Edukira joan

Iberdrola

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Iberdrola
Datuak
Motanegozioa, enpresa, electric utility (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaelectric utility (en) Itzuli eta Elektrizitatea sortzea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteIbex 35
Eskumendekoak
Enplegatuak40.721 (2022)
Agintea
LehendakariaJosé Ignacio Sánchez Galán
ZuzendariaJosé Ignacio Sánchez Galán
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak53.949.000.000 € (2022)
Irabazi garbia4.339.000.000 € (2022)
Ustiapen-mozkina7.984.000.000 € (2022)
Burtsa-kapitalizazioa69.538.000.000 € (2022ko abenduaren 31)
Balore-burtsaMadrilgo burtsa eta OTC Markets Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1992ko azaroaren 1a
SorlekuaBilbo
AurrekoakIberduero
webgune ofiziala
Facebook: Iberdrola Twitter: Iberdrola Instagram: iberdrola LinkedIn: iberdrola Youtube: UC8mtKiGt4-YsPyjXcC3BKzw Edit the value on Wikidata

Iberdrola Euskal Herriko konpainia elektriko bat da, Iberduero eta Hidrola enpresen batzearen ondorioz sortua. Akziodunen artean, Bilbao Bizkaia Kutxa eta ACS nabarmentzen dira. Egoitza nagusia Bilboko Gardoki kaleko 8. zenbakian dauka.

Energia nuklear, gas eta azken urteetan energia eolikoarengandik lortzen du Iberdrolak bere produkzioaren gehiengoa. Energia eolikoaren ekoizpenean, Gamesarekin elkarlanean aritzen da. Munduan zehar, 16 milioi bezero ditu, Espainian eta Hego-Amerikan.

Bilboko eta Espainiako burtsetan kotizatzen du IBE izenpean.

Iberdrola, SA (BME: IBE), Bilbon, Euskadin (Espainia), kokatutako enpresa espainiarra da. Energia sortu, banatu eta merkaturatzera zuzendutako enpresa-konglomeratua da. 1992an sortu zen Iberduero eta Hidroeléctrica Española (Hidrola) izeneko bi elektrizitate konpainia pribatuen bat-egitetik, eta horiek ere aurreko bat-egiteen emaitza ziren.[1]

Iberdrola munduko energia-konpainia nagusienetako bat da, Espainiako energia-talderik handiena izanez merkatu-kapitalizazioaren arabera, eta munduko bigarren elektrizitate-konpainia baliotsuena ere bada. Batez ere sektore eolikoan nabarmentzen da, non mundu mailan liderra den. Ia 100 milioi pertsonari energia hornitzen die hainbat herrialdetan, eta Europan, Estatu Batuetan, Brasilen, Mexikon, Australian eta hazten ari diren beste merkatu batzuetan jarduten du.[2]

40 000 langiletik gorako plantillarekin eta 150 000 milioi eurotik gorako balio duten aktiboekin, 2022an 4339 milioi euroko irabazi garbia eta 53 949,4 milioi euroko salmentak lortu zituen.[3] Iberdrola-k jasangarritasunaren aldeko apustua egin du, CO2 isurketak murriztea eta energia berriztagarrietan duen presentzia areagotzea bilatuz, 2050erako karbono neutrala izateko helburuarekin.

Iberdrolaren egoitza Bilbon.

Iberdrola 1992an jaio zen, Hidroeléctrica Española eta Iberduero-ren bat-egitearen ondorioz. Enpresa horien historia XIX.-XX. mendearen hasierakoa da, Estatu Batuetan Hartford City Light Company eta Espainian Hidroeléctrica Ibérica-ren moduko enpresak sortu baitziren. Hainbat bat-egite eta erosketaren ostean, Iberdrola 1992an jaio zen, Espainiako energiaren sektoreko eragile nagusietako baten modura.[1]

Azken hamarkadetan, Iberdrola-k hazkunde handia izan du, nazioartean zabalduz eta negozio-zorroa dibertsifikatuz. Bere mugarrien artean daude 2006an Scottish Power-en erosketa, 2015ean Iberdrola USA-ren integrazioa Avangrid sortzeko eta 2011n Elektro-ren erosketa Brasilen.[4] Horrez gain, energia berriztagarrien eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du, mundu mailako trantsizio energetikoa lideratzeko.

  • 1997: Iberdrola eta Repsol-en bat-egitea burutzeko saiakera.
  • 2000: Iberdrola eta Endesa-ren bat-egitea burutzeko saiakera.
  • 2006: Scottish Power-en erosketa.
  • 2011: Elektro-ren erosketa Brasilen.[5]
  • 2015: Iberdrola USA-ren integrazioa eta Avangrid-en sorrera.[6]
  • 2019: Neoenergia São Pauloko Burtsan estreinatzen da.[7]
  • 2020: Infigen Energy-ren erosketa Australian.[8]
  • 2020: Estatu Batuetan PNM Resources erosteko iragarkia.[9]
  • 2024: Baldintzak ez betetzeagatik PNM Resources erosteari uko egitea.[10]

Enpresaburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberdrola-ko presidenteak

  • Qatar Investment Authority (inbertsioen kudeaketa): % 8,613[11]
  • IBERDROLA, SA: % 1,382
  • Lyxor International Asset Management SAS: % 0,9538
  • Amundi Asset Management SA (inbertsioen kudeaketa): % 0,4451
  • Union Investment Privatfonds GmbH: % 0,3792
  • MFS International (UK) Ltd.: % 0,3424
  • State Street Global Advisors Ltd.: % 0,2663
  • Union Investment Institutional GmbH: % 0,2598
  • Universal-Investment-Gesellschaft mbH (inbertsioen kudeaketa): % 0,2562

Iberdrola Euskadin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia eolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Euskadik 153 MW-eko potentzia eolikoa du bost gunetan instalatuta, hiru euskal lurraldeetan zehar banatuta. Euskadin, Iberdrola-k, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) elkarlanean, Aixeindar ekimena du, Araban 160 MW-eko potentzia duten parke eolikoak prozesatzen dituena.[12]

Arabako Labraza eta Azaceta parke eolikoek, bakoitzak 40 MW-eko potentziarekin, ingurumen-inpaktu positiboaren aitorpena (DIA) lortu dute eta, horrela, 2006az geroztik Euskadin martxan jarriko diren % 100eko energia berdea sortuko duten lehen instalazio eolikoak dira.

2002an, Bizkaian, lehenengo instalazio eolikoa inauguratu zen. Oiz mendian, Bizkaiko lehen Iberdrola Parke Eolikoak 60 000 pertsonentzako energia hornitzen du eta, guztira, 25,5 MW-eko potentzia duten 30 aerosorgailuk osatzen dute. Parkea eraikitzeko 23 milioi euroko inbertsioa egin zen.[13]

2030erako helburua EEEarekin elkarlanean bost parke berri izatea da, Euskadin instalatutako 700 MW izatera iristeko erronkarekin. Horrela, energia-kontsumoaren % 32a jatorri berriztagarrikoa izan behar duela dioen Europar Batasunaren eskakizuna betetzeko asmoa dago.[14]

2022an, Iberdrola-k Oiz (Bizkaia) eta Elgea-Urkillako (Araba) parke eolikoetan jarri zituen herrialdeko lehen bi bateria eolikoak. Hor daude energia eolikoa gordetzen duten Espainiako lehen bateriak, ekoizten den energia berriztagarria maximizatuko duen sistema aitzindaria. 5 MW-eko potentzia instalatua eta 5 MWh-ko biltegiratze-ahalmena ditu.

Energia fotovoltaikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban, Iberdrola-k Ekienea proiektua du, 132 kV-ko zentral fotovoltaikoa, 70 milioi euroko inbertsioarekin.[15]

2023az geroztik, Euskadiko lehen instalazio eoliko eta fotovoltaiko mistoa eraikitzen ari da, Laminoria, Real Valle de Lamiroria / Laminoriako Erret Haranan kokatuta, eta dagokion DIAren zain dago. Proiektu hau 40 MW-eko parke eolikoak eta 40 MW-eko zentral fotovoltaikoak osatzen dute.[15]

Enpresak Abadiñon (Bizkaia) sistema autonomo bat ere badu eta, horri esker, sarera zuzenean konektatzen da. Beraz, ez du instalazio batera konektatuta egon behar funtzionatzeko.

Sorrera eta bezeroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadin aurreikusitako proiektu hauetan 470 profesional baino gehiagok hartzen dute parte puntako uneetan, ekonomia eta tokiko enplegua berraktibatzen lagunduz.

