Edukira joan

Sainte-Chapelle

Koordenatuak: 48°51′19″N 2°20′42″E / 48.855369°N 2.345028°E / 48.855369; 2.345028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sainte-Chapelle
Sainte Chapelle
 Monumentu historikoa
saintes chapelles
eta
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 1. barrutia
Administrative quarter of ParisSaint-Germain-l'Auxerrois
Kokapen fisikoaÎle de la Cité
Koordenatuak48°51′19″N 2°20′42″E / 48.855369°N 2.345028°E / 48.855369; 2.345028
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1245
KudeatzaileaCentre des monuments nationaux
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Paris (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaPierre de Montreuil (mul) Itzuli
EstiloaRayonnant (en) Itzuli
Dimentsioak75,75 (altuera) m
Ondarea
Mérimée IDPA00086001
Webgune ofiziala

Sainte-Chapelle (euskaraz: «Kapera Santua») Parisko tenplu katoliko bat da, gotikoaren gailurtzat jotzen dena. Île de la Cité uhartean dago, Justizia Jauregiaren eraikinen multzoan, 1. barrutian. Pierre Montreuilekoak eraiki ei zuen, Luis IX.a Frantziakoaren aginduz, 1242 eta 1248 bitartean.

1239an Luisek berak Bizantzioko enperadore Baudoin II.ari erosi zion Jesusek eraman ei zuen arantza-koroa, baita Gurutze Santuaren ezpal-zatia ere, garai hartako 135.000 libera ordainduta. Kapera Santua eraikitze–lanen ordaina txikiagoa izan zen horren aldean: 40.000 libera. Asmo politikoa zerabilen erregek: erlikiak eskuratuta, bere koroatzea antzeztu nahi zuen, Jesusen martirioaren ezaugarriaz eder apainduta.

Beirateek 600m²ko azalera betetzen dute eta gaur egun leiho horietako heren bi jatorrizkoak dira. Kolore gorri eta urdinak dira nagusi, eta kontakizun dute Bibliak azaldutako gizakiaren historia, hasi Kreazioan, eta Jesukristoren gurutziltzatzean amaituz. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurri behar dira leiho horiek.

Beirateak erabiltzea antzinatik datorren baliabide arkitektonikoa da, probatua baitzen dagoeneko Egipton eta Erroma klasikoan. Nolanahi den ere, gotikoak ikusgarri bihurtu zituen, eraikuntzek altueran nabarmen egin baitzuten. Orduko pentsalariek luze idatzi zuten Argiaren zer-nolakoaz, eta, zalantza barik, aurrerapen teknikoen harira jardun zuten, izan ez balira hutsal begitanduko baitzitzaizkigun azalpen horiek.

« Jaungoikoa Argia ere bada, eta fenomenoetan onena, zoragarriena dugu berori, Argiari esker jabetu baikaitezke gainontzeko formen izateaz eta edertasunaz »

—Roberto Grosseteste


Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Helbidea: 8, boulevard du Palais, 75001
  • Ordutegia:
    • 9:00 - 17:00 urritik martxora
    • 9:00 - 19:00 apiriletik irailera
  • Geltokiak:
    • Cité
    • Saint-Michel

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]