Euskal Konfederazioa
Euskal Konfederazioa Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan egiten duten elkarte eta federazioen bilgunea da. Bulegoa Baionan du eta 2009an bere eleduna Sébastien Castet da.
Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera ekimen erreferentzial batzuetan partaide izan da, hala nola Bai Euskarari ziurtagiria Ipar Euskal Herrian bultzatzea, inkesta soziolinguistikoak burutzea[1] edota "Deiadar"[2] izeneko mobilizazioei atxikimendua erakustea.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean euskarak bizi duen egoeraren aurrean eraginkorragoak izan nahian, arlo desberdinetan bere alde diharduten elkarte ugarik konfederazio izena hartu zuen egitura ez ofizial honetan koordinatzea erabaki zuten. Azken denboretan, egitura ofizial baten (EEP Euskararen Erakunde Publikoa) agerpenarekin bere zio eta eginbeharraz eztabaida zabalik dago, betiere kontuan hartuta Euskal Konfederazioak bere burua herri-mugimendutzat jotzen duela.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kideen artean eremu anitzetakoak topatzen ditugu: irakaskuntza (Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska), helduen euskalduntze-alfabetatzea (AEK), hedabideak (Euskal Irratiak, Berria), material pedagogikoak sortzen diharduen Ikas, aisialdiak (Uda leku), kultur arloko elkarteak...