Edukira joan

Lonicera japonica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lonicera japonica
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaDipsacales
FamiliaCaprifoliaceae
GeneroaLonicera
Espeziea Lonicera japonica
Thunberg, 1784
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLonicerae Folium Cum Caulis (en) Itzuli

Lonicera japonica atxaparren generoko espezie bat da, Caprifoliaceae familiakoa. Ekialde Urrunean du jatorria baina landare apaingarri gisa Ipar Amerikan eta Europan ere landatzen da eta hainbat herrialdetan landare inbaditzaile kontsideratzen da gaur egun.

Landare igokaria da eta zuhaitzetan 10 metrotik gora igo daiteke[1]. Hosto obalatu sinpleak ditu, 3-8 cm luze eta 2-3 cm zabal direnak. Adar gazteak gorrixkak dira, zaharrak aldiz marroiak dira, barrutik hutsak eta azala zatitu egiten zaie[2].

Landarearen elementu ikusgarrienak loreak dira. Erabat irekitako bi ezpain dituzte, 2-5,5 cm arteko tamainakoak. Oinaldean 0,5-1,5 cm arteko braktea bakarra dute[3]. Irekitzen direnean zuriak dira eta ondoren horitu egiten dira eta bainila usaina dute. Udazkenean fruitua sortzen dute, 3-4 mm-ko diametrodun baia esferiko beltza, barnean haziak dituena[4].

Txinatar medikuntza tradizionalean erabiltzen da, bakterioen eta inflamazioen kontrako propietateak dituelako.Loreak kontsumitzeko arazorik ez dago baina bestelako atalak toxikoak izan daitezke[5].

Euskal Herrian landare apaingarri gisa erabiltzen da landare-hesiak osatzeko. Erraz hedatzen da eta aspladitik basaturik dago[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Watts, D. C.. (2007-05-02). Dictionary of Plant Lore. Elsevier ISBN 978-0-08-054602-5. (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  2. «| Center for Aquatic and Invasive Plants | University of Florida, IFAS» plants.ifas.ufl.edu (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  3. a b «Lonicera japonica | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  4. «browse Flora of Taiwan» web.archive.org 2006-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  5. «Lonicera japonica (Chinese Honeysuckle, Gold-and-silver Honeysuckle, Hall's Honeysuckle, Honeysuckle, Japanese Honeysuckle) | North Carolina Extension Gardener Plant Toolbox» plants.ces.ncsu.edu (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]