Edukira joan

Euskaltel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaltel
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreatelecommunications (en) Itzuli eta mobile phone industry (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Eskumendekoak
R (en) Itzuli eta Telecable (en) Itzuli
Enplegatuak346 (2015)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaBaltzu anonimo
JabeaGrupo MásMovil
Historia
Sorrera1997
SorlekuaDerio
Jasotako sariak
Argia Sariak  (2000)
webgune ofiziala
Facebook: euskaltel Twitter: euskaltel Edit the value on Wikidata

Euskaltel S.A. 1995. urtean sortutako euskal telekomunikazio konpainia da, 2021etik MasMovil Ibercom, S.A.ren zati bat da.

Alor ezberdinetan banatzen du bere jarduera: telefonia finko, telefonia mugikor, internet (zuntz optiko, 4G, ADSL, WiMAX eta satelite bidezkoa) eta kable bidezko telebistan. Aurrekoari alarmak, argindar, gasa eta etxe-aseguruaren eskaintzak gehitu dizkio talde honek[1]. Euskaltelen egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Derioko udalerrian.

Euskaltel Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia, Kantabria eta Errioxako Autonomia Erkidegoan eskaintzen ditu zerbitzuak Euskaltel markarekin; Galizia eta Leónen R markarekin; Asturiasko Printzerrian Telecable markarekin, eta Kataluniako Autonomia Erkidegoan RACCtel+ markarekin.[2]

Euskaltelek Euskal Autonomia Erkidegoko zuntz optiko sarerik luzeena du, 2015ean 350.000 kilometro inguru instalatuta. Urte horretan, Erkidegoan banda zabaleko lehenengo konpainia da, 216.846 bezero dituela, merkatuaren %41a, alegia. Telebistari dagokionez, 115.554 bezero (merkatu kuotaren %47a) ditu. Telefonia mugikorrean 165.411 (%20a) eta telefonia finkoan %38a kontrolatzen du.[3]

1998ko urtarrilaren 23a izan zen Euskaltel plazaratu zen lehenengo eguna, 050 publikoarentzako arreta-zerbitzuren bitartez. Hasierako helburua %20ko merkatu-kuota osatzea zen eta urteen poderioz gehiegiz bete du.

EAJ alderdiarekiko iraganeko harremanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltel telekomunikazio-konpainia EAJ alderdiak Jose Maria Aznar Espainiako orduko presidentearekin adostutako akordio bati esker, 1996. urtean Espainian hasitako legegintzaldian zehar EAJ alderdiaren laguntzaren truke, plazaratu ahal izan zela aipatu da. Geroztik, nabarmenak izan dira enpresa honek EAJ alderdiarekin izan dituen harremanak. EAJ alderdiko Jose Antonio Ardanza lehendakari-ohia Euskalteleko presidente izendatu zuten politika utzi eta denbora gutxira. EAJ alderdia gobernuan izan den urteetan ere, enpresa honen aldeko kontratuak sinatu ziren, enpresa lehiakideen eskaintzak baztertuz.[4]

2014ko azaroaren 17an, itun bat egin zen ZTE eta Euskaltelen artean Europako hegoaldean zabaltzeko. Akordioaren bidez, Euskaltelen 133 langilek ZTEn egingo zuten lan, lan baldintzak mantenduta.[5] Azaroaren 22an, ZTEren menpe gelditu zen Euskaltelen sare adimentsua.[6]

2018an eta batez ere Másmovilek Euskaltel erosi zuenerarte akziodun nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko Kutxabank zen, %21,32arekin. Zegona funts bermatu britainiarra bigarren akzioduna zen, %15arekin, eta 2018ko urriaren 19an akzioen beste %14,9a lortzeko eskaintza egin zuen.[7] Capital Group finantza holdingak %10,28a du. Bestelako akziodunak Abanca eta Citigroup bankuak eta bestelako funts bermatu batzuk dira. Gainontzeko %39a inbertsore txikien esku dago, burtsan eta langileen artean banatua.[8] 2019ko martxoan eguneratuta, Euskaltelek hurrengo azkiodunak ditu:[9]

  • Kutxabank: %19,882
  • Zegona: %16,414
  • Capital Group: %10,276
  • Abanca: %4,481
  • Artemis %3,751
  • Citigroup: %3,213
  • Norges Bank: %2,736
  • Inbertsore txikiak, burtsa eta langileak barne: %39,22

2022an Masmóvilek Euskaltelen akzioen %51 euskal enpresari aberats batzuei saldu zien[10].

Euskararen aldeko ekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteetan komunikazio enpresa izaki, elebitasun eta normalizazio planak jarri zituen martxan. Besteak beste;

  • Publizitatean eta bezeroari telefono bidezko arreta zerbitzuan elebitasuna aplikatzea.

Bezeroaren arretarako 1717 eta 1718 telefono zenbakietan (Hegoaldean) langileek "Egunon, X naiz. Zertan lagun zaitzaket? / diezazuket?" dute hasierako esaldia, euskaraz arreta egitekotan.

  • Langileriaren prestakuntza; bertako langileek euskara ikastaroak jasotzen dituzte (%38, 2007-2008an).
  • Euskararen aldeko ekintzei diru-laguntzak (Ibilaldia, Kilometroak...), hala nola Euskaltzaindiari (Euskaltel Fundazioaren bitartez).
  • Fakturak elebidunak bidaltzen ditu, besterik eskatu ezean (telekomunikazio enpresetan bakarra); eta, hala eskatuz gero, euskara hutsean. Jakinarazpen eta kontratuak elebidunak dira beti; kanpoko dokumentu nahiz barne-komunikazio estandar guztiak elebidunak dira. Webgunea ere elebiduna da.
  • Erantzungailua: telefono finkoa (1201 edo telefonoan segundo batzuk itxaronez) nahiz mugikorra (262) euskara hutsean konfiguratzeko aukera ematen du.
  • Hamaika Telebistaren sustatzaileetako bat eta bazkide teknologikoa aldi berean, Berria, Gara, Le Journal du Pays Basque, Elkar eta Deiarekin elkarlanean.

Politika linguistikoa garatzeko urtero-urtero aurrekontuaren %5 inguru bideratzen du.

Hizkuntza politika dela eta, Bai Euskarari eta Bikain sariak jaso ditu.

Bezero euskaldun gehienek lan guzti hau estimatzen badute ere, batzuek ez dute aintzakotzat hartzen. Hala ere, euskararen aldeko jarrera nabaria zen (are nabariagoa, beste edozein telekomunikazio enpresarekin alderatuta).

Txirrindularitza taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998. urteaz geroztik Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen babeslea zen. Horrela, Euskadi taldeak elastikoan zeukan kolore urdina, Euskaltelen kolore laranjagatik ordezkatu zen. Urte askoz, Frantziako Tourreko pirinioetako etapetan euskaltelen kamisetak gehiengoak ziren errepide basterretan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]