Maskareinak
Itxura
Maskareinak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Piton des Neiges |
Garaiera | 3.069 m |
Mota | Uhartedi |
Azalera | 4.481 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°12′S 57°45′E / 20.2°S 57.75°E |
UTC ordua | UTC+04:00 |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Leku geografikoa | Indiako ozeanoa Mascarene Plateau (en) |
Maskareinak Indiako ozeanoaren hego-mendebaldeko uharteak dira: Réunion, Maurizio, Rodrigues, Agalega uharteak eta Cargados Carajos uharria.
Bata bestetik urrun egon arren, uhartedia dira, elkarren artean duten geologia eta historiagatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1513ko otsailaren 9an: Pedro de Mascarenhas portugaldar itsas-gizonak uhartedia aurkitu zuen.
- 1528an: Diego Rodriguezek Rodrigues uharteari izena eman zion.
- 1638ko ekainaren 25ean: Frantziak uharteen jabetza aldarrikatu zuen.
- 1642ko ekainaren 29an: Frantziak Réunion uhartearen jabetza bigarrenez aldarrikatu zuen.
- 1735ean: Bertrand-François Mahé de La Bourdonnais lehendabiziko gobernatzaile orokor izendatu zen.
- 1764an: Compagnie française des Indes orientales konpainiaren porrotaren ondorioz, Frantziako Louis XV.ak uharteak erosi zituen.
- 1810ean Maurizio eta Rodrigues uharteak britainar kontrolpean geratu ziren.
Gaur egun, Maurizio (Rodriguesekin batera) estatu independentea da, eta Réunion, Frantziaren departamendua.