Astrakhan oblasta
Astrakhan oblasta | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
ISO 3166-2 | RU-AST | ||
Hiriburua | Astrakhan | ||
Gobernuburua | Igor Babushkin (en) ![]() | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°14′N 47°14′E / 47.23°N 47.23°E | ||
![]() | |||
Azalera | 49.000 km² | ||
Mugakideak | Kalmukia, Volgograd oblasta, Mendebaldeko Kazakhstan eta Atyrau probintzia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 946.429 (2024)![]() | ||
Dentsitatea | 20,61 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Barruti federala | Hegoaldekoa | ||
Ordu eremua | Samarako ordua eta Europe/Astrakhan (en) ![]() | ||
Matrikula | 30 | ||
www.astrobl.ru |
Astrakhan oblasta (errusieraz: Астраха́нская о́бласть, translit.: Astrakhanskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 49.000 km²ko eremua du eta 2010ean 1.010.073 biztanle zituen[1]. Hiriburua Astrakhan hiria da (520.339 biztanle 2010ean[1]).

Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrakhan oblasta Errusiako hegomendebaldean dago. Mendebaldean Kalmukia errepublikarekin du muga, iparraldean Volgograd oblastarekin, ekialdean Kazakhstanekin eta hegoaldean Kaspiar itsasoarekin. Volga ibaiak zeharkatzen du eskualdea.
Talde etnikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]130 talde etniko baino gehiago daude, tartean errusiarrak (%72a), kazakhak (%13a) eta tatariarrak (%7,2a)[2].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Astrakhan Kaspiar itsasoko arrantzalekuen hiriburua da. Kabiar, arrain keztatu eta kontserba produkzioak garrantzi handia du. Horrez gain, itsas garraioaren eta trenbidekoaren arteko transferentzia lekua da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ander IZAGIRRE: «Urak dakarrena urak daroa» Volgaren deltari buruzko erreportajea Argia.com-en.
- (Ingelesez) Kommersant.com: Astrakhan Region Kommersant.com