Edukira joan

Venusen jaiotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Botticelliren margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Venus (argipena)».
Venusen jaiotza
Jatorria
Sortzailea(k)Sandro Botticelli
Sorrera-urtea1485
IzenburuaNascita di Venere
Mugimenduapizkundea
Early Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak172,5 (altuera) × 173 (altuera) × 278,5 (zabalera) × 279 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
TelesailaQ117361736 Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaVenus Pudica (en) Itzuli
Afroditaren jaiotza
Iconclass92C4111
Kokapena
LekuaUffizi Gallery - Room 11-12, Botticelli's (en) Itzuli
Villa Castello (en) Itzuli
Uffizi Galeria
Medici Riccardi jauregia
Bedroom of Lorenzo il Magnifico of Palazzo Medici (en) Itzuli
BildumaUffizi Galeria
Inbentarioa00158551
Argumentu nagusiaVenus Anadyomene (en) Itzuli eta Afroditaren jaiotza

Venusen Jaiotza (italieraz: Nascita di Venere) margolan bat da, Sandro Botticelli —egiazko izena Alessando di Mariano di Vani Filipepi zuen— (Florentzia, 1445-1510) Quattrocentoko artistak egina, Medicitarren aginduz. Margolana 1482 eta 1484 urteen artean egin zuen, eta egun Uffizi Galerian ikus daiteke, Florentzian (Italia). Izenburua ez da zehatza; izan ere, ez da Venusen jaiotza irudikatzen, baizik eta uharte batera heltzen den unea.

Gaia, ikonografia eta iturriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai nagusia edertasun ideala dela esan daiteke;hots, edertasun ideal eskuraezina eta ideien munduaren parte dena, antropozentrismo eta humanismoaren ideiekin bat egiten duena. Modu baketsu eta goxoan, Venusek uhinekin harremana du; izan ere, koadro osoan haizearen sentsazioa azaleratzen da, ninfak daraman mantuan ikusten den bezala. Botticelliren artelanetatik interpretatzeko zailenetarikoa da, Udaberriarekin batera. Sandro Botticellik, gaia jorratzerakoan, hainbat eragin jaso zituen artelan eta artisten partetik; esaterako, Lorenzo de Medicik babestu zuen Angelo Poliziano (1454-1494) artistaren poemetatik eta Demetrio Calcocondilasek (1423-1511) argitaratu zituen Homeroren ereserkitik (1488):

« Oso litekeena da Botticellik Homerok Afroditari eskaini zion bigarren ereserkian Venusen jaiotzaren berri izatea, eta horretan inspiratzea bere obra egiteko. 1488tik aurrera, Homeroren ereserkiak inprimatzen hasi ziren, Florentziako eskuizkribuak imitatzen; hori dela eta, Florentziako humanistek eta, bereziki, Lorenzoren [Medicitarra]k jada ereserkiak oso ezagunak zituztela pentsatzea zilegi da, formakuntza klasikoa baitzuen. »

—J. MEYER[oh 1]


Ez dugu ahaztu behar Ovidio (ka 43- k.o 17/18) poeta erromatarrak idatzitako ''Metamorfosiak'' (Ovidio) (k.o 8) lanetiko inspirazioa: hor, munduaren sorreraren inguruko Mito greziarrak deskribatzen zituen, elementuetatik hasita jainkoak hilkor bihurtzearen prozesuraino; besteren artean. Hala ere, pertsonaien disposizioa greziar mitologiaren inspiraziotik dator, bertan Venusen jaiotza kontatzen baita: Kronosek, denboraren jainkoak, bere aitaren (Urano (mitologia)) sexu-organoak itsasora botatzen zituen, eta hura emankor bihurtu. Gauzak horrela, aparraren urraketak Venus sortu egiten du eta garraiatu egiten du Ziterako (Zipreko irla) kostraino, eta bertan “hilezkorren” lekura eramaten dute horek, mitologia greziarrean naturaren ordenaren eta urtaroen jainkosek. Beste poema batzuek —adibidez, Homerorenek— haizearen jainko Zefiro deskribatzen dute, Venusaren garraioaren arduradun gisan, urtaroen hiru jainkosenganaino eramanez; azken horiek jantzi zuri batekin irudikatuak agertzen dira lorez betetako mantu batekin, Venus babesteko.

