Permiar

Paleozoikoaren azken periodoa, Karboniferoaren eta Mesozoikoaren artekoa, 55 milioi urte inguru iraun zuena. Hiru serietan banatzen da: Lopingiarra, Guadalupiarra eta Cisuraliarra. Periodo horretan, narrastiak agertu eta trilobiteak desagertu ziren

Permiarra Paleozoiko aroko azken periodo geologikoa da. Orain dela 299 milioi urte hasi zen, eta duela 251 milioi urteko iraungipen masiboarekin amaitu zen.

Permiar
Permiar

Permiarreko denbora-lerro grafikoa
ikus • ezt. • ald.
-300 —
-295 —
-290 —
-285 —
-280 —
-275 —
-270 —
-265 —
-260 —
-255 —
-250 —
Paleozoiko
 
 
 
 
Nazioarteko Estratigrafia Batzordearen arabera, Permiarraren banaketa (2022)[1]
Ardatz bertikala: orain dela milioi urte.
Kronologia
Hasieraduela 298.900.000 urte
Amaieraduela 252.000.000 urte
Honen parte daPaleozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaLopingiar
Guadalupian (en) Itzuli
Cisuraliar
Etimologia
Honen izena daramaGreat Perm (en) Itzuli eta Perm Governorate (en) Itzuli

Karbonifero Permiar Triasiko

Periodo honi Perm hiri errusiarrak ematen dio, Roderick Murchison eskoziarrak Permen 1841ean aro hori identifikatu zuelako lehena aldiz.

Garai honetan, mundua bi kontinentetan bananduta zegoen, Pangea superkontinentearen eta Cathaysia kontinentearen artean. Bi kontinenteak Panthalassa izeneko ozeano global batez inguratuta zeuden. Ondorioz, Permiarren klimatologia askotan askoz lehorragoa zen pasa den Karbonifero periodoaren klimatologiarekin konparatzen badugu. Oihan karboniferoaren erortzeak basamortuko eremu zabalak utzi zituen barnealde kontinentalaren barruan.

Amniotoak, baldintza lehorrago horiei hobeto aurre egin ziezaieketen, eta, beraz, beren arbaso anfibioak ordezkatu zituzten. Permiar periodoan lehenengo amniotoak dibertsifikatu ziren sinapsidoetan eta sauropsidoetan. Bi klado horietatik, ugaztunak, dortokak, lepidosauriosak eta arkosausarioak garatu ziren Mesozoikoan zehar.

Zenbait autorek iraungitze-gertaerak baieztatzen dituzte Permiarrean. Permiako Goiztiarraren amaieran (Cisuraliarra), fauna errotazio handia ikusi zen. "Pelycosaurio" sinapsi primitiboen leinu gehienak desagertu egin ziren, eta terapsido aurreratuagoek ordezkatu zituzten. Permiarra Permo-Triasiko iraungitze-ekitaldiarekin amaitu zen. Lurraren historiako suntsipen masibo handiena izan da momentuz (Permiarrean gertatu ziren hiruzpalau krisietatik azkena). Itsas espezieen ia % 81 eta lehorreko espezieen % 70 hil ziren, Siberiako trapen erupzioarekin lotuta. Garaiko biosferak denbora asko behar izan zuen hondamendi honetatik errekuperatzeko. Periodo triasikoa hasterakoan, 30 milioi urte pasa ziren ekosistemen pasa den biodibertsitatea leheneratu baino lehen.[2][3][4][5]

Historia

aldatu

Permiar hitza ezarri  aurretik, periodo honetako arrokei Rotliegend eta Zechstein izena eman zitzaien Alemanian. Britainia Handian, aldiz, Hareharri Gorri Berria izenarekin ezagutzen zituzten Permiar aroko arrokak.[6]

