Pernando Barrena
Pernando Barrena | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||
2024ko uztailaren 16a - Barrutia: Espainia Hautetsia: 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
2019ko uztailaren 2a - 2022ko irailaren 2a - Ana Miranda Paz (en) → Barrutia: Espainia Hautetsia: 2019 European Parliament election in Spain (en)
2013ko otsaila - 2016ko uztaila
1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Joxe Pernando Barrena Arza | ||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1965eko azaroaren 1a (59 urte) | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta itzultzailea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Batasuna Sortu Euskal Herria Bildu | ||||||||
Pernando Barrena Arza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1965eko azaroaren 1a) itzultzailea eta politikaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txalaparta argitaletxerako lan izan du hainbat urtez, itzulpen lanak egiten. 1985ean ETAri laguntza ematen ziolakoan atxilotu zuten.
Politikan, 1998an Herri Batasuneko Mahai Nazionalean sartu zen, aurreko Mahai Nazionalaren atxiloketa zela eta. Halaber, Berriozarren zinegotzi ibili izan da, bai eta Nafarroako Parlamentuan legebiltzarkide ere Euskal Herritarrok alderditik (1999-2003). 2003an AuB plataformako hautetsia izan zen, baina hau legez kanpo geratu zen. 2007ko hauteskundetan ASB alderdi sortu berriko hautagai izan zen, nahiz eta alderdiak aurkezteko aukerarik ez zuen izan.
1998an Gerry Adamsekin egin zen bileran parte hartu zuen eta handik aurrera bozeramale lanetan ibili da Arnaldo Otegi edo Joseba Permachekin batera. Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin egin zen bilkuretan berak ere hartu zuen parte eta horregatik auzi bat ireki zioten Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian; azkenean, absolbitu egin zuen auzitegi horrek.
2007an Batasuneko Mahai Nazionalaren zati bat atxilotu zutenean bera geratu zen ia-ia bakarkako lanetan bozeramale lanetan. 2008ko otsailaren 1ean hitzaldia eman zuen Iruñean Patxi Urrutia eta Unai Fanorekin batera, Batasunak EAJ eta PSOErekin batera Loiolako Santutegian lortutako akordioen berri emateko. Hiru egun geroago, otsailaren 4an, Baltasar Garzon epailearen atxilotu zuten, "alderdi politiko ilegal baten jarduera mantentzen" laguntzeagatik.[1]
2010eko otsailaren 4an, atxilotu eta bi urtera, kalera atera zen berriro, 50.000 euroko bermea ordainduta eta politikan aritzeko debekuarekin.[2]
2013ko otsaileko 23az geroztik Sortu alderdiaren eledun nazional gisa aritzen da.
2019ko apirilaren 9an EH Bilduren mahai nazionalak urte bereko Europako hauteskundeetarako hautagai gisa proposatu zuen Josu Juaristik hautagaitzari uko egin ondoren, Orain Errepublikak hautagaitzarako.[3]
2019an Orain Errepublikak koalizioaren barnean europarlamentari postua lortu zuen[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pernando Barrena eta Patxi Urrutia atxilotu egin dituzte, Garzonen aginduz»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2008ko otsailaren 5a.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pernando Barrena es recibido por un centenar de vecinos en Berriozar», Gara.
- ↑ Berria.eus. «Pernando Barrena proposatu du EH Bilduk Europako zerrendaburu» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/2520/008/001/2019-05-24/europari-planteatu-nahi-diogu-arazoa-espainia-dela-ez-katalanak-eta-gu.htm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pernando Barrena |
- "Batasunaren azken bozeramale esanguratsua"
- Pernando Barrena: "EAJ ez dago oraingoz marko berri batera joateko prest" Elkarrizketa Argia aldizkarian (2007-07-01)
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from otsaila 2024
- 1965eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Nafarroako parlamentariak 1999-2003ko legegintzaldian
- Nafarroa Garaiko politikariak
- Euskal Herriko itzultzaileak
- Batasuneko Nafarroa Garaiko politikariak
- Sortuko Nafarroako politikariak
- Iruindarrak
- Berriozartarrak
- Herri Batasuneko Nafarroa Garaiko politikariak
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak V. legealdian
- Euskal Herriko eurodiputatuak