Udaberria

Venusen Jaiotza garaiko zentsura politiko eta sozialarekin apurtu egin zuen koadroa izan zen lehenengo biluzia izan zelako mila urte eta gero;[oh 2] hala ere, ez ziren zentsuratuak izan Medicitarren botereari esker, familia hori oso errespetatua zelako Italiako gizartean: prestigioa benetan garrantzitsua zen sozietatean. Era berean, biluzi horrek jada ahaztu egin diren jainkoei egiten die erreferentzia, eta ez soilik gizaki huskeria, hau da, artea arteagatik eta dekorazio sinpleagatik koadroa egitea; izan ere, familia hark eskatu egin zuen jainkoen birjaiotza lortzeko, haien hutsunea nabaritzen baitzuten. Koadroa Medicitarren ahaide batentzat egin zen, bere aisialdiko jauregietako bat apaintzeko helburuarekin, eraikin horietan gai mitologikoak oso ohikoak zirelako, Udaberria edota Venus eta Marte koadroekin gertatzen zen bezala.

Venus eta Marte

Venusen Jaiotzaren eta Udaberria koadroen artean antzekotasunak aurkitu izan dira halaber, eta planteatu izan da Venusaren postura erromatarrengandik bereganatzea: esate baterako, Sarkofago erromatar baten dekorazioan agertzen den Akilesen eszena, Esziron. Emakumezko pertsonaia nagusiaren aurpegiaren inguruan ere teoria bat planteatu izan da, koadro guztietan berbera egiten zuelako. Esan ohi da Botticelli Simonetta Vespucci deituriko noble baten alabaz maitemindu zela. 16 urterekin Simonetta Marco Vespuccirekin ezkondu zen, Botticelliren lagun eta auzokidea zena (Botticelliren Venus eta Marte koadroa da bikote horren erakusle). Hortaz, artistak Simonetta ezagutzerakoan maitemindu egin zen eta bere Musa bilakatu zuen. Simonetta pertsonaia horren edertasuna Florentzia osotik hedatu zen Sandro Botticelliren koadroen ondorioz; 1475an Edertasunaren Erregina izendatu zuten torneo batean eta hiriko emakumerik ederrena zen heinean, bere fama Europatik hedatu zen. Hala ere, 23 urterekin Simonetta tuberkulosiaz gaixotu eta hil egin zen. Hori zela eta, Botticelli erotu eta neskaren edertasunaz obsesionatuta, bere koadro guztietan marraztu zuen. 1510an, Botticelli hil eta Simonettaren ondoko hilobian lurperatu zuten, Ognissanti elizan.

« Simonetta askotan hainbat ninfarekin agertzen da modu zoriontsuan. »

—A. POLIZIANO. [oh 3]


« Bi pintura famatu hauek Medicitarren zirkuluarekin eta beraien interes humanistekin erlazionatu dira; biek interpretazio alegoriko konplexuak dituzte, gai pagano eta kristau inplikazioak dituztenak. »

— J. MARTINEZ LACALLE. [oh 4]


Analisi formala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika eta modelatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadroari erreparatuz, teknikoki, Boticellik modelatu gogor bat lortu du, eskultura klasiko bat izango balitz bezala; izan ere, tenplea teknikarekin batera, ingerada beltzak erabili ditu, forma gehiago nabarmentzeko. Gainera, ingerada horrek figura nagusiaz gain hondoa definitzen du.

« Aurreko belaunaldien antolaera espaziala ia guztiz deuseztatzen da, nazioarteko gotiko estilora gogorarazten duen erritmo lineal bat ezartzeko. »

— J. MARTINEZ LACALLE [oh 5]


Arropak gorputzera itsasten dira, tolestura eta xehetasun guztiak adieraziz. Koadroaren argia uniformea da ia leku guztietan, ez baitu ia argilun efekturik. Naturalismoaz ez ezik, trazu linealez osatzen da koadroa, oihalak nabarmenduz gorputzen figurak ondo azalduz, eta ez kolore naturalen erabileragatik; itsasoaren gainazala definitzen duen trazu linealak azaltzen duen antzera, esaterako.

Konposizioa eta pertsonaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konposizioa

Koadroak konposizio piramidala du: pertsonaia zentral bat dago,[oh 6] biluzik eta besteen gainetik garrantzia hartzen du begirada bertara bideratzen duten indar lerroak aplikatuz (Zefiro eta Udaberria): Venus figura, XV. mendeko bigarren erdialdeko Florentziako glamour irudia bera da; lirain, sofistikatu, lotsakor eta ilehori luzea haizean barrena. Betidanik, ugalkortasunaren eta amodioaren irudia izan da (Afrodita greziarrentzat eta Isis egiptoarrentzat, esaterako). Morfologikoki, lau figuratan banatzen da koadroa. Batetik, Zefirok eta Aurak osatutako bikotea agertzen da, eta airean hegaka doazen bitartean, erdialdeko Venus figura Zipreko itsasertzeko hondartzara bultzatzen dute. Beste aldean, Udaberria (Udaberriaren Ordua) Venus jainkosari mantu bat eskaintzen ari zaio eta arrosak jausten ari dira, tradizioaren arabera berarekin batera sortu zirelako. Hondoan, itsasoko uhinak agertzen dira, forma estilizatuaz mugimendu eta bateratasuna adieraziz.

Zefiro eta Aura

Zefiro mendebaldeko haizea den heinean, Aura haize leunaren jainkosa da. Biek bikote bat irudikatzen dute, gizon eta emakumearen figurak azalduz eta, era berean, materia eta izpirituaren artean sortzen den bikotea irudikatzen dute. Hegoak dituztenez, zeruan bizi direla irudikatzen da. Zefirok Aura bahitu zuen Hesperides lorategian, eta denborarekin Zefirok Auraz maitemindu zen eta azken horrek bere bahitzailearekin ezkontzea onartu zuen. Hori dela eta, hasieran ninfa zena jainkosa izatera iritsi zen.

« Zefirok hegan egin eta belar berdea jaiotzen da. »

—A. POLIZIANO. [oh 7]


Udaberriko Ordua

Udaberriko Ordua pertsonaiari dagokionez, hiru grazietako bat da, tradizioaren arabera Venusen kideak zirenak. Venus udaberri urtaroan jaio zenez, bere soineko eta mantuan mota askotariko loreak daude. Eskuin besoa luze eta altxaturik du, prestatuta agertzen baita bere mantua Venusaren gainean jartzeko, azken honen etorreraren zain dagoela adieraziz. Lorez betetako soineko zuriaz gain, arrosez beteriko gerriko bat eta mirtoz osaturiko lepoko bat darama ere.

Venus

Pertsonaia nagusia, ordea, erdiguneko Venus figura da, itsasotik irten berri den eta maskor batean kokaturiko emakume biluzia. Gauzak horrela, figura zentralaren ile horiek atal pubikoa estaltzen dute eta eskumako besoarekin titiak. Biluzia oso gai garrantzitsua da koadro horretan: modu leunagoan adierazita, humanismotik gertuago dagoen lana da. Azken horrek eskultura erromatarraren eragina erakusten du Venus Pudikoak irudikatzen zituztenean baita kontrapostoaren erabilpenean ere; oso nabarmen eta esanguratsua da, modu leun batekin gerriak eskumatara egitean Venus figuraren feminitatea adierazten baita, eta hori ere erretratuetan ikusten baita: idealizazioa, kasu horretan, lepo luzeegia eta bizkar oso estua izatea. Gainera, artistak Venusi emandako tonu argiak eta muskulatura finak feminitate hori bermatzen du, bolizko figura izango balitz moduan. Hala ere, haren espresibitatea ez da argia, guztiz definituta ez dagoen irribarrea eta begirada oso lausoa aurkezten baitiu. Begirada mota hori (galduta dagoela dirudi) Erromantizismo garaian asko jorratu zen, koadroan murgildu eta barneratzera gonbidatzen duen begirada izanik; beraz, Venus hori ideia horren aitzindaria da.

Beraz, konposizioa bitan bana daiteke; alde bultzatzailea, aireko bi figurak direnak, eta alde geldia, Udaberria dena, errepresentazio horren irudi estatikoa baita. Venusen gorputza, ilea eta posizioa, desoreka egoera horren erdian egonik, modelatu egiten da bi indarren ondorioz, izan ere; konkabo forma aurkezten du airetiko figurari begira eta konbexu forma Udaberriari begira. Pertsonaia, haizearen indarra, paisaiako elementua eta bestelako koadroko partaideak uretik jaio berri den jainkosari zuzentzen dira, errepresentazio horren protagonista baita. Vasarik esan zuenez:

« Hiriarentzat hainbat etxetan egin zuen [Boticellik] bere eskuen eta emakume biluzien tonu asko; Cosimo Dukearen Castellon, adibidez, bi koadro daude: bata, Venus jaiotzen, kostaraino amodioarekin heltzen laguntzen dien haizeekin eta aurekin; bestea, loreekin Venus, bera apaintzen ari diren graziekin, Udaberria irudikatuz, Botticellik dohaiez irudikatuta. »

—J. MEYER[oh 8]


Pertsonaia estilizatuak, sentsualak eta arinak dira, Klasizismoarekin bete-betean bat egiten dutenak; izan ere, garai horretan lasaitasuna eta harmonia ezaugarri oso estimatuak ziren, eta dena perfektu dagoelako sentsazioa transmititu nahi dute, eszena ideal bat eginez.

Koadroak ez du perspektiba handirik, izan ere, artistak giza figura idealizatuari eta anatomiaren formari emango dio garrantzia gehiago perspektibari baino. Figurak espazio batean kokatzea da helburua, kasu honetan, landare eta itsasoaren bitartez lortzen da espazio hori; sakontasun sentsazioa lortuz. Hori dela eta, koadroaren atzean dagoen mezua eta bertan agertzen diren pertsonaiak izango dira perspektibaren gainetik gailenduko direnak.

Venusen aurpegia

Orokorrean, kolore leun eta lasaiak ikusten dira, eta ez bortitz edo gogorrak. Aipagarria da, ordea, koadroaren eskuinaldea ilunagoa dirudiela (hondoko begetazioaren ondorioz), baina pertsonaien kasuan kolore argitsuak erabiltzen dira. Koloreak argiak dira oro har eta gorritik urdinera, marroietara eta beste koloretara igarotzen da artista, baita paisai natural baten bidez (ez dugu ahaztu behar natura imitatuz edertasun ideal bat lortu nahi dutela artistek) jainkosaren edertasunarekin bat eginez, harmonia eta oreka lortuz. Venusaren kasuan, esate baterako, marmol kolorearen itxura hartzen du, erabilitako tonua zuri-zuria baita, perla baten antza hartuz.

Haizea irudikatzen duen bikotearen koloreari dagokionez, bi haize mota adierazi nahi izan ditu artistak; indar desberdina duten haizeak direlako. Hori dela eta, gizonezkoak kolore ilun bat adierazten du; indarra erakutsiz eguzkiaren izpiak jasan izan balitu bezala. Bestetik, emakumearen kolorea zuri tonu nabarmena hartzen du, eguzkiaren izpietatik ezkutatuko balitz bezala; modu horretan, itxura leun, ahul eta hauskor bat adieraziz. Horrez gain, haizea bera irudikatzeko, zuri koloreko lerro markatua agertzen da indarra erakusteko; gehiago nabarmentzen da Zefiroren haize lerroa jainkosarena baino.


Venusen tradizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Praxitelesen Cnidoko Venusa
Miloko Venusa

Jada Uffizi Galeriako webgunean aipatzen da Venus Lotsakorraren eragina margolanean:

« Botticellik inspirazioa lortzen du garai klasikoko eskulturatik Venus Lotsakorraren posturaren bidez, biluzia bere ile horiarekin estaliz eta argiaren isla lortzen du urrearen aplikazioaren bidez; eta baita ere agertzen dira haizearen bikote bat, eta horrela antzinateko obra bati egiten dio aipua, Lorenzo il Magnificoren harribitxi bat dena, bere propietatea baita. »

—Le Gallerie degli Uffizi.[oh 9]


Venusaren irudikapena betidanik eman da artean, jada Grezian eta Erroman honen inguruko irudiak egiten eta aurrerantzean mantendu zen tipologia bihurtu egin zuten. Gauzak horrela, ez da arraroa ikustea nola Errenazimentuan Karolingiar Inperioan bezala renovatio bat egiten dute antzinate klasikoa bereganatzeko asmoarekin, eta Italian konkretuki venusa erabiliko dute beste tipologia batzuekin batera.

Praxitelesen Cnidoko Venusa eta Miloko Venusa, esate baterako, klasikoa zer den irudikatzen duten obrak izanik, jada oinarri bat zutela pentsa dezakegu, baita galdu ziren beste batzuk (Anadiomenako Venusa) ere kontuan hartzekoa da, beraz, ikus dezakegu tradizio luze eta garrantzitsu baten aurrean gaudela. Hala ere, berrikuntzak ere sortu egin zituzten: lehenengo eta behin biluzi ausartaren ideia, hasierako venusetan gorputza ez zelako bere osotasunean biluzik ikusten.

