Edukira joan

Narrasti

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Narrasti
Pennsylvaniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
SubfilumVertebrata
SuperklaseaTetrapoda
Klasea Reptilia
Laurenti, 1768
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakreptile meat (en) Itzuli eta arrautza

Narrastiak Reptilia klaseko animalia tetrapodoak dira. Talde horretan sailkatzen dira, besteak beste, dortokak, krokodiloak, sugeak, anfisbaenioak, muskerrak, tuatarak eta horien desagertutako ahaideak. Narrastien ikerketara bideratzen den zientziari herpetologia deritzo.

Narrastien klasea parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk. Hau da, eboluzioa aztertuz gero, ikusten da narrastien taldeak hainbat bide jarraitu dituela. Horren ondorioz, narrasti batzuk euren artean urrunago daude ebolutiboki hegaztiekin baino (adibidez, krokodiloak eboluzioan hurbilago daude hegaztietatik muskerretatik baino). Narrastien klase parafiletikoa izatearen arrazoia da hegaztiak ez direla klase horretan sartzen, nahiz eta gaur egungo zientzialari moderno batzuek nahiago duten hegaztiak ere narrastien barnean kokatzea eta klase monofiletikoa dela esatea.[1][2]

Ezagutzen diren lehenengo proto-narrastiak duela 312 milioi urte sortu ziren karbonifero garaian. Proto-narrasti horiek reptiliomorphatetrapodo aurreratuen garapenetik sortu ziren, eta lur lehorretara gero eta hobeto moldatzeko gaitasunak garatu zituen. Sortutako narrasti goiztiarrenak muskerrak izan ziren, adibidez, Hylonomus eta Casineria. Muskerrez gain, eboluzioan zehar tamaina handiko narrastiak ere sortu ziren, dinosauroak, esaterako. Garai hartan sortutako beste zenbait narrasti gaur egun desagertuta daude, gehienak kretazeo-tertziarioko iraungipen masiboan desagertu baitziren.

Narrastiak odol-hotzeko animalia ornodunak dira; horrez gain, arnasa biriketatik hartzen dute, azala ezkataz estalita dute eta, gainera, lau hanka endurtu edo labur dituzte, nahiz eta salbuespenak ageri diren (adibidez, zenbait sugeren eta anfisbaenioen kasuan ez da hankarik ageri). Anfibioek ez bezala, narrastiek ez daukate beraien bizi-zikloan ingurune urtarrean bizi den larbarik. Narrasti gehienak arrautza erruleak dira, squamata ordenako espezie batzuk, ordea, bibiparoak dira, desagertutako zenbait klado urtar bezala.

Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa, horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletoa hezurrez osatua dute, eta burezurraren eta bizkarrezurraren kasuan hauek giltzaduraz lotuta daude. Narrastiek ez dute odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik ugaztunek eta hegaztiek bezala. Inguruneko tenperaturak baldintzatzen du beraien odolaren tenperatura; hau da, ingurunean hotz badago narrastien odola ere hotza egongo da eta, alderantziz, ingurunean bero egiten badu, haien odola ere bero egongo da; alegia, poikilotermoak dira. Hain zuzen, horregatik narrastiak ez dira oso eskualde hotzetan bizi; narrasti mota gehienak eskualde beroetan bizi dira.

Antartika kenduta, narrastiak gainontzeko kontinente guztietan bizi dira. Narrastien barnean hainbat azpitalde bereizten dira: dortokak (350 espezie), errinozefalioak (espezie bakarra, Zeelanda Berriko tuatara), squamata (muskerrak eta sugeak, 10.200 espezie inguru), krokodiloak (kaimanak, gabialak eta aligatoreak, 24 espezie).[3]

Ikerketaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrastiak, Noveau Larousse Illustre 1897–1904

XIII. mendean narrastien kategoria izaki arrautza erruleen multzo gisa ezagutzen zen. Vicent Beauvaisek Mirror of Naturen liburuari jarraituz[4], talde horretan sailkatzen zituzten honako espezie hauek: sugeak, munstro fantastikoak, muskerrak, urlehortar batzuk eta harrak biltzen ziren. XVIII. mendean sailkapenaren hasieran narrastiak urlehortarrekin taldekatuta ageri ziren. Linnaeusek, espezieen sailkapena sortuzuen suediarrak, narrasti eta urlehortar guztiak «III Amphibia» klasean bildu zituen Systema Naturæ lanean[5]. Narrasti eta urlehortar terminoak trukagarriak izan ziren denbora batez, harik eta Josephus Nicola Laurenti frantsesak trukaketa horrekin bukatu zuen arte. Josephusek erabili zuen narrasti terminoa lehenengoz, nahiz eta Linnaeusek bezala narrastiak eta urlehortarrak nahastu zituen. Gaur egun, bi taldeak herpetologiak aztertzen ditu.

