Eozeno

Paleogenoaren bigarren epoka, Paleozeno eta Oligozenoaren artekoa, eta 20 milioi urte inguru iraun zuena

Eozenoa (grezieratik: eos, "argi hastea" eta kainos, "berria"), Paleogenoaren bigarren zatia izan zen. Orain dela 55,8 ± 0,2 Ma hasi eta orain dela 33,9 ± 0,1 Ma bukatu zen. Aurreko epea Paleozenoa izan zen eta hurrengoa Oligozenoa.

Eozeno
Eozeno

Kronologia
Hasieraduela 56 milioi urte
Amaieraduela 33.900.000 urte
Honen parte daPaleogeno eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaPriaboniar
Bartoniar
Lutetiar
Ypresiar
Etimologia
Honen izena daramaegunsenti

Paleozeno Eozeno Oligozeno
Eozenoko inurriak anbarrean harrapatuak.

Epoka hartan hartu zuten kontinenteek gaur egun duten itxura. Halaber, dinosauroak eta narrasti handiak desagertu zirenez, animalia ugaztunak asko ugaritu ziren garai hartan, eta beste guztiak baino gehiago hedatu eta garatu ziren.

Duela 45 milioi urte inguru, iparrerantz higitu zen Afrika, litosferako plakak Europa aldera eramanez. Garai hartan Iberiako uhartea zenak Frantzia jo zuen eta hala sortu ziren Pirinio mendiak bien arteko mugan. Ekialderago, plaka Adriatikoa Alpeak altxatzen hasi zen. Era berean, duela 40 milioi urte inguru Indiako plaka iparrerantz higitu zen eta Siberiaren kontra, Asiako plakaren kontra, jo zuen. Indiako plaka bestearen azpira sartzen hasi zen eta Himalaia mendikate handia eratzen hasi zen hala.

Banaketa

aldatu
Paleogenoa
Paleozeno Eozeno Oligozeno
Daniar | Selandiar
Thanetiar
Ypresiar | Lutetiar
Bartoniar | Priaboniar
Rupeliar | Chattiar

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu