Gorka Julio
Gorka Julio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1982 (41/42 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea Kataluniako Unibertsitate Irekia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Talaios Kooperatiba |
Gorka Julio Hurtado (Andoain, Gipuzkoa, 1982) informatikari software-garatzailea da, baita irakaslea, kolaboratzailea hainbat hedabidetan eta zenbait elkarte solidarioko kidea ere.[1]
Informatikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informatika ikasi zuen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, eta gero Software libreko masterra, Software libre inguruneetako informazio sistemen zuzendaritza alorrean, egin zuen Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC).
Web garapenarekin, sare sozialekin, e-learningarekin edo partaidetza tresna digitalekin erlazionatutako hainbat egitasmo ere sustatu ditu.
Irakaslea unibertsitatean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle izan da EHUko Irakasleen Eskolan,[2]Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan (LEINN),[3][4] eta UEU eta EHUren artean antolatzen duten "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" on-line gradundokoan.[5][6]
Jendartea eta teknologia uztartzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aholkularitza teknologiko, ekonomiko eta soziala eskaintzen dituen Talaioskoop enpresa kooperatiboko bazkidea da hasieratik.[7][8] Era berean, kidea da Koop57 EH finantza-zerbitzu etiko eta solidarioan, baita Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzen aritzen den Olatukoop sarean ere.[5][9]
Durangoko Azokan Kabia txokoa antolatzen du urtean zehar IKTan esanguratsu izan diren ekarpen eta eztabaidak jasotzeko.[10]
UEUkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formazioaren alorrean, informatikan azaltzen diren tresna, kontzeptu eta joera sortu berriak goiz ezagutu ohi dituenez horietaz hainbat ikastaro eta hitzaldi eman izan ditu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretan. Besteak beste, hauexek:[11]
- 2016: Software libreari buruzko III. Euskal Mintegia
- 2013: Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn
- 2011: Euskal wikipediaren edizio-maratoia: auzolan-festa Euskal Wikipediaren 10. urteurrenean. Hauekin batera: Kepa Sarasola, Unai Fernandez de Betoño, Gorka Labaka, Galder Gonzalez
- 2011: Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura. Gizarte sareak. Hauekin batera: Iñaki Lakarra Arko, Joxe Rojas Granja, Eider Fernandez Santos
- 2011: Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat
- 2010: Android sistema eragilea ezagutzen
- 2010: Teknologiekin ere euskaraz. Hauekin batera: Iñaki Alegria Loinaz, Iratxe Esnaola Arribillaga, Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta, Julen Ruiz Aizpuru
- 2010: Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz
- 2008: Informazio uholdea kudeatzen ikasi
- 2008: Wikiak eta elkarlanerako tresnak. Hauekin batera: Olatz Arbelaitz Gallego
- 2008: WWW berri baten lehen urratsak
- 2007: Segurtasun informatikoaren beharraz jabetuz. Hauekin batera: Liher Elgezabal Otsoa de Txintxetru
- 2007: Web 2.0
- 2007: Interneten izaera aldatzen ari diren formatu eta mikroformatuak
- 2007: Software sozialaren erabilpena, informazioa jarraituz
- 2006: Blogak eta blog komunitateak
- 2006: Web 2.0
- 2006: Euskararen normalizaziorako, Interneten agerpenerako eta gazteen dinamizaziorako Interneteko tresna berriak, adibideak eta aukerak
- 2005: Blog software plataforma ezberdinen azterketa. Honekin batera: Iñaki Alegria Loinaz
Kolaboratzailea hedabideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jendartea eta teknologia uztartzea bere pasioa dela, aspalditik hainbat hedabidetan parte hartzen du maiztasuna handiarekin.
- 2011tik idazten du astero Irlen sarea zutabea berria egunkarian.[12]
- Euskadi Irratiko Amarauna saioko kolaboratzailea ere izaten da.[13]
- 2014 eta 2017 urteen artean 14 artikulu idatzi zituen Jakin aldizkariko Telepolis atalean.[7]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik (Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). Beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola; EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio;[14] Euskal Jakintza: Maite Goñi.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gorka Julio: "Internet gune libreenetakoa da, eta mantendu egin behar dugu" • ZUZEU» ZUZEU 2013-06-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ Fernandez Roman, Urko; Perurena, Nere Amenabar; Hurtado, Gorka Julio; Quintian, Mikel Iruskieta. (2017). Jendartea eta hezkuntza, teknologien aukerak eta arriskuak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ «Azaroan, KoopFabrikako saio irekiak Eskoriatzako campusean - Berriak - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ «Komunikaldia 2010: La televisión en Internet - Archivo - Mondragon Unibertsitatea» www.mondragon.edu (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ a b hezikt. (2019-11-21). «“IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan” liburua kalean da!» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Julio Hurtado, Gorka. (2019). (AR) Aukerak: ahalduntze teknologikoa. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ a b «Gorka Julio - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ «Software, hardware eta eduki libreak (Beñat Irasuegi eta Gorka Julio)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
- ↑ Gorka Julio | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Durangoko Kabi@ gunean izango direnak, Gorka Julioren eskutik | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
- ↑ «Gorka Julio Hurtado :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
- ↑ «"Gorka Julio" bilaketaren emaitza. berria egunkariko bilatzailean (>400 zutabe)» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ «CODE.ORGen euskaratzeaz eta programatzen ikastearen garrantziaz» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teketen.com bloga
- @teketen kontua Twitter-en
- Gorka Julio Artizarra sare sozialean
- Gorka Julioren kolaborazioak Berria egunkarian, 400 baino gehiago.
- 1982ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Euskal Herriko informatikariak
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Kataluniako Unibertsitate Irekiko ikasleak
- Mondragon Unibertsitateko irakasleak
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Udako Euskal Unibertsitateko irakasleak
- Andoaindarrak
- Olatukoop
- Kooperatibistak
- Koopedia