XIX. mendearen hasieran narrasti eta urlehortarrak animalia berdintzat hartzen ziren; hau da, talde berean sailkatzen ziren. Pierre André Latreillek (1825) Batracia klasea sortu zuen, eta tetrapodoak lau talde ezberdinetan sailkatu zituen: narrastiak, urlehortarrak, hegaztiak eta ugaztunak. Thomas Henry Huxley britainiarrak Latrellieen definizioa ezagutzera eman zuen eta Richard Owenekin batera hedatu zuten narrastien existentzia hainbat fosil baliatuz, dinosauroenak, adibidez. 1863an Huxleyk ornodunak 3 taldetan sailkatu zituen: ugaztunak, sauroideak eta iktioideak (gerora arrainak eta urlehortarrak izango zirenak). Huxleyk proposatu zituen, hain zuzen, Sauropsida eta Ichthyopsida terminoak[6]. 1866an Haeckelek frogatu zuen ornodunak talde ezberdinetan bana daitezkeela ugalketa estrategien arabera. Horren arabera, arrautza amniotikoak izateak bereizten zituen narrastiak ugaztun eta hegaztiengatik.

Sauropsida eta Theropsida terminoak 1916an berriro erabiltzen hasi ziren, hain zuzen ere E. S. Goodrichek erabili zituen honako bi espezi-talde hauek bereizteko: alde batetik, muskerrak, hegaztiak eta beraien desagertutako ahaideak eta, bestetik, ugaztunak eta beraien desagertutako ahaideak. Goodrichek babesten zuen bihotzaren, odol-hodien eta burmuinen egitura berdintsuak zituzten naturaren dibisioa edo taldea. Autore horren arabera, korronte biak garatu ziren lehendik zegoenaren sustraietatik; Protosauriatik, alegia, gaur egun urlehortar itxurako narrastitzat dugun taldetik.[7]

1956an D. M. S. Watsonek ohartarazi zuen narrastien historian goiz banatu zirela bi taldeak, hortaz Goodrichen Protosauria bitan banatu zuen. Halaber, Sauropsida eta Theropsida taldeak berrinterpretatu zituen hegaztiak eta ugaztunak kanpoan uzteko. Beraz, bere Sauropsidak ondorengo hauetan banatzen ziren: Procolophonia, Eosuchia, Millerosauria, Chelonia (dortokak), Squamata (ezkatak dituzten musker eta sugeak), Rhynchocephalia, Crocodilia, "Thecodonta" (Archosauria basal parafiletikoak), dinosauro ez-hegaztiak, Pterosauria, Ichthyosauria eta Sauropterygia.[8]

XIX. mende amaieran narrastientzako hainbat definizio proposatu ziren. Bereizgarriena izan zenLydekker-ek 1896an eman zuena. Lydekkeren araberea, ornodunek zenbait ezaugarri biltzen zituzten, esaterako, kondilo okzipitala, baraila etab.[9]

Synapsida/sauropsida bereizketak beste ikuspuntu bat eragin zuen, hain zuzen, narrastiak lau azpiklasetan sailkatzea leiho tenporalen kopuru eta kokapenaren arabera. Sailkapen hori Henry Fairfield Osbornek hasi zuen eta Romersek landu eta bukatu ostean ezagun egin zuen[10][11].

Lau subklase horiek hauek ziren:

Euryapsiden osaera zalantzazko izan zen, kontuan hartzen delako icthyosauruak beste euryapsidoetatik bereizita agertu zirela, eta horiei lehenagoko parapsida izena ezarri zitzaien. XX. mendean 4 azpiklaseak mantendu ziren arren, beranduago gehienek baztertu zuten Parapsida taldea.[12]

Filogenetika eta definizio modernoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen tradizionalak Varanodon "ugaztun-itxurako narrastiekin" sailkatzen du, eta ez gaur egungo narrastiekin.

