Perla ibaiaren delta
Perla ibaiaren delta | |
---|---|
Mota | Aduana-zergarik gabeko eremu eta Ibai delta |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°32′00″N 113°44′00″E / 22.533333333333°N 113.73333333333°E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Guangdong |
Perla ibaiaren delta (txinera sinplifikatuz: 珠江三角洲; pinyinez: Zhūjiāng Sānjiǎozhōu), Txinako Herri Errepublikako hegoaldean dagoen gunea da. Perla ibaiaren itsasadarrak Hego Txinako itsasoarekin bat egiten du bertan.
Ekonomia 1970eko hamarkadan liberalizatu zenetik, Txinako gune ekonomikorik garrantzitsuenetakoa da, Shanghairekin batera. Txinako gobernuak Shenzhengo arrantza portua hiri ekonomiko berezi izendatu zuenetik, gunearen hazkundea izugarria izan da.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perla ibaiaren delta Txina hegoaldeko gune metropolitar erraldoia da. Bederatzi prefektura ditu (Guangzhou, Shenzhen, Zhuhai, Dongguan, Zhongshan, Foshan, Huizhou, Jiangmen eta Zhaoqing), eta bi lurralde berezik osatzen dute (Macau eta Hong Kong).
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria | Biztanleak | Ehunekoa |
Guangzhou | 10.045.800 | %2 1,56 |
Shenzhen | 8.464.300 | % 18,17 |
Hong Kong | 7.000.000 | % 15,02 |
Dongguan | 6.864.000 | % 14,73 |
Foshan | 6.740.000 | % 14,47 |
Jiangmen | 4.126.400 | % 8,86 |
Zhongshan | 1.422.600 | % 3,05 |
Zhuhai | 1.408.000 | % 3,02 |
Macau | 520.400 | % 1,12 |
GUZTIRA | 46.591.500 |
- Guangzhou: Guangdong probintziako hiriburua da, eta delta osatzen duten hirien artean jendetsuena.
- Shenzhen: Deng Xiaopingek "Gune Ekonomiko Berezia" izendatu zuen lehen hiria izan zen eta 1970eko hamarkadatik Txinan gehien hazi den hiria da.
- Hong Kong: 1997. urtera arte, Erresuma Batuaren kolonia, Asiako finantza gunerik garrantzitsuenetakoa da.
- Dongguan: Guangzhou hiriaren iparraldean dagoen hiria. Perla ibaiaren mendebaldean dago. Txinako merkatal-gunerik handiena dago bertan.
- Foshan: Antzinako ondarea ondo kontserbatzen duen hiria da: duela mende asko, bertan zeuden portzelana industriengatik ezaguna zen.
- Jiangmen: Guangdong probintziako bigarren porturik garrantzitsuena dago bertan. Gobernuak gune industrial erraldoia eraiki nahi du portuaren inguruetan.
- Zhongshan: Guangzhou eta Macau arteko hiria da. Txinan lanparak ekoizteagatik ezaguna.
- Zhuhai: Macaurekin batera, Txinako Gune Ekonomiko Berezietako bat da. Macauren ondoan dago.
- Macau: 1999. urtera arte Portugalen kolonia, Macau Txinako gune turistiko garrantzitsua da, eta jokoa legezkoa den hiri bakarra.
Argazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perla ibaiaren delta osatzen duten hirien argazkiak:
-
Hong Kong -
Dongguan -
Foshan -
Jiangmen -
Zhongshan -
Zhuhai -
Macau
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Deltaren satelite bidezko irudiak.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- KOOLHAAS, REM. Pearl River Delta. Monacelli Press, 2000. ISBN 1-58093-064-6