Zikloi estratropikal
Itxura
Eguraldia |
---|
Zikloi estratropikala[1] klima epeleko eskualdetan jazotzen den eta behe-presio gune batekin elkartutako fenomeno meteorologikoa da. Bere kokapena dela eta, batzuetan latitude ertaineko zikloiak ere deituak izan dira. Ipar Hemisferioan, zikloia erloju-orratzen aurkako norabidean biratzen du, Hego Hemisferioan, berriz, erloju-orratzen norabidean. Coriolis efektuak sortzen du errotatzea.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zikloi tropikalak ez bezala, beste ezaugarriak dituzte:
- Normalean 10 km baino altuagoak izaten dira.
- Lurzoruan, tenperatura airean baino hotzagoa da.
- Hasieran, ekaitzak latitude garaietatik beheretara doaz, eta gero ekialderantz jotzen dute.
- Itsasotik urrunago, airearen presioak 980 hPa (hektopascal) baino beheagoa da.
Batzuetan ekaitz azpiartiko edo zikloi tropikalekin nahasten dira.
Zikloi ez tropikalarik ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krimeako Gerran, 1854ko azaroaren 14an, ekaitz batek 30 itsasontzi ito zituen. 1962ko urriaren 12an Oregonen ekaitzarra ere izan zuten.