Proiektuek energia garbia sortzen dute 107 000 etxebizitza baino gehiagoko baliokide den biztanleriarentzat, eta urtean 50 000 tona CO2 baino gehiago atmosferara isurtzea saihestuko dute.

Iberdrola euskal enpleguaren eta industriaren eragile gisa. 2022an zehar eskualdeko 600 hornitzaileri 1700 milioi euroko erosketekin eta urte berean 241 milioi eurora igo diren inbertsioekin. 2521 milioi euroko irabazi garbia lortu dute 2023ko lehen seihilekoan.

Iberdrola-k Euskal Autonomia Erkidegoan duen jarduerak sortzen duen 2700 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoak, baita bere zerga-ekarpenak, 400 milioi euro baino gehiagokoa dena, enpresak euskal BPG osoaren % 2a baino gehiago ekartzea eragiten du.

2021eko urrian, Iberdrola-k, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, bere Global Smart Grids Innovation Hub-a inauguratu zuen Larraskitun duen egoitzan. Sare adimendunen zentro globala da, eta dagoeneko teknologikoki Bilbotik parte hartzen eta lankidetzan aritzen diren 91 enpresa, erakunde eta unibertsitate baino gehiago ditu.[16]

Iberdrola Basquevolt-en inbertsio-bazkidea da, egoera solidoko bateriekin energia biltegiratzera zuzenduta dagoen enpresa. Gainera, Eusko Jaurlaritza, CIE Automotive, Enagás, EIT InnoEnergy eta CIC energiGUNE-rekin batera egiten du hori.[17]

2023an, 250 milioi euro baino gehiagoko kontratu bat sinatu du Haizea Wind Group-ekin, dorre eolikoen fabrikazio-enpresa nagusiarekin, Erresuma Batuko East Anglia Three itsas parke eolikoa 50 monopiloterekin hornitzeko.

Proiektu hori Scottish Power elektrizitate-konpainiaren britainiarraren filiala garatzen ari da, eta osagaiak Bilboko portutik irtengo dira. Gainera, hitzarmenak 350 bat lanpostu zuzen sortzea ekarriko du.[18]

Instalazio nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentral hidroelektrikoak

  1. La Muela Corte I eta II zentral hidroelektrikoak (Valentzia): La Muela Cortes I-ek 1722 MW-eko potentzia instalatua du, Europako ponpaketa-konplexu hidroelektrikorik handiena izanik.[19]
  2. Tâmegako gune hidroelektrikoa (Portugal): Hiru zentral berrirekin, Gouvães, Daivões eta Alto Tâmega, guztira 1.158 MW-eko potentzia instalatua du.[20]
  3. Aldeadávila I eta II zentral hidroelektrikoa (Salamanca): 1.241 MW-eko potentziarekin, Espainiako ikuspegi hidroelektrikoko garrantzitsuena da.[21]
  4. José María de Oriol zentral hidroelektrikoa (Cáceres): 900 MW baino gehiagoko potentziarekin.[22]
  5. Villarino (Salamanca), Saucelle (Salamanca) eta Cedilloko (Cáceres) zentral hidroelektrikoak.

Instalazio fotovoltaikoak

  1. Francisco Pizarro instalazio fotovoltaikoa (Cáceres): Europako handiena, 590 MW-ekin.
  2. Nuñez de Balboa instalazio fotovoltaikoa (Badajoz): 500 MW-ko potentzia instalatuarekin.
  3. Cedilloko instalazio fotovoltaikoa (Cáceres): Instalatutako 375 MW-eko potentziarekin.
  4. Velillako instalazio fotovoltaikoa (Palentzia): 350 MW-eko potentzia instalatuarekin.
  5. Ceclavíneko instalazio fotovoltaikoa (Oriol, Cáceres): Instalatutako 328 MW-eko potentziarekin.
  6. Arenaleseko instalazio fotovoltaikoa (Cáceres): 150 MW-ko potentzia instalatuarekin.
  7. Puertollanoko instalazio fotovoltaikoa (Ciudad Real): 100 MW-eko potentzia instalatuarekin eta baterien bidez energia metatzeko sistemarekin.

