Elur-ekaitz
Itxura
(«Elur-ekaitza» orritik birbideratua)
Eguraldia |
---|
Elur-ekaitza behe-presio gune batek sorturiko indar handiko haizea da, harekin batera prezipitazio hotza duena, elurra edo txingorra. Klima epeleko eskualdetan, halako ekaitzak neguan gertatzen dira normalean, baina baita udazkenaren bukaeran edo udaberriaren hasieran. Bitxiki, udan ere gertatzen dira, eragabeki uda hotzean, 1816an ipar-ekialdeko AEBak zuen bezala. Ipar Hemisferioan, elur-ekaitzik gogorrenak martxoan eta apirilean gertatzen dira.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elur-ekaitzak, elurra duenak.
- Bisutsak, elurrekin batera haizea dituenak.
- Izotz-ekaitzak, izotza duenak.
- Wintry showers (Erresuma Batuan) edo wintry mix (AEBetan), elurra, txingorra, izotza eta haizea dituenak.
- Euri izoztua
Elur-ekaitzik ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998an, Kanadako Montreal eta Ottawan eta AEBetako New York eta New Englanden gertatu zena.
- 2002ko abenduan, Ipar Carolinan gertatu zena.
- 2005ean, Kansasen gertatu zena.