XXI. mendearen hasieran ornodunen paleontologoek taxonomia filogenetikoa erabili zuten, talde guztiei definizio monofiletiko bat eman ahal izateko. Hau da, definizio honen arabera, talde guztiek arbaso komun batetik sortutako ondorengoak izan behar dira. Narrastiak historikoki parafiletiko izan dira, ugaztun eta hegaztiak kanpo uzten dituztelako, nahiz eta arbaso komuna izan. Hegaztiak dinosauroetatik eboluzionatu zuten eta ugaztunak terapsido goiztiarretatik, narrastitzat ditugunak. Hegaztiak gertuago daude krokodiloengandik krokodiloak beste narrasti guztiengandik baino[13]. Colin Tudgek honela adierazi zuen[9]:

« Ugaztunak klado bat dira, beraz, kladistak pozik daude ugaztunak Mammalia kladoan sailkatzeaz; hegaztiekin berdina gertatzen da, klado bat dira Aves gisa unibertsalki sailkatuak. Ugaztunak eta hegaztiak ordea Amniota klado handiko subklaseak dira. Baina narrasti tradizionalak ez dira klado bat, amniotako atal bat baino ez dira; ugaztun eta hegaztiak albo batera uztearen ondorioz geratzen dena baino ez dira. Ezin dira sinapomorfiak erabiliz definitu. Horren ordez, dutena edo falta zaienaren arabera definitzen dira: Narrastiak lumak edo larrua falta dituzten amniotoak dira. Kasurik onenean, kladistek proposatzen dute narrasti tradizionalak direla ez-hegazti eta ez-ugaztun amniotoak. »


Egindako proposamen batzuek Reptilia parafiletikoen ordez hegaztiak barne hartzen zituen Sauropsida monofiletikoa erabiltzea proposatzen dute, baina terminoa ez da modu zabalean erabili eta, egin denean, ez da modu kontsistentean erabili. Sauropsida terminoa erabiltzen zenean, narrasti terminoaren eduki eta definizio berak zituen. 1988an Jaques Gauthierek narrastiak talde monofiletiko gisa definitzeko saiakera egin zuen; multzo horretan sailkatzen zituen ondorengo hauek: dortokak, muskerrak, sugeak, krokodiloak eta hegaztiak, eta beraien arbaso eta ondorengo guztiak. Dortoken eta gainontzeko narrastien arteko harremana ez zelako ulertzen oraindik garai horretan, Gauthieren definizioa ez zen egokitzat hartu[14].

Gauthierren definizioa eta gero beste zientzialari batzuek hainbat definizio batzuk eman zituzten. Lehen definizio berria, PhyloCoderen estandarrak betetzeko helburua zuena, Modesto eta Andersonek eman zuten 2004an. Horretarako, aurreko definizio guztiak birpasatu zituzten eta eraldatutako definizio bat proposatu zuten. Definizio horren arabera Reptilia ziren Lacerta agilis eta Crocodylus niloticusetik Homo sapiensetik baino gertuago zeuden amnioto guztiak zirela. Modesto eta Andersonek narrasti eta sauropsida terminoak sinonimo bezala hartu zituzten. Definizio horrek hegaztiak barne hartzen zituen, krokodiloak eta muskerrak biltzen dituen klado horren barruan baitaude[14].

Bentonek 2014ean ondorengo narrastien mailaz mailako sailkapena egin zuen[15][16].

Ondoren azaltzen den kladogramak narrastien «familia zuhaitza» deskribatzen du, eta M. S. Leek 2013an aurkitutako harreman filogenetikoen bertsio sinplifikatua da[17]. Ikerketa genetiko guztiek babesten dute dortokak diapsidoak direla[18][19][20][21][22]; batzuetan dortokak Archosauriformesen barruan sailkatu dira, nahiz eta batzuek Lepidosauriformesen barruan sailkatu dituzten[23]. Kladograma honek analisi genetiko eta morfologikoak batzen ditu[17].

