Zakat
Zakat (arabieraz: زكاة, zakāh, zaˈkaːh ahoskatua; euskaraz: «arazten duena»[1]) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzat derrigorrezkoa dena. Legezko limosna hau nor bere dituen ondasunetatik eta diruzalekeriatik garbitzeko modu bat da, eta urteko sari gisa eman behar da, dirutan nahiz bestelako gauzatan. Estatuak bil dezake eta premia askotarako erabiltzea dago; behartsuei emateko, gerrako gatibuak aske uzteko ordainetan, zor handiegiak kitatzeko, gerra santurako, eta hezkuntza eta osasunerako, besteak beste.[2]
Koranaren rankingean, bigarren euskarririk inportanteena da, otoitza (salat) eta gero.[3]
Zakaten bilketa herrialde musulmanetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norbaiten ondasunetan oinarrituta,[4] benetako zerga bat da.[5] Hona hemen zakaten bilketa-egoera herrialde musulmanetan, 2010. urtean:[6]
Herrialdea | Egoera |
---|---|
Afganistan | Estatuak ez du biltzen |
Aljeria | Estatuak ez du biltzen |
Arabiar Emirerri Batuak | Borondatezkoa |
Azerbaijan | Estatuak ez du biltzen |
Bahrain | Borondatezkoa |
Bangladesh | Borondatezkoa |
Burkina Faso | Estatuak ez du biltzen |
Egipto | Borondatezkoa |
Gambia | Estatuak ez du biltzen |
Ginea | Estatuak ez du biltzen |
Indonesia | Borondatezkoa |
Iran | Borondatezkoa |
Irak | Estatuak ez du biltzen |
Jordania | Borondatezkoa |
Kazakhstan | Estatuak ez du biltzen |
Kuwait | Borondatezkoa |
Libano | Borondatezkoa |
Libia | Derrigorrezkoa |
Malaysia | Derrigorrezkoa |
Maldivak | Borondatezkoa |
Mali | Estatuak ez du biltzen |
Mauritania | Estatuak ez du biltzen |
Maroko | Estatuak ez du biltzen |
Niger | Estatuak ez du biltzen |
Nigeria | Estatuak ez du biltzen |
Oman | Estatuak ez du biltzen |
Pakistan | Derrigorrezkoa |
Qatar | Estatuak ez du biltzen |
Saudi Arabia | Derrigorrezkoa |
Senegal | Estatuak ez du biltzen |
Sierra Leona | Estatuak ez du biltzen |
Somalia | Estatuak ez du biltzen |
Sudan | Derrigorrezkoa |
Siria | Estatuak ez du biltzen |
Tajikistan | Estatuak ez du biltzen |
Txad | Estatuak ez du biltzen |
Tunisia | Estatuak ez du biltzen |
Turkia | Estatuak ez du biltzen |
Turkmenistan | Estatuak ez du biltzen |
Uzbekistan | Estatuak ez du biltzen |
Yemen | Derrigorrezkoa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Benda-Beckmann, Franz von. (2007). Social security between past and future: Ambonese networks of care and support. Münster: LIT Verlag, 167 or. ISBN 978-3-8258-0718-4..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Hallaq, Wael B.. (2013). The impossible state: Islam, politics, and modernity's moral predicament. New York: Columbia University Press, 123 or. ISBN 9780231162562..
- ↑ Décobert, C.. (1991). Le mendiant et le combattant, L’institution de l’islam. Paris: Editions du Seuil, 238–240 or..
- ↑ Hefner, R.W.. (2006). «Islamic economics and global capitalism» Society 44 (1): 16–22. doi: ..
- ↑ (Ingelesez) Powell, Russell. (2009). «Zakat: Drawing Insights for Legal Theory and Economic Policy from Islamic Jurisprudence» University of Pittsburgh Tax Review 7 (43).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zakat |