Edukira joan

Mauremys leprosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mauremys leprosa
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
FamiliaGeoemydidae
GeneroaMauremys
Espeziea Mauremys leprosa
Schweigger, 1812[1]
Banaketa mapa

Mauremys leprosa Mauremys generoko animalia da. Narrastien barruko Geoemydidae familian sailkatuta dago. Euskal Herriko uretan ere bizi da, bai Bizkaian[2], bai Araban[3].

Dortoka korrontezalea tamaina ertaineko dortoka da, hogei zentimetro izatera irits daitekeena. Dortoka istilzalearen antzeko ezaugarriak dituenez, harengatik honako karaktere hauekin bereizten da: bere oskola berde iluna da, uniformea eta bizkarreko ezkutuek bertan finkatzen diren algek eragindako higadura ezaugarriak dituzte eta plaka batzuen askatzea eragiten dute; horregatik jasotzen du izen arrunt hori. Gorputz adarrak antzekoak dira bi espezieetan; lepoan, dortoka korrontezaleak luzetarako marra horixkak ditu.

Karaktere bereizgarriak: oskol zapala; lepoa marra oso bereziekin. Plaka iztartekoekin.[4]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek dortoka istilzalearen antzeko ohiturak ditu, nahiz eta azken hauek baino urrunago urrundu daitekeen uretatik. Urteko jarduera antzekoa da eta ugalketa-ohiturak oso antzekoak dira. Molestatzean uzki-guruinetatik likido kirasdun desatsegin bat jariatzeko ohitura du, horrek salbatzen du giza kontsumoagatik jazarria izatetik. Oso urtarra da eta ondo egiten du igeri; erreka eta ur-ibilgu azkarretan, oso ondo defendatzen da harrizko hondoetan. Haragijalea da eta bere elikadura oso askotarikoa da, dortoka istilzalearen dieta antzekoa du. Askotan hildako harrapakinez elikatzen da, arrainak batez ere, dortoka istilzaleek bezala, ibaiertzeko landaredian ere bilatzen ditu harrapakinak.

Dortoka istilzaleak ur geldi-masak nahiago dituen bitartean, dortoka korrontezaleak errekak eta ur-ibilguak hobesten ditu, nahiz eta ur geldietan ere ohikoa den, aintziretan adibidez. Dortoka istilzalea ez bezala, dortoka korrontezalea ez da hain iheskorra eta nabariagoa da; bere presentzia erraz antzematen da populazio bat finkatuta dagoen tokietan, oro har dortoka istilzaleak baino kide gehiagoz osatua.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dortoka korrontezalea oso hedatuta dagoen Mediterraneoko espeziea da, eta Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du.

Gure lurraldean bere hedapena zabala izan daiteke, baina presentzia noizbehinkakoa eta puntuala da. Toki bakarrean baieztatu da, eta beste batzuetan ezin izan da zehaztu behatutako dortokaren espeziea. Nolanahi ere, oso hondar populazioak dira eta egoera prekarioan daudenak, Espezie honekin sortzen den beste arazo bat beste eremu geografiko batzuetako aleak sartzea da: horrek arriskua dakar balizko gaixotasunak sartzeagatik, etab. eta ale naturalak ezabatu. Nolanahi ere, kontrol zorrotzen menpe egon beharko lukete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]