Permiar terminoa 1841ean sortu zuen sir Roderick Impey Murchisonek, Londresko Geologia Elkarteko presidenteak, 1840 eta 1841ean Ural Mendietan Édouard de Verneuilekin egindako errusiar esplorazio handien ondoren. Murchisonek, Karboniferoko geruzen ondoren “marga, eskisto, kareharri, hareharri eta konglomeratu estratu serie handiak" identifikatu zituen.[7]

Aurkikuntza hori egin ondoren, Mirchisonek, geologo errusiarrekin elkarlanean, Perm inguruko eskualde errusiarraren ondorengo garaia izendatu zuen. Hortaz, bere izena Perm-etik hartzen du.[8]

Permiar terminoa aukeratzeko, mende oso bat eman zuten ikerlariek eztabaiden artean. Mende horretan zehar, alternatibak proposatu ziren. Adibidez, 1853 eta 1867 artean, Jules Marcouk Ipar Amerikako eremu handi batean Mississippi ibaitik Colorado ibairaino dauden estratu permiarrak aurkitu zituen, eta Dyas izena proposatu zuen. Dena den, Murchisonek 1871n proposamena atzera bota zuen.[9]

Geologia

aldatu

Permiar aroko lur-geruzak, besteak beste, bioestratigrafiarekin bereiz daitezke. Amonoideak baliaezinak direnez Permikoa bereizteko, konodonto-fosilekin ordezten dira. Konodontoak aro Paleozoikoko agnatu kordatuak ziren, eta gida fosil gisa erabilgarriak dira Triasikoko eta Permikako material geologikoa bereizteko.

Brian F. Glenister zientzialariak proposatu ondoren, 1999tik aurrera Permiarra geologikoki hiru epoketan banandu zen: Cisuraliarran, Guadalupiarran eta Lopingiarran. Era berean, epokek hainbat adin geologikoak osatzen dituzte.[10]

Cisuraliarra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Cisuraliar»

Cisuraliarra duela 298.9 milioi urte hasi zen, eta duela 273 milioi urte amaitu zen. Cisuraliar periodoa Errusiako eta Kazajistanko Ural Mendietako mendebaldean dauden estratuak izena zor diote. J. B. Waterhousek proposatu zuen izen hori 1982an, Asseliar, Sakmariar eta Artinskianar aroak ulertzeko asmoz. Kunguriarra geroago gehitu zen. 1900ean, Albert Auguste Cochon de Lapparentek “Uraliarra” gehitzeko proposatu zuen, baina hitzaren erabilera hutsalaren ondorioz, bertan behera utzi zen. [11]

Asseliarra

aldatu

V.E. Ruzhenchev errusiar estratigrafoak izendatu zuen 1954an. Ural mendietako hegoaldean dagoen Assel ibairi izena zor zion. Asseliarraren baseko GSSP-a Aidaralash ibaiaren haranean dago kokatuta , Aqtöbetik hurbil, eta 1996an berretsitu zen. Aro hau Streptognathodus postfusus-en agerpenarekin batera hasten da.[12]

Sakmariarra

aldatu

Alexander Karpinskyk izendatu zuen 1874an, eta Ural mendietako hegoaldeko Sakmara ibaiak ematen dio izena. Aroaren baseko GSSP-a Uraletako hegoaldeko Usolka atalean kokatzen da, eta, 2018an GSSP-a Sweetognathus binodosus-en agerpena kokatzen du.[13]

Artinskiarra

aldatu

Arti hiri errusiarrari izena zor dio, eta Karpinskik izendatu zuen 1874an. Artinskiarrak ez du GSSP zehatzik. Artinskiar aroa S. whitei-ren agerpenarekin hasi dela proposatzen da.[14]

Kungurriarrak

aldatu

Kungur hiri errusiarrari izena zor dio. Alexander Antonovich Stukenber-ek Kunguriarra izendatu zuen 1890an. Kunguriarrak ez du GSSP zehatzik. Neostreptognathodus pnevi-ren agerpena garai honen hasiera zehazten duela proposatzen da. [15]

Guadalupiarra

aldatu

Texas eta Mexiko Berriaren artean dagoen Guadalupe mendikatetik atera zuen bere izena epoka honek. George Herbert Girtyk jarri zion izena 1902an.[16]