Urbinoko Venusa

Pinturan ere tradizio hau hartu egin zen, eta Botticelliz gain beste artista batzuek Venusaren irudia hartu egin zuten, esate baterako, Tizianok bere Urbinoko Venusa (1538) koadroan. Ez da harritzekoa hau ikustea, jainkosa hau klasizismoaren ezaugarriekin bat egiten zuelako, eta are gehiago, emakumearen inguruko ikuspegiarekin, batez ere artean.

Ispiluko Venusa

Hurrengoko estiloetan ere influentzia izan zuen, zeinetan jada klasizismoko ezaugarriak lausotu egiten diren, agian klasizismoko pertsonai hau beste estiloen baloreekin kontrastean jartzeko, adibidez, Barrokoan Velazquez margolariaren Ispiluko Venusa (1649-1651) eredu, biluzi ausart batekin. Neoklasizismoan, Antonio Canovak ere italiar Venus (1805) baten eskultura egin zuen, eta han edukiaren eta formaren arteko harmonia mantentzen da.

Maneten Olympia

Azkenik, aipatu beharra dago nola historiako une batean Venusaren ikuspegi tradizionalarekin apurtu egin zuten eta honi buelta eman zioten garaiko gizartearen baloreak jarriz eta jainkosaren irudia desmitifikatuz sexualitatea erakusteko eta beste arte mota bat aldarrikatzeko: Maneten Olympia (1863), planteatu izan da prostituta bat Venus baten antzera irudikatu egin dela. XX. mendean ere venusek bere garrantzia hartuko dute, hala nola Koloman Mosseren Venus in der Grotte (1914) edo Pablo Picassoren Venus eta amodioa (1967).

Beste obra batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaberria
Errege Magoen adorazioa
Madonna haurrarekin

Arlo erlijiosoari dagokionez, Botticelliren karrera artistikoak eragin handia izan zuen. Izan ere, gai erlijioso horiek asko lantzen ziren bere lanetan. Hala eta guztiz ere, artistak bere bide propioa jarraitu eta edertasun ideal perfektua islatzearen helburuarekin margotzen jarraitu zuen. Hori dela eta, naturalismoa ez zen garrantzia izan berarentzat, eta beraz, ez da bere pinturetan antzematen. Sandro Botticelliren beste lan esanguratsuenak hauek dira: Errege Magoen adorazioa, Udaberria, Madonna haurrarekin, Jaiotza Mistikoa, Santa Zenobiaren bizitzako eszenak, eta abar.




Koadroan agertzen diren arrosei dagokienez, antzinateko mitologikoan oinarrituz, amodioaren jainkosaren jaiotzarekin batera sortu zen arrosa. Amodioaren sinboloa da arrosa, usain gozoa eta edertasuna adieraziz. Era berean esan dezakegu koadro honetan oinarrituta ordenagailuz erretratuak egin direla, batez ere Simonetta Vespuccirenak ninfa bat bezala, ideal femeninoa karikaturizatzeko; edota Oz Racing enpresak gurpil bat egin zuen Botticelliren Udaberria obrako figura batek daraman brotxean inspiratuta. [7]

Eraginak eta influentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadro honek influentzia ezberdinak izan zituen bai XIX. mendeko artistengan zein Andy Warhol eta René Magritte bezalako artista garaikideetan. Honen adibide da 2016. urteko martxoaren 5etik uztailaren 3ra Londreseko Viktoria eta Alberto museoa-n egindako «Botticelli Reimagined», zeinetan Botticelliren obra ezberdinak agertzen ziren baita artistek eta disenaitzaileek Venusen Jaiotzari buruz egindako interpretazioak pinturan, modan, argazkilaritzan, eskulturan edota zineman.[8] Esan dezakegu XIX. mendea obra honen reinterpretazioaren puntu klabea izan zela, eta bertatik aurrera obra ausartagoak sortu zirela. ABC aldizkariak horrela azaldu egin zuen:

« Aurkezpenean, komisariak, Ana Debenedettik, azaldu egin du presentazioa <<arte garaikidarekin hasten dela, publikoarentzat ezagunagoa dena>> eta gero reinbentzio kapa ezberdinetako influentziari buruz dihardu egingo du. Ibilbidea, adierazi du Debenedettik, prerrafaelisten <<diseinuaren sinpletasunean>> eta <<marren argitasunean>> jarraituko du, eta amaitu egingo du Botticelliren 50 obrekin, beti ere ondoren eman direnekin alderatuta. »