Amniota

Synapsida (Ugaztunak eta desagertutako ahaideak)

Reptilia

Millerettidae

unnamed

Eunotosaurus

Lanthanosuchidae

Procolophonoidea

Pareiasauromorpha

Eureptilia

Captorhinidae

Romeriida

Paleothyris

Diapsida

Araeoscelidia

Neodiapsida

Claudiosaurus

Younginiformes

Reptilia
Lepidosauromorpha

Kuehneosauridae

Lepidosauria

Rhynchocephalia (Tuatara eta desagertutako ahaideak)

Squamata (Muskerrak eta sugeak)

Archosauromorpha

Choristodera

Prolacertiformes

Trilophosaurus

Rhynchosauria

Archosauriformes (Krokodiloak, hegaztiak, dinosauruak eta desagertutako ahaideak)

 Pantestudines 

Eosauropterygia

Placodontia

Sinosaurosphargis

Odontochelys

Testudinata

Proganochelys

Testudines (Dordokak)

(crown group)
(total group)

Eboluzioaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrastien jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hylonomus narrasti goiztiarra.

Narrastien jatorria luzea da, duela 310-320 milioi urte inguru agertu ziren lehengo aldiz, Karbonifero garaian, lehen narrastiak Reptiliomorphatik eboluzionatu zutenean[2].

Ezagutzen den animalia amniotorik zaharrena Casineria da (nahiz eta Temnospondyli bat izan zitekeen)[24][25]. Duela 315 milioi urteko lorratz fosilak ere aurkitu dira Eskozia Berriko estratu batean, narrastien ibiltzeko era erakusten dutenak.[26] Lorratz hauek dudarik aurkezten ez duen narrasti ezagunik zaharrenarenak direla interpretatzen da, Hylonomus[27]. Espezie hori musker txiki bat bezalakoa zen, 20-30 zentimetro luze zen, hortz ugari eta zorrotzak zituen, intsektiboro batena.[28] Beste adibide baztuk ere badaude, Westlothiana (momentuz Reptiliomorpharen barruan sailkatzen dena)[29] eta Paleothyris, esaterako, horiek ere antzeko gorputzak zituzten eta antzeko habitatetan bizi ziren.

Narrastien igoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amnioto goiztiarrak, narrastien ahaidek barne, tetrapodoen ahaidetzat hartzen ziren. Ustekabeko Carbonifero garaiko kolapsoakzenbait talderi eragin zion.[30] Tetrapodo primitiboak suntsituak ziren, aldiz, narrastien ahaideak hobeto igaro zuten, ekologikoki baldintza lehorretara hobeto moldatu zirelako. Tetrapodo primitiboak, gaur egungo urlehortarrak bezala, arrautzak uretan jarri behar zituzten. Bestalde, amniotoak hobeto moldatu ziren egoera berrietara eta lortu zuten gaur egungo narrastiek bezala arrautzak oskolarekin inguratzea, horrela edozein ingurunetan jar zitzaketen. Amniotoek baldintza horiek Carboniferoko kolapsoa gertatu aurretik garatu zituzten, tetrapodo primitiboek ez bezala. Horrez gain, beste dieta mota batzuk garatu zituzten: herbiboroa, karniboroa, intsektiboroa eta pisciboroa.[30] Ezaugarri horiei esker, etorkizunean narrastiek komunitate eta habitat ezberdinak menderatu zituzten eta espezie horiendibertsitatea igo egin zen Mesozoiko garaian.

Anapsida, synapsida, diapsida eta sauropsida

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
A=Anapsida B=Synapsida C=Diapsida

Tradizionalki uste da lehenengo narrastiek burezurra beren ahaideei oinordetzan hartu zietela eta burezur hori anapsida motakoa zela. Burezur mota horrek burezurraren sabaian zuloak ditu soilik sudurzuloentzako, begientzako eta begi pinealarentzako. Synapsidaren kasuan burezurrean zabalketa edo zulo gehiago agertzen dira, irudian ikusten den bezala. Burezur mota hori parareptilia taldeko kideek izan ohi dute, besteak beste, honako hauek: lhantanosuchoidea, millerettidea, bolosauridea, nycteroleterida batzuk, procolophonoida batzuk eta mesosauro batzuk.[31][12][32] Lehen amniotoak agertu zirenean, synapsida klasea zatitu egin zen, talde horren berezitasuna izan zen begi bakoitzaren atzeanburezurreko zabalkuntzak agertzea, horrela zulo horiei esker muskuluak garatzeko toki gehiago zuten eta muskuluei esker mugimendua asko errazten zen. Laster beste talde batek antzeko ezaugarriak garatu zituen, kasu horretan begien atzean bi irekiune sortuz, ondoren klase horientzako diapsida terminoa gailendu zen. Zulo horien funtzioa burezurra arintzea zen, horrela pixu gutxiago hartzen zuen. Bestalde, hutsune horiekin muskuluek toki gehiago zeukaten eta, horrela, hozkada gogorragoak eman zitzaketen.

