasiera batean 90 Aitzindari hautatuko zirela esan zen arren, 93 aukeratuko zirela erabaki zen, muga teknikoak direla eta. Horregatik, erabaki bat hartu zen: .eus Domeinuaren Aitzindari izan nahi zuten 92 entitateei aukera ematea .eus domeinua eskuratzeko. Hortaz, entitate bakoitzak soilik domeinu-izen bakarra eska zezakeen.
92 horietatik 9 enpresak dira, 23 erakunde publiko, 14 hedabide, eta azkenik, 46 entitate euskal kulturgintza barruan kokatzen direnak (mota eta sektore ezberdinetako entitateak barnebiltzen dirtu). Horietatik guztietatik 22, puntuEUS fundazioko kide dira.
Fundazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PuntuEus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. PuntuEus Fundazioak aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .eus domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean eta bera izan zen, 2013ko abenduan, ICANN erakundearekin kontratua sinatu zuena.
Hori horrela, PuntuEus Fundazioa da .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.
PuntuEus Fundazioaren sortzailea PuntuEus Elkartea da eta honakoak dira elkartearen kide guztiak; horietako batzuk, une honetan, Fundazioaren patronatuan ordezkatuak daude.
Patronatuaren kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Euskal Irrati Telebista
- Euskal Kultur Erakundea
- ESLE
- Euskaltel Fundazioa
- Puntueus Elkartea
Fundazioaren kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia
- 11 Telebista
- Argia
- ARROSA, Euskal Herriko Irrati Sarea
- Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno
- Centros Vascos de Venezuela
- CMN, Noticias Taldea
- Deustuko Unibertsitatea
- EKE, Euskal Kultur Erakundea
- El Centro Vasco de Mexico D.F.
- Elhuyar Fundazioa
- Elkar Fundazioa
- EMUN, Lana Euskalduntzeko Kooperatiba
- Eskubideak, Euskal Herriko Abokatuen Elkartea
- ESLE, Euskadiko Software Libre Enpresen Elkartea
- Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
- Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala
- Euskal Aktoreen Batasuna
- Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua
- Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia
- Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa
- Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa
- Euskal Herriko Txistulari Elkartea
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Euskal Idazleen Elkartea
- Euskal Irrati Telebista
- Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
- Euskal Kantuzaleen Elkartea
- Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea
- Euskal Konfederazioa
- Euskal PEN
- Euskaltel Fundazioa
- Euskara Kultur Elkargoa
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
- Euskarazko Komunikazio Taldea
- Eusko-ikaskuntza
- Euskokultur Fundazioa
- Euzko Etxea de Santiago de Chile
- FEVA, Federación de Entidades Vasco-Argentinas
- FIVU, Federación de Instituciones Vascas de Uruguay
- Gaindegia
- Gerediaga Elkartea
- GOIENA Komunikazio Zerbitzuak
- Ikastolen Elkartea – Partaide IEP
- Internet&Euskadi
- MAIATZ, iparraldeko argitaletxea
- Mondragon Unibertsitatea
- NABO, North American Basque Organizations
- Sortzen ikasbatuaz
- Soziolinguistika Klusterra
- SUA Edizioak
- Susa-Literatura
- Topagunea
- UEU
- Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
- ZTK elkartea, iparraldeko argitaletxea
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko abenduaren 3an, 1.200 erabiltzaile baino gehiago batu zitzazkien hasierako 92 aitzindariei Euskararen Nazioarteko Eguna medio. Gainera, egun horretatik aurrera edonork erabil zezakeen[1].
Abenduaren 6an, posta elektronikoan '.eus' domeinua jartzeko eskaintza berezia jarri zen martxan[2].
2015eko Martxoaren 19tik 31ra eskaintza berezia jarri zen martxan Korrikaren 19. edizioarekin bat eginez, domeinua 29,95 €ko prezioan jarriz[3].
2019ko uztailaren amaieratik 19 eurotik hasita, merkeago, erosi eta berriztatu ahal izan zen .eus domeinua, ia 10.000 domeinu izateak ahalbidetuta. Iñaki Goirizelaia Fundazioko presidenteak azaldu zuenez, “10.000 domeinu lortzear gauden honetan, proiektua bideragarria dela erakutsi dugu, baita egonkorra ere. Ezagunak gara eta konfiantza transmititzen dugu. Lortutako domeinu-kopuruak ahalbidetu du .eus ere Interneteko gainerako domeinuentzat ohikoa den prezioan finkatzea. Aurrerantzean, 19 eurotik hasita erosi ahalko da, eta prezio horretan berritu ahalko da hurrengo urteetan ere”. [4]
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus:[5] Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jon Olano - Ander Perez, «Milatik gora dira '.eus' domeinua duten webguneak», Berria, 2014-12-03
- ↑ «Posta elektronikoan '.eus' domeinua jartzeko eskaintza berezia, hiru egunez», Berria, 2014-12-05
- ↑ «.eus domeinua Korrikarekin batera dator», PuntuEUS Fundazioa, 2015-03-16
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/teknologia/osoa/6503971/eus-domeinuak-bost-urte-beteko-ditu-2019ko-ekainaren-28an/
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste herrialde batzuetan ere, xede berdina duten hainbat ekimen daude:
- DotCYM (Galesko bertako hizkuntza eta kulturarena)
- DotSCO (Eskoziako bertako hizkuntzena eta kulturarena)
- Point BZH (Bretainiako bertako hizkuntza eta kulturarena)
- PuntoGAL (Galiziako bertako hizkuntza eta kulturarena)
- PuntuLLI (Leongo bertako hizkuntza eta kulturarena)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]