Lopingiarra

aldatu

Epoka honen kontzeptua garatu zen 1923an Amadeus Willian Grabauk proposatu ondoren. Hainbat meategi aurkitu ziren Txinaren hegoaldean eta, ondorioz, bere izena Txinatik Jiagxi probintziako Leping hiritatik dator. [17]

Paleogeografia

aldatu

Permiar periodoaren zehar, egungo kontinente guztiek Pangea superkontinentea osatzen zuten, Cathaysiako lur mikrokontinentalekin ekialdean. Lur masa hauek Pantalasa ozeanoak inguratzen zituen, periodo horretako ozeano bakarra. [18]

 
Permiar aroko geografia

Ozeanografiari dagokionez, itsasoaren mailak behera egin zuen Permiar periodoaren hasieran, eta nahiko konstante mantendu zen Roadiensearen hasierara arte. Adin horretan, itsas-mailaren beherakada handia hasi, eta Paleozoiko osoko mailarik baxuenarekin amaitu zen. Itsasoaren maila gaur egungo mailaren antzekoa izan zen Wuchiapingiarren zehar. Ondoren, igoera txiki bat gertatu zen Changhsingian.[19]

Permiarra beste periodo geologikoak baino hotzagoa izan zen. Dena den, tenperatura-gradiente arin bat zegoen ekuatoretik hasita. Permiarraren hasieran, Lurra Paleozoiko berantiarraren glaziazioan zegoen oraindik. Hau, Devoniar berantiarrean hasi eta Karbonifero periodoan amaitu zen baina haren eragina oraindik nabaritzen zen. Hala ere, Permiar goiztiarra amaitzen zen heinean, Cisuralian hain zuzen ere, lurrak desertifikatzeko joera nabarmena aurkeztu zuen.

Permiarrean, klima nabarmen aldatzen zen urtaroen arabera. Ezaugarri bereizgarri gisa, megamonzoien presentzia aipatzekoa da. Klimaren aldakortasun altua zela kasua, Pangearen barrualdean lehorketa nagusitu zen.[20]

Izaki bizidunak

aldatu

4 lore-erresuma ezberdin zeuden Permiar periodoan zehar: Siberiarra, Euroamerikarra, Gondwanarra eta Cathaysiarra.[21]

Karboniferoko oihan tropikalaren kolapsoaren ondorioz, zuhaitz-iratzeek Euroamerikako likosidoak baztertu zituzten eta, horren ondorioz, Euroamerikako flora eta flora Cathaysiarra bereizi egin ziren.[22]

Gondwanan Glossopteridales orden suntsituaren landareak ziren nagusi. Gimnosperma zurkarak ziren, altzifre burusoilaren antzekoak, eta, urez beteriko lurzoruak zituzten zohikaztegietan bizi ziren. [23]

Mundu osoan zehar, Glossopteridales orden suntsituaren (egungo azeri buztanen arbasoak) landareek basoak sortu zituzten. Ikatzezko zingiretan bizi ziren eta bertikalki hazten ziren (banbua bezala), eta angiospermoen antzeko adarkatze-ereduak zituzten. [24]

Horretaz aparte, gaur egun bizirik irauten duten hainbat talde Permiarrean agertu ziren; esaterako, Ginkoales eta Cycadales ordenetako lehen espezieak.[25][26]

Fauna itsastarra

aldatu

Itsas-metaketa permiarrak molusku (Gonaitidae ordena) fosiletan[27], brakiopodoetan[28][29][30] (Productidae ordena) eta ekinodermoetan[31] [32]aberatsak dira. Trilobites klaseko hiru familia bakarrik ezagutzen dira, Proetidae, Brachymetopidae eta Phillipsiidae[33]. Arrainen dibertsitatea nahiko baxua izan zen, Paleoniszidoak ziren nagusi. Gainera lehen neopterigioak agertu ziren.[34]

Fauna lurtarra

aldatu
 
Edaphosaurus pogonias sinapsidoaren ilustrazioa.