Dortoken burezurreko estruktura anapsida motakoa zen[33]. Sailkapen horren gainean eztabaida sortu zen; izan ere, batzuek argudiatzen zuten dortokak diapsidoak zirela, haien burezurra armadura hobetzeko garatu baitzuten. Beranduago, filogenetika morfologikoa azterketek erakutsi zutendortokak diapsidaren parte zirela. Ikerketa molekularren ondorioz, dortokak diapsiden taldean mantendu ziren, hain zuzen ere, archosauro taldearen arreba gisa.

Permiar narrastiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carbonifero garaiaren amaierarekin, amniotoak tetrapodoen fauna dominatzaileak bilakatu ziren. Reptiolomorpho lurtarrak oraindik existitzen ziren garaian, amnioto synapsidoak garatu eta lehendabiziko megafauna (animalia handiak) lurtarra bilakatu ziren, pelycosauru, edaphosauru eta dimetrodon haragijale eratan. Permiar periodoaren erdian, klima lehorragoa bilakatu zen, eta faunan aldaketak gertatuziren, hain zuen, pelycosauruek therapsidoak ordezkatu zituzten.[34]

Parareptilen kasuan, zeinen burezurrak sabaian ez zeukaten zulorik, permiar garaian zehar jarraitu eta loratu zuten, permiar garaiaren amaieran parareptil handi bilakatzeko. Azkenean,permiar periodoaren amaieran desagertu ziren.[34]

Permiar periodoaren hasieran, narrasti modernoak garatu eta bi taldetan banatu ziren: Archosauromorphoak (dortokak, krokodiloak eta dinosauroak) eta Lepidosauromorpha (tuatara eta muskerrak).

Mesozoiko narrastiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenozoikoko narrastiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Varanus priscus musker haragijalea. 7 metro luze zen eta 1.940 kg-ko pisua zuen.

Kretazeoa amaitu zenean mesozoikoko narrasti megafaunadesagertu zen (Cretaceous-palogene extintion event). Itsas narrastien artetik soilik libratu zirenitsas dortokak, eta itsastarrak ez ziren narrastien artetik soilik erdi-urtar krokodiloak eta choristodereak, hain zuzen ere ondoren miozenoan suntsitu zirenak. Suntsiketa dramatiko horren ostean mesozoikoaren bukaera etorri zen eta zenozoikoaren hasiera. Ugaztun eta hegaztiek narrastien megafaunak utzitako habitatak konkistatu zituzten, ondorioz, narrastien dibertsitatearen handitzea moteldu zuen. Horrekin lotuta, hegazti eta ugaztunen dibertsitatea asko handitu zen. Hala ere, narrastiek megafaunaren parte garrantzitsu bat izaten jarraitu zuten, batik bat, dortoka erraldoiek.

Archosauro eta narrasti urtarren existentziaren ostean, kretazeoaren amaiera etorri zen, baina narrastien dibertsifikazioak jarraitu zuen zenozoikoan. Squamatak kolpe masiboa jasan zuen KT gertaeran; 10 milioi urte behar izan zituzten berreskuratzeko, Zenozoiko periodoan berreskuratzea lortu zuten. Gaur egun narrastien ehuneko handiena dira squamata taldekoak (<% 95)[35].