—ABC aldizkaria, Efe.[oh 10]


La Ghirlandata
Artpop-Jeff Koons

Horrela, ikusten dugu nola Botticellik bere aztarna gizartean zehar uzten duen, arlo desberdinetan eta ez soilik arte plastikoen barnean. Artista historiako momentu batean ahaztuta gelditu zela dirudi, batez ere bere baloreak partekatzen ez zituzten artisten garaian, baina gero XIX. mendean prerrafaelisten mugimendu britainiarrarekin bereganatzen joan ziren bere memoria. Beraz, erakusketa honen bitartez influentzia ezberdinak ikus daitezke, esate baterako, arte garaikidearen barnean, Dolce & Gabannaren diseinuak ikusten ditugu: Venusen aurpegia daramaten prakak eta jaka; Andy Warholek Venusi buruz egindako bertsio ezberdinak; azken honetan oso ondo ikusten da nola marrazkia mantendu egiten den baina bere tokea ematen dion kolorearen bidez, Marilyn Monroe-n serigrafietan bezala. Badaude ere XIX. mendeko obrak: Rosseti artistaren Girlandata [10]; Alain Jacquet artistaren Nouveu Realisme europearraren barnean Venus kamuflatua obra (1963-1964), René Magritte Kuprezko esposak edota David LaChapellen Venusen Birjaiotza. Mark Evansek adibidez "venus-mania" hitza erabiltzen du definitzeko nola hain maitea izan den tipologia hau eta etengabe errepikatu egin den eta nola berak lan egin behar izan duen edozein xehetasunari atentzioa prestatuz. [11]. Hori dela eta, Quattrocentoko artista honen influentzia izan duten sobera obra aurkitu ditugu: Venusen Jaiotza (1877), Walter Crane; Veneziako oskola erdiaren xehetasuna (1981), Rip Cronk, eta Jeff Koons-en Lady Gagaren "Artpop" albumerako irudia (2013), besteak beste; bakoitzak bere ikuspuntutik helburu ezberdinak lortzeko: umore puntua eta kritika soziala, besteren artean. [12]

Zinema inguruan ere aipu bat egiten da: James Bond aktorearen Dr. No, zeinetan Honey uretatik atera egiten den eskuetan oskolak izanda; edota Uma Thurmanen papera Las aventuras del barón Münchausen pelikulan. Are gehiago, eurozentrismo horri kritika egiteko ere lurralde ezberdinetan reinterpretazioak egin dira, ekialdean batez ere, eta honen adibide dugu Yin Xin artistaren Venus, Botticelliren ostean [13]. Kanonen kritikari buruz hitz egiten duten bideoak egin dira obra honetan oinarrituz, esate baterako, Ulrike Rosenbachen bideoan, zeinetan bere gorputza proiektatu egiten duen Botticelliren Venusaren gainean.[14]

