Edukira joan

Tenpluaren Mendia

Koordenatuak: 31°46′40″N 35°14′08″E / 31.7778°N 35.2356°E / 31.7778; 35.2356
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenpluaren Mendia
Datu orokorrak
Garaiera743 m
Motamuino, sacred mountain (en) Itzuli, compound (en) Itzuli, meskita eta auzo
Geografia
Map
Koordenatuak31°46′40″N 35°14′08″E / 31.7778°N 35.2356°E / 31.7778; 35.2356
MendikateaJerusalem hills (en) Itzuli
KokapenaJerusalemgo Hiri Zaharra
Israel
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerusalemgo Gobernazioa
HiriaJerusalem

Tenpluaren Mendia juduentzat eta musulmanentzat sakratutzat jotzen den leku erlijiosoa da, 15 hektarea ingurukoa, Jerusalemgo Hiri Zaharrean kokatua. Zabalgunea munduko leku sakratu lehiatuenetako bat da. Gaur egun, Meskiten Zelaiguneak hartzen du Tenpluaren Mendiaren zatirik handiena, Islamaren bi monumentu nagusirekin. Judaismoak dioenez, hor eraiki ziren Jerusalemgo lehen eta bigarren tenpluak, eta hor eraiki beharko litzateke hirugarrena. Ariel Sharonek Meskiten Zabalgunera 2000an egindako bisitak piztu zuen Bigarren Intifada.

Izena israeldarrentzat, Jerusalemgo Tenplua dela eta, הַר הַבַּיִת da (Har Ha-Bayit, lit. «Etxearen Mendia» edo «Tenpluaren Mendia» da; musulmanentzat الحرم الشريف‎‎ (Haram esh-Sharif, lit. «Santutegi Noblea» edo الحرم القدسي الشريف (al-Ḥaram al-Qudsī al-Šarīf, lit. «Jerusalemgo Saantutegi Noblea» da. Judaismoarentzat Moria mendian Isaakek semearen sakrifizioa egin behar zuen tokia zen; musulmanentzat Islameko hirugarren toki sakratuena da.[1]

Gaur egungo tokia, Herodes Handiaren erregealdian tenplua hedatzeko eraiki zen eustormak (Erosten harresia barne) inguratzen duen plaza laua da. Plaza omeya garaiko hasierako hiru eraikin monumentalek menderatzen dute: [[[Al-Aqsako meskita]], Arrokaren Kupula eta Katearen Kupula, baita lau minarete ere. Harresiek eta Herodesen ateek, bizantziar berantiar eta islamiar garai goiztiarretan egindako gehikuntzekin, mendiaren aldeak zeharkatzen dituzte.

Gaur egun, hamaika atetatik irits daiteke hara, horietako hamar musulmanentzat eta beste bat musulmanak ez direnentzat, eta Israelgo poliziaren guardia-postuak dituzte bakoitzaren inguruan.[2] Indarrean dagoen "statu quo" aren arabera, juduak ezin dira Zelaigunera sartu otoitz egiteko, baina bisitari gisa sar daitezke. Esparrua Jordaniaren zaintzapean dago, baina Israelek kontrolatzen du, eta Jerusalemen gaineko subiranotasunari eusten dio 1967ko Sei Eguneko Gerraz geroztik.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]