Morfologia eta fisiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odol-zirkulazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnasketa-aparatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeligentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defentsa-mekanismoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamuflaia eta berotzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugeen defentsa-mekanismoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krokodiloen defentsa-mekanismoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isatsen berregitea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harremanak gizakiekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura eta erlijioan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste harreman batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Phylogeny and classification of the tetrapods. Published for the Systematics Association by the Clarendon Press 1988 ISBN 0198577052. PMC 17300892. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  2. a b (Ingelesez) Reisz, Robert R.; Laurin, Michel. (1995-02-01). «A reevaluation of early amniote phylogeny» Zoological Journal of the Linnean Society 113 (2): 165–223.  doi:10.1111/j.1096-3642.1995.tb00932.x. ISSN 0024-4082. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  3. Alison,, Cree,. Tuatara : biology and conservation of a venerable survivor. ISBN 9781927145449. PMC 888553607. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  4. Mary., Franklin-Brown,. (2012). Reading the world : encyclopedic writing in the scholastic age. The University of Chicago Press ISBN 9780226260709. PMC 806335297. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  5. «Systema naturae, per regna tria naturae : secundum classes, ordines, genera, species cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. - Biodiversity Heritage Library», www.biodiversitylibrary.org. Noiz kontsultatua: 2018-04-30.
  6. «The Structure and Classification of the Mammalia (1864)» mathcs.clarku.edu (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  7. royalsocietypublishing.org  doi:10.1098/rspb.1916.0012. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  8. royalsocietypublishing.org  doi:10.1098/rstb.1957.0003. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  9. a b Colin., Tudge,. ((2002 [printing])). The variety of life : a survey and a celebration of all the creatures that have ever lived. Oxford University Press ISBN 0198604262. PMC 59478527. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  10. (Ingelesez) Osborn, Henry Fairfield. (1903). The reptilian subclasses Diapsida and Synapsida and the early history of the Diaptosauria. Memoirs of the AMNH ; v. 1, pt. 8. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  11. (Ingelesez) «Vertebrate Paleontology by Romer, A S: The University of Chicago Press - Anybook Ltd.» www.abebooks.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  12. a b (Ingelesez) Müller, J.; Tsuji, L. A.. (2009-02-01). «Assembling the history of the Parareptilia: phylogeny, diversification, and a new definition of the clade» Fossil Record 12 (1): 71–81.  doi:https://doi.org/10.1002/mmng.200800011. ISSN 2193-0066. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  13. Brysse, Keynyn. (2008-09-01). «From weird wonders to stem lineages: the second reclassification of the Burgess Shale fauna» Studies in History and Philosophy of Science Part C: Studies in History and Philosophy of Biological and Biomedical Sciences 39 (3): 298–313.  doi:10.1016/j.shpsc.2008.06.004. ISSN 1369-8486. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  14. a b (Ingelesez) Anderson, Jason S.; Modesto, Sean P.. (2004-10-01). «The Phylogenetic Definition of Reptilia» Systematic Biology 53 (5): 815–821.  doi:10.1080/10635150490503026. ISSN 1063-5157. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  15. Benton, Michael J.. (2005). Vertebrate palaeontology. (3rd ed. argitaraldia) Blackwell Science ISBN 9780632056378. PMC 53970617..
