Zikladeetako kultura
Itxura
Mota | kultura arkeologiko |
---|---|
Periodo | Brontze Aroa |
Geografia | |
Jatorria | Zikladeak |
Hasiera | K.a. 3200 |
Amaiera | K.a. 1050 |
Hedapen mapa | |
Zikladeetako kultura antzinatean Brontze Aroko kultura-gunea izan zen (K.a. 3000 urte), Greziako Ziklade uharteetan garatutakoa.
Kretakoa eta Mizenaskoa baino ehunka urte lehenago garatu zen; hilobien eta akropolien arkitektura, harrizko eskulturak eta eskultura horien forma geometrikoa dira haren ezaugarri nagusiak. Uhartediaren nagusitasuna itsasoan, bertako metal- eta harri-baliabideetan oinarritua, nabaria izan zen, harik eta Kretako zibilizazioaren aurrean makurtu behar izan zuten arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |