Edukira joan

Yonaguni

Koordenatuak: 24°27′17″N 122°59′14″E / 24.4547°N 122.9872°E / 24.4547; 122.9872
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yonaguni
与那国島
uhartea
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Okinawa
District of JapanYaeyama District
Town of JapanYonaguni
Izen ofiziala与那国島
Jatorrizko izena与那国島
Geografia
Koordenatuak24°27′17″N 122°59′14″E / 24.4547°N 122.9872°E / 24.4547; 122.9872
Map
Azalera28,91 km²
Mugakideakbaliorik ez
Demografia
Biztanleria1.491
Dentsitatea52 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+09:00

Yonaguni uhartea (yonagunieraz: Dunan-chima; japonieraz: 与那国島, Yonaguni Jima) Japoniako uharte txiki bat da, Ryukyu uhartediaren baitan dagoena. Okinawa uhartetik 480 kilometrora dago, hego-ekialdean, eta Taiwanen ekialdean kokatzen da. 28,88 kilometro karratuko azalera dauka, eta 1.684 biztanle zituen 2009an. Urteko batez besteko tenperatura 23,9 °C-koa da eta urteko 3.000 mm inguruko prezipitazioak ditu. Yonaguni uhartean bertako hizkuntza hitz egiten da, yonaguniera, hain zuzen.

Uhartea Asiarekin lotua egon zen azken glaziaziora arte, japoniar uharteetarantz zuzendutako zubi moduko bat osatuz. Garai hartan lurrazalean zeuden Yonaguniko Egitura ospetsuak, haien jatorria eztabaida sutsuen mamia izan da, eta da gaur ere. Sakishima Uharte gehienak Ryūkyūko Erresumak menderatu zituen XV. mende amaieran, baina Yonagunik burujabe iraun zuen 1522ra arte. XVII. mendean, zehazki 1609. urtean, Satsumako feudo japoniarrak beretu zuen. 1879. urtean Japoniak herrialdera formalki batu zuen uhartea, baina 1945 eta 1972. urte artean Estatu Batuek okupatu zuten, harik eta itzulia izan eta Okinawako prefekturako zati bilakatu zen arte.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]