Uffizi Galeria
Uffizi Galeria | |
---|---|
Galleria degli Uffizi | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Ur-masa | Arno |
Koordenatuak | 43°46′06″N 11°15′19″E / 43.7683°N 11.2553°E |
Altitudea | 56 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 1560 |
Inaugurazioa | 1581 (egutegi gregorianoa) |
Jabea | Ministry of Culture (en) |
Zuzendaria | Simone Verde (en) Eike Schmidt |
Komisarioa | Cosimo I.a Medici |
Erabiltzailea | Uffizi galeria |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giorgio Vasari Bernardo Buontalenti Alfonso Parigi (en) |
Azalera | 47.515 m² |
Zerbitzuak | |
Bisitariak urtean | 2.361.732 |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazzale degli Uffizi 6, I-50122 Firenze |
Telefonoa | tel:+39 055 294883 |
Webgune ofiziala | |
Uffizi Galeria (Galleria degli Uffizi italieraz), Ogibideen Galeria bezala itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta ospetsuenetako bat duen Florentziako jauregi bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uffizi jauregiaren eraikuntza Giorgio Vasarik hasi zuen 1560an Cosimo I.a Mediciren aginduak jarraituz. Hasieran eman zitzaion betebeharra, florentziar magistraturen bulegoak izatea zen, Palazzo Vecchio jauregia txiki geratu ondoren. Funtzio honetatik datorkio Ogibideen Galeria izena. Eraikuntza lanak 1581ean amaituak izan ziren. Urteetan zehar, jauregiaren zati batzuk Medici familiaren bilduma bikaineko arte lanak biltzeko erabili ziren.
Medici leinua XVIII. mendean desagertu ondoren, artelanek Vienara eramanak izateko arriskua jasan zuten, Florentziako dukerria austriar inperioaren mende geratu baitzen. Zorionez, Medici familiako azken ordezkaria izan zen Ana Maria Luisa Medici dukesak bildumak Florentzian jarrai zezala erabaki zuen, bere testamentuan Florentziako herriari eman baitzizkion, munduko lehen museo modernoetako baten abiapuntua izan zelarik. Galeria, hala eskatzen zuten bisitarientzat irekitzen zen XVI. mendean eta 1765ean bere ateak publikoari ofizialki museo bezala ireki zizkion.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Palazzo Vecchiorako ikuspegia, Uffizi Galeriaren bi hegoek osatzen duten plaza estutik.
-
Barrualdea, eskultura klasikoak.
-
Judith eta Holofernes, Artemisia Gentileschiren lana, bertan ikusgai.
-
Botticelliren Udaberria, bertan ikusgai.
-
Meduaren burua, ezkutu batean Caravaggiok margotua.