Intsektuak lehen aldiz agertu ziren eta ugariak egin ziren Karboniferoan. Permiarran izugarri dibertsifikatu ziren arren, Permiarraren amaieran, jaitsiera nabarmena egon zen haien dibertsitatean, iraungitze-gertaera masiboa dela eta. Permiar peridoan intsektu nagusiak paleopteroen, polinopteroen eta paraneoptero goiztiarrak ziren. Haien gainbehera Permiarraren amaieran hasi zen, Hemipteroek sortu zuten lehia dela eta.[35][36]

Amniotoei dagokionez, Ipar Amerikako eta Europako lehen fauna lurtar permiarretan sinapsido pelikostiko primitiboak ziren nagusi, edafosaurido belarjaleak eta esfenakodontido haragijale, diadidiko eta anfibioak, esaterako. Lehenengo narrasti permiarrak, akleistorhinidoak, intsektujale txikiak ziren gehien bat.[37][38]

Permo-Triasiar iraungipen masiboa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Permo-Triasiar iraungipen masiboa»
 
Permiako fosil batzuk.

Fosil-erregistroaren bidez jakin daiteke Permiarraren azkenean gertatu zen iraungipena Lurraren historiako desagertze masiboa larriena izan zela. Zenbatespenen arabera, itsasoko espezietatik % 90-95  inguru desagertu ziren, eta lurraldeko % 70.[39][40]

Oraingoz, hipotesi onartuenek Siberian aurkitu diren magma- eta basalto-metaketak hartzen dituzte kontuan. Siberiako metaleku horiek ehunka urtez egon ziren aktibo, karbono dioxidoa askatuz eta berotegi-efektu nabaria eraginez. Modelo larrienen arabera, Permiarren azken jarduera bolkanikoak munduko batez besteko tenperatura 5ºC igo zezakeen. Hala ere, tenperatura 5 gradu igotzea ez litzateke izango nahikoa bizitzaren % 95aren heriotza azaltzeko. Baina berotze horrek poliki-poliki igo zitzakeen ozeanoko tenperaturak, itsasertzetik gertu zeuden lur ozeanikoaren azpian zeuden metano izoztuen metakinak urtu arte, metano dezente kanporatuzta. Kanporaketa honek beste 5 gradu igotzea ekarriko zukeen. Hazkunde horrek hainbeste espezieren desagertze masiboa azal lezake.[41]

Hala eta guztiz ere, badaude hipotesi alternatiboak. Esaterako, beste hipotesi baten arabera, ozeanoetako sumendien aktibitatearen ondorioz azido sulfurikoa askatu zen itsasoetan. Ondorioz, itsasoko leku askotan bakterioen koloniak garatzea ahalbidetzen zuen bioma anoxiko bat garatu egin zen. Bakterio horiek azido sulfhidrikoa ekoizten dute, eta atmosferara jariatzen dute. 

Azido sulfhidrikoak, atmosferan metatzen bada, gasak oxidatzen ditu bere inguruan. Horrek atmosferako gas arnasgarriak desagertzea ekarriko zukeen. Gainera, erradiazio ultramoreak gas toxikotik bizirik atera ziren espezieak desagertzea ahalbidetuko zukeen.[42][43]

Halaber baliteke iraunpenaren arrazoia aurreko hipotesien konbinazioa izatea.

