The Cure
The Cure | |
---|---|
The Cure Singapurren, 2007ko abuztuaren 1ean. Ezkerretik eskuinera: Porl Thompson, Jason Cooper, Robert Smith, Simon Gallup | |
Datuak | |
Jatorria | Crawley, Ingalaterra |
Musika mota | Post-punka, Rocka, Rock alternatiboa, New Wave |
Urteak | 1976 – gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Fiction Records Suretone Records |
Taldekideak | |
Robert Smith Jason Cooper | |
Lehengo taldekideak | |
Lol Tolhurst Michael Dempsey | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.thecure.com | |
The Cure Ingalaterrako rock musika taldea da, 1976. urtean Crawleyen, Sussexen, eratua. Robert Smith, taldeko abeslari eta kantugilea da handik honakora ibilbide osoa bizi izan duen bakarra, eta asko dira formazioan aritututako musikariak. Ezaguna da Smithen itxura: ile luze nahasi-harrotua, aurpegi zurbila, ezpain pintatuak, gehienetan beltzez jantzita... Taldearen lehen diskoa, Three Imaginary Boys, 1979koa da, eta ateratakoan punkaren ostean Erresuma Batuan sortutako post-punk eta New Wave ildoetako adibidetzat jo zuten. 80ko hamarkadako lehen urteetan estilo iluna areagotu zuten eta rock gotiko delakoaren tankera hartzen hasiak ziren. Pornography lana sortzearekin batera, aldaketa erakutsi zuten; une hartan, 1982an, bandaren etorkizuna ez zen oso argia eta, itxura batean, Smithek aurreko urteetako norabidea aldatzeko prest zegoen, bestela lan egiteko, alegia. Horren adibide da disko hartako Let's Go to Bed kanta eta singlea: popa nabaritzen zen. Hamarkada horretan, taldearen arrakasta handia izan zen, batik bat Ameriketako Estatu Batuetan, eta Just Like Heaven, Lovesong edo Friday I'm in Love kantak non-nahi entzun ziren. Hurrengo urteetan, taldeak etengabe jardun du lanean eta jarraitzaile andana ditu. 2004an bildutako datuen arabera, denera 27 milioi disko saldu dituzte[1]. Hamahiru estudio-lan grabatu dituzte, berrogei bat single eta hainbat bilduma.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudio lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Three Imaginary Boys (1979)
- Seventeen Seconds (1980)
- Faith (1981)
- Pornography (1982)
- The Top (1984)
- The Head on the Door (1985)
- Kiss Me, Kiss Me, Kiss Me (1987)
- Disintegration (1989)
- Wish (1992)
- Wild Mood Swings (1996)
- Bloodflowers (2000)
- The Cure (2004)
- 4:13 Dream (2008)
- Songs of a Lost World (2024)
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lee, Steve. (2004-07-08). The Cure taldearekin solasean. ManchesterEveningNews.co.uk.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apter, Jeff. (2006). Never Enough: The Story of the Cure. Omnibus Press. ISBN 1-84449-827-1
- The Cure: Songwords 1978–1989 S. Hopkins, Robert Smith eta T. Foo (1989) Omnibus Press ISBN 0-7119-1951-8
- Dave Thompson (2005eko urria). In Between Days: An Armchair Guide To The Cure , Helter Skelter Publishing ISBN 1-905139-00-4
- The Cure - Greatest Hits(2002ko maiatza, 20 kanta onen partiturak eta letrak), Hal Leonard Corporation ISBN 0-634-04667-5