  16. J.), Benton, M. J. (Michael. (2005). Vertebrate palaeontology. (3rd ed. argitaraldia) Blackwell Science ISBN 0632056371. PMC 53970617. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  17. a b (Ingelesez) Lee, M. S. Y.. (2013). «Turtle origins: insights from phylogenetic retrofitting and molecular scaffolds» Journal of Evolutionary Biology 26 (12): 2729–2738.  doi:10.1111/jeb.12268. ISSN 1420-9101. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  18. Mannen, Hideyuki; Li, Steven S. -L.. (1999-10-01). «Molecular Evidence for a Clade of Turtles» Molecular Phylogenetics and Evolution 13 (1): 144–148.  doi:10.1006/mpev.1999.0640. ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  19. (Ingelesez) Meyer, Axel; Zardoya, Rafael. (1998-11-24). «Complete mitochondrial genome suggests diapsid affinities of turtles» Proceedings of the National Academy of Sciences 95 (24): 14226–14231.  doi:10.1073/pnas.95.24.14226. ISSN 0027-8424. PMID 9826682. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  20. (Ingelesez) Katoh, Kazutaka; Miyata, Takashi; Saito, Yumi; Shibamoto, Kaori; Kumazawa, Yoshinori; Hara, Yuichiro; Iwabe, Naoyuki. (2005-04-01). «Sister Group Relationship of Turtles to the Bird-Crocodilian Clade Revealed by Nuclear DNA–Coded Proteins» Molecular Biology and Evolution 22 (4): 810–813.  doi:10.1093/molbev/msi075. ISSN 0737-4038. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  21. Roos, Jonas; Aggarwal, Ramesh K.; Janke, Axel. (2007-11-01). «Extended mitogenomic phylogenetic analyses yield new insight into crocodylian evolution and their survival of the Cretaceous–Tertiary boundary» Molecular Phylogenetics and Evolution 45 (2): 663–673.  doi:10.1016/j.ympev.2007.06.018. ISSN 1055-7903. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  22. (Ingelesez) Iguchi, T.; L. J. Guillette, Jr; Braun, E. L.; Katsu, Y.. (2009). «From Reptilian Phylogenomics to Reptilian Genomes: Analyses of c-Jun and DJ-1 Proto-Oncogenes» Cytogenetic and Genome Research 127 (2-4): 79–93.  doi:10.1159/000297715. ISSN 1424-8581. PMID 20234127. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  23. royalsocietypublishing.org  doi:10.1098/rsbl.2011.0477. PMID 21775315. PMC PMC3259949. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  24. (Ingelesez) Clack, J. A.; Smithson, T. R.; Paton, R. L.. (1999-04). «An amniote-like skeleton from the Early Carboniferous of Scotland» Nature 398 (6727): 508–513.  doi:10.1038/19071. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  25. (Ingelesez) Monastersky, Richard. (1999). «Out of the swamps: How early vertebrates established a foothold—with all 10 toes—on land» Science News 155 (21): 328–330.  doi:10.2307/4011517. ISSN 1943-0930. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  26. Falcon-Lang, Howard J.; Benton, Michael J.; Stimson, Matthew. (2007-12). «Ecology of earliest reptiles inferred from basal Pennsylvanian trackways» Journal of the Geological Society 164 (6): 1113–1118.  doi:10.1144/0016-76492007-015. ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  27. «Earliest Evidence For Reptiles / Scientific Frontline®» web.archive.org 2011-07-16 (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  28. The illustrated encyclopedia of dinosaurs and prehistoric animals. Marshall Pub 1999 ISBN 1840281529. PMC 44131898. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  29. (Ingelesez) Ruta, Marcello; Coates, Michael I.; Quicke, Donald L. J.. (2003). «Early tetrapod relationships revisited» Biological Reviews 78 (2): 251–345.  doi:10.1017/S1464793102006103. ISSN 1469-185X. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  30. a b (Ingelesez) Falcon-Lang, Howard J.; Benton, Michael J.; Sahney, Sarda. (2010-12-01). «Rainforest collapse triggered Carboniferous tetrapod diversification in Euramerica» Geology 38 (12): 1079–1082.  doi:10.1130/G31182.1. ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  31. royalsocietypublishing.org  doi:10.1098/rspb.2004.2748. PMID 15306328. PMC PMC1691751. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  32. Piñeiro, Graciela; Ferigolo, Jorge; Ramos, Alejandro; Laurin, Michel. (2012-07-01). «Cranial morphology of the Early Permian mesosaurid Mesosaurus tenuidens and the evolution of the lower temporal fenestration reassessed» Comptes Rendus Palevol 11 (5): 379–391.  doi:10.1016/j.crpv.2012.02.001. ISSN 1631-0683. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  33. J.), Benton, M. J. (Michael. (1997). Vertebrate palaeontology. (2nd ed. argitaraldia) Chapman & Hall ISBN 0412738007. PMC 37378512. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  34. a b 1905-2001., Colbert, Edwin H. (Edwin Harris),. (2001). Colbert's evolution of the vertebrates : a history of the backboned animals through time. (5th ed. argitaraldia) Wiley ISBN 0471384615. PMC 46504406. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  35. (Ingelesez) Wiens, John J.; Jr, Jack W. Sites; Jr, Perry L. Wood; Noonan, Brice P.; Mulcahy, Daniel G.; Townsend, Ted M.; Reeder, Tod W.. (2015-03-24). «Integrated Analyses Resolve Conflicts over Squamate Reptile Phylogeny and Reveal Unexpected Placements for Fossil Taxa» PLOS ONE 10 (3): e0118199.  doi:10.1371/journal.pone.0118199. ISSN 1932-6203. PMID 25803280. PMC PMC4372529. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Narrasti