  1. Itzulpen propioa. Jatorrizko testuaren gaztelaniazko itzulpena, Casimiro argitaletxeak plazaratua: «es muy probable que Botticelli conociera la descripción del nacimiento de Venus del segundo himno hómerico a Afrodita, y que se inspirara en ella para realizar su obra. A partir del año 1488, los himnos homéricos empezaron a imprimirse reproduciendo un manuscrito florentino; cabe, por lo tanto, suponer que los himnos ya eran conocidos por los círculos humanistas florentinos y, especialmente, por Lorenzo [de Medici], que tenía una formación clásica»[1]
  2. Arte greziar-erromatar klasikotik (k.o 450).
  3. Itzulpen propioa. Jatorrizko testua, italieraz: «qui lieta mi dimoro Simonetta, all'ombre, a qualche chiara e fresca linfa, e spresso in compagnia d'alcuna ninfa.»[2]
  4. Jatorrizko testuaren gaztelaniazko itzulpena: «Estas dos famosas pinturas han sido relacionadas con el circulo de los Medici y los intereses humanistas del mismo; es lo cierto que ambas poseen interpretaciones alegóricas extraordinariamente complicadas, con implicaciones cristianas a pesar de los temas paganos.»
  5. Itzulpen propioa. Jatorrizko testua, gazteleraz: «Se rechaza casi por completo la construcción espacial de las generaciones anteriores para adoptar un ritmo lineal que recuerda un poco el gótico internacional.» [3]
  6. Venus Pudikoa
  7. Itzulpen propioa. Jatorrizko testua, italieraz: «ove tutto lascivo, drieto a Flora, Zefiro vole e la verde erba infiora.» [4]
  8. Jatorrizko testuaren gaztelaniazko itzulpena: «Para la ciudad en distintas casas hizo [Botticelli] muchos tondos de su mano y mujeres desnudas; en el Castello, del Duque Cosimo, están dos cuadros: uno, Venus que nace, con aquéllas auras y vientos que la hacen venir a tierra con los amores, y, otro, Venus con las gracias que la adornan con flores, representando la Primavera, las cuales están por él expresadas con gracia» [5]
  9. Itzulpen propioa. Jatorrizko testua, italieraz: «Botticelli prende ispirazione da statue di epoca classica per l’atteggiamento pudico di Venere, che copre la nudità con i lunghi capelli biondi, i cui riflessi di luce sono ottenuti tramite l’applicazione di oro; anche la coppia dei Venti che vola abbracciata è una citazione da un’opera antica, una gemma di età ellenistica posseduta da Lorenzo il Magnifico.» [6]
  10. Jatorrizko testuaren gaztelaniazko itzulpena: En la presentación, la comisaria, Ana Debenedetti, ha explicado que la muestra «comienza con el arte contemporáneo, más familiar para el público, y sigue el rastro de la fuente de inspiración a través de las distintas capas de reinvención de Botticelli». El recorrido, ha continuado Debenedetti, sigue por «la simplicidad del diseño» y «la claridad de las líneas» de los prerrafaelitas, y concluye con 50 obras del propio Botticelli con las que comparar las reproducciones posteriores. [9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) WARBURG, A. (1893): Sandro Botticelli. Madrid, Casimiro, 22. orr.
  2. POLIZIANO, A. Stanze de messer: cominiciate per la giostra del magnifico Giuliano di Pietro de Medici. 1475. Libro I, cap. 52.
  3. (Gaztelaniaz) MARTÍNEZ LACALLE, J.: op. cit., 7. orr.
  4. POLIZIANO, A.: op. cit. Libro I, cap. 68.
  5. MEYER, J.: op. cit. 21.or.
  6. Le Gallerie degli Uffizi.
  7. ABC aldizkaria.: "La huella de Botticelli en la historia del arte", https://www.abc.es/cultura/arte/abci-huella-botticelli-historia-arte-201603021738_noticia.html, 2019ko maiatzaren 25ean kontsultatua.
  8. V&A Museum.: Botticelli Reimagined, https://www.youtube.com/watch?v=ftcoMO34P6M
  9. ABC aldizkaria.: "La huella de Botticelli en la historia del arte", https://www.abc.es/cultura/arte/abci-huella-botticelli-historia-arte-201603021738_noticia.html, 2019ko maiatzaren 25ean kontsultatua.
  10. La Ghirlandata, by Dante Gabriel Rossetti, 1873. © Guildhall Art Gallery 2015.
  11. V&A Museum, The ‘Dan Brown effect’: Venus-mania from the Olympians to the Expressionists, https://www.vam.ac.uk/articles/venusmania.
  12. V&A Museum.: Botticelli Reimagined. https://www.vam.ac.uk/exhibitions/botticelli-reimagined.
  13. Venus, after Botticelli, by Yin Xin, 2008. Guillaume Duhamel. Private collection, courtesy Duhamel Fine Art, Paris.
  14. Victoria and Albert Museum. (2016-03-01). Botticelli Reimagined Exhitbition Trailer. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  • (Gaztelaniaz) DE FUSCO, R., El Quatrocento en Italia, Ediciones ISTMO, Madril, 1999.
  • (Italieraz) MARANI, P., Botticelli: Catalogo completo, Cantini, Bordo S. Croce, Florentzia, 1989.
  • (Gaztelaniaz) NIETO ALCAIDE, V., CHECA CREMADES, F., El arte y los sistemas visuales: El Renacimiento; Formación y crisis del modelo clásico, Ediciones ISTMO, Madril, 1985.
  • (Gaztelaniaz) PATER, W., El Renacimiento, ICARIA Editorial, Barcelona, 1982.
  • (Gaztelaniaz) TOMAN, R., El arte del Renacimiento en Italia, Könemann, Kolonia, 1994.
  • (Gaztelaniaz) ZUFFI, S., El siglo XV, Electa Editorial, Milan, 2005.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]