Erreferentziak

aldatu
  1. International Commission on Stratigraphy.
  2. Selley, Richard C.; Cocks, Leonard Robert Morrison; Plimer, Ian R.. (2005). Encyclopedia of geology. Elsevier-Academic press ISBN 978-0-12-636380-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  3. Gradstein, Felix M.. (2016). A concise geologic time scale 2016. Elsevier ISBN 978-0-444-63771-0. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  4. Murchison, Roderick Impey; Verneuil, Edouard de; Keyserling, Alexander (Alexander). (1845). The geology of Russia in Europe and the Ural mountains. London : J. Murray ; Paris : P. Bertrand (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  5. Loret, M. Henri. (1866-01). «De L'herbier Connu Sous Le Nom D'Herbier, Magnol» Bulletin de la Société Botanique de France 13 (2): 101–106.  doi:10.1080/00378941.1866.10825096. ISSN 0037-8941. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  6. (Ingelesez) Benton, Michael J.; Sennikov, Andrey G.. (2022-01). «The naming of the Permian System» Journal of the Geological Society 179 (1)  doi:10.1144/jgs2021-037. ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  7. (Ingelesez) The London, Edinburgh and Dublin Philosophical Magazine and Journal of Science. Taylor & Francis 1841 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  8. Henderson, C. M.; Davydov and, V. I.; Wardlaw, B. R.; Gradstein, F. M.; Hammer, O.. (2012-01-01). Gradstein, Felix M. ed. «Chapter 24 - The Permian Period» The Geologic Time Scale (Elsevier): 653–679.  doi:10.1016/b978-0-444-59425-9.00024-x. ISBN 978-0-444-59425-9. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  9. (Ingelesez) Benton, Michael J.; Sennikov, Andrey G.. (2022-01). «The naming of the Permian System» Journal of the Geological Society 179 (1)  doi:10.1144/jgs2021-037. ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  10. (Gaztelaniaz) «ChronostratChart2023 04 | PDF | Geologic Time Scale | Geological Epochs» Scribd (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  11. Gradstein, Felix M., ed. (2006). A Geologic time scale 2004. ([3. ed.], repr. with corr. argitaraldia) Cambridge Univ. Press ISBN 978-0-521-78673-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  12. (Ingelesez) Davydov, Vladimir I.; Glenister, Brian F.; Spinosa, Claude; Ritter, Scott M.; Chernykh, V. V.; Wardlaw, B. R.; Snyder, W. S.. (1998-03-01). «Proposal of Aidaralash as Global Stratotype Section and Point (GSSP) for base of the Permian System» Episodes 21 (1): 11–18.  doi:10.18814/epiiugs/1998/v21i1/003. ISSN 0705-3797. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  13. (Ingelesez) Chernykh, Valery V.; Chuvashov, Boris I.; Shen, Shu-Zhong; Henderson, Charles M.; Yuan, Dong-Xun; Stephenson, Michael H.. (2020-12-01). «The Global Stratotype Section and Point (GSSP) for the base- Sakmarian Stage (Cisuralian, Lower Permian)» Episodes Journal of International Geoscience 43 (4): 961–979.  doi:10.18814/epiiugs/2020/020059. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  14. (Ingelesez) Lucas, Spencer G.; Shen, Shu-Zhong. (2018-01). «The Permian timescale: an introduction» Geological Society, London, Special Publications 450 (1): 1–19.  doi:10.1144/SP450.15. ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  15. (Ingelesez) Lucas, Spencer G.; Shen, Shu-Zhong. (2018-01). «The Permian timescale: an introduction» Geological Society, London, Special Publications 450 (1): 1–19.  doi:10.1144/SP450.15. ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  16. Glenister, Brian F.; Boyd, D. W.; Furnish, W. M.; Grant, R. E.; Harris, M. T.; Kozur, H.; Lambert, L. L.; Nassichuk, W. W. et al.. (1992-09). «THE GUADALUPIAN: PROPOSED INTERNATIONAL STANDARD FOR A MIDDLE PERMIAN SERIES» International Geology Review 34 (9): 857–888.  doi:10.1080/00206819209465642. ISSN 0020-6814. