Edukira joan

Txetxenia

Koordenatuak: 43°24′00″N 45°43′00″E / 43.4°N 45.7167°E / 43.4; 45.7167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txetxenia
 Errusia
Ereserkia
Shatlak's Song (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaЧеченская Республика
Нохчийн Республика
Нохчийчоь
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-CE
HiriburuaGrozny
Txetxeniako Errepublikako BuruaRamzan Kadyrov
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak43°24′00″N 45°43′00″E / 43.4°N 45.7167°E / 43.4; 45.7167
Azalera16.165 km²
MugakideakDagestan, Stavropol kraia, Ipar Osetia-Alania eta Inguxetia
Demografia
Biztanleria1.492.992 (2021)
14.266 (2020)
Dentsitatea92,36 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta txetxenera
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta Europa/Mosku
Matrikula20 eta 95
chechnya.gov.ru

Txetxeniako Errepublika[1][2] (errusieraz: Чече́нская Респу́бликаtranslit.: Txetxenskaia Respublika; txetxeneraz: Нохчийн Республика, Noxçiyn Respublika), eskuarki Txetxenia (errusieraz: Чечняtranslit.: Txetxnia) izendatua, Errusiako Federazioko errepublika bat da. Hiriburua Grozny da. 1.268.989 biztanle zituen 2010ean[3].

Ipar-mendebaldean Stavropol kraiarekin muga egiten du, ekialde eta ipar-ekialdean Dagestango errepublikarekin, hegoaldean Georgiarekin, eta mendebaldean Inguxetia eta Alaniako (Ipar Osetia) errepublikekin.

Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruko eskualde autonomoa izendatu zuten Txetxenia eta 1936an, Inguxiarekin batera, Txetxenia-Inguxiako Errepublika Autonomoa bihurtu zen. 1944an, Stalinek Kazakhstan eta Kirgizistan aldera deportatu zituen txetxenak eta inguxak. 1957an, Nikita Khrustxevek itzultzeko baimena eman zienean, errepublika autonomoa eratu zen ostera.

1990. urtearen bukaeran, Txetxeniako Kongresu Nazionalak Txetxenia-Inguxiako Errepublikaren burujabetasuna adierazi zuen. 1991ko azaroan deitu ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Dzhojar Dudaiev hautatu zuten lehendakari. Honek, bere aldetik, Ixkeriako Txetxeniar Errepublika Sobietar Batasunetik eta Errusiako Federaziotik independente deklaratu zuen. Errusiak txetxenen aurkako gerra hasi zuen lurraldearen kontrola berreskuratzeko. Hiru hilabeteko borroken ondoren beretu zuen hiriburua, Grozny, erabat suntsitua. 1995ean, errusiarrek eta txetxeniarrek su-etena izenpetu zuten lehenengo aldiz, baina borrokak ez ziren eten, eta 1996ko abuztuan txetxeniarrek hiriburua berreskuratzea lortu zuten, Dudaiev gabe, errusiarren misil batek hil baitzuen. Hilabete horretan bertan, Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Errepublikak lehenengo itunak izenpetu zituzten. 1997ko urtarrilean, Aslan Maskhadov hautatu zuten errepublika berriko lehendakari.

2014ko abenduaren 4an, gerrillarien eta Poliziaren arteko borroketan 19 lagunek bizia galdu zuten[4].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]