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  17. (Ingelesez) Jin, Yugan; Shen, Shuzhong; Henderson, Charles M.; Wang, Xiangdong; Wang, Wei; Wang, Yue; Cao, Changqun; Shang, Qinghua. (2006-12-01). «The Global Stratotype Section and Point (GSSP) for the boundary between the Capitanian and Wuchiapingian Stage (Permian)» Episodes Journal of International Geoscience 29 (4): 253–262.  doi:10.18814/epiiugs/2006/v29i4/003. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  18. (Ingelesez) Scotese, C. R.; Langford, R. P.. (1995). Scholle, Peter A. ed. «Pangea and the Paleogeography of the Permian» The Permian of Northern Pangea: Volume 1: Paleogeography, Paleoclimates, Stratigraphy (Springer): 3–19.  doi:10.1007/978-3-642-78593-1_1. ISBN 978-3-642-78593-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  19. (Ingelesez) Haq, Bilal U.; Schutter, Stephen R.. (2008-10-03). «A Chronology of Paleozoic Sea-Level Changes» Science 322 (5898): 64–68.  doi:10.1126/science.1161648. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  20. (Ingelesez) Parrish, J. T.. (1995). Scholle, Peter A. ed. «Geologic Evidence of Permian Climate» The Permian of Northern Pangea: Volume 1: Paleogeography, Paleoclimates, Stratigraphy (Springer): 53–61.  doi:10.1007/978-3-642-78593-1_4. ISBN 978-3-642-78593-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  21. (Ingelesez) Wang, Jun; Pfefferkorn, Hermann W.; Zhang, Yi; Feng, Zhuo. (2012-03-27). «Permian vegetational Pompeii from Inner Mongolia and its implications for landscape paleoecology and paleobiogeography of Cathaysia» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (13): 4927–4932.  doi:10.1073/pnas.1115076109. ISSN 0027-8424. PMID 22355112. PMC PMC3323960. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  22. (Ingelesez) Wang, Jun; Pfefferkorn, Hermann W.; Zhang, Yi; Feng, Zhuo. (2012-03-27). «Permian vegetational Pompeii from Inner Mongolia and its implications for landscape paleoecology and paleobiogeography of Cathaysia» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (13): 4927–4932.  doi:10.1073/pnas.1115076109. ISSN 0027-8424. PMID 22355112. PMC PMC3323960. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  23. (Ingelesez) Wang, Jun; Pfefferkorn, Hermann W.; Zhang, Yi; Feng, Zhuo. (2012-03-27). «Permian vegetational Pompeii from Inner Mongolia and its implications for landscape paleoecology and paleobiogeography of Cathaysia» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (13): 4927–4932.  doi:10.1073/pnas.1115076109. ISSN 0027-8424. PMID 22355112. PMC PMC3323960. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  24. Feng, Zhuo. (2017-09). «Late Palaeozoic plants» Current Biology 27 (17): R905–R909.  doi:10.1016/j.cub.2017.07.041. ISSN 0960-9822. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  25. Zhou, Zhi-Yan. (2009-03-01). «An overview of fossil Ginkgoales» Palaeoworld 18 (1): 1–22.  doi:10.1016/j.palwor.2009.01.001. ISSN 1871-174X. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  26. (Ingelesez) Feng, Zhuo; Lv, Yong; Guo, Yun; Wei, Hai-Bo; Kerp, Hans. (2017-11). «Leaf anatomy of a late Palaeozoic cycad» Biology Letters 13 (11): 20170456.  doi:10.1098/rsbl.2017.0456. ISSN 1744-9561. PMID 29093177. PMC PMC5719380. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  27. Runnegar, Bruce; Newell, Norman Dennis. (1971). Caspian-like relict molluscan fauna in the South American Permian. Bulletin of the AMNH ; v. 146, article 1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  28. Shen, Shu-Zhong; Sun, Tian-Ren; Zhang, Yi-Chun; Yuan, Dong-Xun. (2016-12-01). «An upper Kungurian/lower Guadalupian (Permian) brachiopod fauna from the South Qiangtang Block in Tibet and its palaeobiogeographical implications» Palaeoworld 25 (4): 519–538.  doi:10.1016/j.palwor.2016.03.006. ISSN 1871-174X. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  29. (Ingelesez) Torres-Martínez, Miguel; Vinn, Olev; Martín-Aguilar, Lourdes. (2021). «Paleoecology of the first Devonian-like sclerobiont association on Permian brachiopods from southeastern Mexico» Acta Palaeontologica Polonica 66  doi:10.4202/app.00777.2020. ISSN 0567-7920. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  30. (Ingelesez) Olszewski, Thomas D.; Erwin, Douglas H.. (2004-04). «Dynamic response of Permian brachiopod communities to long-term environmental change» Nature 428 (6984): 738–741.  doi:10.1038/nature02464. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  31. (Ingelesez) Donovan, Stephen K.; Webster, Gary D.; Waters, Johnny A.. (2016-09). «A last peak in diversity: the stalked echinoderms of the Permian of Timor» Geology Today 32 (5): 179–185.  doi:10.1111/gto.12150. ISSN 0266-6979. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  32. (Ingelesez) Thompson, Jeffrey R.; Petsios, Elizabeth; Bottjer, David J.. (2017-07). «A diverse assemblage of Permian echinoids (Echinodermata, Echinoidea) and implications for character evolution in early crown group echinoids» Journal of Paleontology 91 (4): 767–780.  doi:10.1017/jpa.2016.158. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  33. (Ingelesez) Lerosey-Aubril, Rudy; Feist, Raimund. (2012). Talent, John A. ed. «Quantitative Approach to Diversity and Decline in Late Palaeozoic Trilobites» Earth and Life: Global Biodiversity, Extinction Intervals and Biogeographic Perturbations Through Time (Springer Netherlands): 535–555.  doi:10.1007/978-90-481-3428-1_16. ISBN 978-90-481-3428-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  34. (Ingelesez) Romano, Carlo; Koot, Martha B.; Kogan, Ilja; Brayard, Arnaud; Minikh, Alla V.; Brinkmann, Winand; Bucher, Hugo; Kriwet, Jürgen. (2016-02). «Permian– T riassic O steichthyes (bony fishes): diversity dynamics and body size evolution» Biological Reviews 91 (1): 106–147.  doi:10.1111/brv.12161. ISSN 1464-7931. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  35. (Ingelesez) Foottit, Robert G; H. Adler, Peter. (2018-06-18). Insect Biodiversity: Science and Society. (1. argitaraldia) Wiley  doi:10.1002/9781118945582.ch24. ISBN 978-1-118-94557-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  36. academic.oup.com  doi:10.1093/aesa/saaa042. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  37. Schachat, Sandra R; Labandeira, Conrad C. (2020-12-31). «Are Insects Heading Toward Their First Mass Extinction? Distinguishing Turnover From Crises in Their Fossil Record» Annals of the Entomological Society of America 114 (2): 99–118.  doi:10.1093/aesa/saaa042. ISSN 0013-8746. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  38. (Ingelesez) Modesto, Sean P.; Scott, Diane M.; Reisz, Robert R.. (2009-12-23). «Arthropod remains in the oral cavities of fossil reptiles support inference of early insectivory» Biology Letters 5 (6): 838–840.  doi:10.1098/rsbl.2009.0326. ISSN 1744-9561. PMID 19570779. PMC PMC2827974. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  39. «GeoKansas--Geotopics--Mass Extinctions» web.archive.org 2012-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  40. (Ingelesez) Permian. 2024-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  41. «Permian: The Permian Period» web.archive.org 2013-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  42. Benton, Michael J.; Twitchett, Richard J.. (2003-07). «How to kill (almost) all life: the end-Permian extinction event» Trends in Ecology & Evolution 18 (7): 358–365.  doi:10.1016/s0169-5347(03)00093-4. ISSN 0169-5347. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  43. (Ingelesez) Kump, Lee R.; Pavlov, Alexander; Arthur, Michael A.. (2005). «Massive release of hydrogen sulfide to the surface ocean and atmosphere during intervals of oceanic anoxia» Geology 33 (5): 397.  doi:10.1130/G21295.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Paleozoiko
Kanbriar Ordoviziar Siluriar Devoniar Karbonifero Permiar