Parke eolikoak

  1. Cavar parke eolikoa (Nafarroa): Instalatutako 111 MW-eko potentziarekin.[23]
  2. Ameixeiras parke eolikoa (Pontevedra): 49,5 MW-eko potentzia instalatuarekin.[24]
  3. La Muela 1 parke eolikoa (Cuenca): Instalatutako 50 MW-eko potentziarekin.
  4. Badaia parke eolikoa (Bizkaia): 50 MW-eko potentzia instalatua.[25]
  5. Parque eólico Elgea (Araba/Álava): 27 MW-eko potentzia instalatuarekin.[26][27]
  6. Parque eólico Urkilla (Araba/Álava) 32 MW-eko potentzia instalatuarekin.[28][29]
  7. Dolar 1 eta Dolar 3 parke eolikoak (Granada): Guztira 100 aerosorgailu dituen El Marquesado konplexuaren parte dira.

Bulegoak eta egoitza berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011an, egoitza soziala Bizkaiko hiriburuko Abandoibarra eremuan kokatua dagoen Torre Iberdrola-ra aldatzen da, eta Bilboko Euskadi plazako 5. zenbakira lekualdatzen da. César Pelli arkitekto argentinarrak diseinatu zuen, eta, 165 metroko altuera duenez, Bizkaiko "sabaia" izatera pasatu zen. Bere azal bikoitz inguratzaileak, aire girotuan % 20 aurrezten laguntzen duenak, uraren kontsumoa % 40 ere murriztu zuen.[30]

Iberdrola España

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberdrola España, SAU Iberdrola-k Espainian dituen eragiketez arduratzen den subholding-a da. Hiru sozietate nagusi ditu:

  1. Iberdrola Renovables Energía, SAU
  2. i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU
  3. Iberdrola Energía España, SAU

Scottish Power

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scottish Power Erresuma Batuko energia hornitzaile nagusietako bat da. 3,3 milioi elektrizitate- eta 2,2 milioi gas-bezerorekin, konpainiak energia sortzeko aktibo sorta zabala eta lurpeko kable eta aireko lineak dituen milaka kilometroko banaketa-sare zabala du. Sare adimendunen eta ibilgailu elektrikoen proiektuetan parte hartzen du, 6462 MW-eko potentzia instalatuarekin eta urteko 18 920 GWh-ko ekoizpenarekin.[31]

Avangrid Inc.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Avangrid Inc. Iberdrola-ren filiala da Estatu Batuetan, 2015ean Iberdrola USA UIL Holding-ekin bat egin ostean sortua.[32] Avangrid-ek 25 estatutan egiten du lan, Ingalaterra Berritik Mendebaldeko kostalderaino, eta elektrizitate berriztagarri eta termikoko sorkuntzan, elektrizitatearen garraioan eta banaketan, gas naturalaren biltegiratze eta banaketan eta energia berriztagarrien eragiketetan eta energia zerbitzuetan dihardu.[33]

Iberdrola México, SA de CV

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberdrola México, SA de CV Mexikoko Iberdrola-ren subholding-a da. Bi enpresa-sozietate nagusiren bitartez funtzionatzen du:

  1. Generation Mexico, SA de CV
  2. Iberdrola Renovables México, SA de CV

Mexikon taldearen estrategia zehaztu eta ezartzeaz arduratzen da. Iberdrola México-k emakida-eremu handia kudeatzen du, eta 34 milioi biztanletik gorako biztanleriari ematen dio zerbitzua.[34]

Neoenergia, 2017ko abuztutik Iberdrola taldekoa, Brasilgo eta Latinoamerikako elektrizitate-merkatuko erraldoia da. 18 estatutan dago, 13,9 milioi hornikuntza-puntu kudeatzen ditu eta São Pauloko B3an zerrendatutako sareko jardueran presentzia duen elektrizitate-konpainia pribatu nagusia da. Energia garbiaren garapenarekin konprometituta, Brasilen duen potentzia osoa 3712 MW-era iristen da, eta % 85 baino gehiago iturri berriztagarrietatik dator.[35]

Iberdrola Inmobiliaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberdrola-ren eraikuntza-enpresa filiala etxebizitzen sustapenean, lurzoruaren kudeaketan eta sustapenean eta bere aktiboen alokairuan oinarritzen da, bulegoak, hotelak, pabiloi industrialak eta merkataritza-guneak barne. Espainiako hiri garrantzitsuetan proiektuak dituenez, Iberdrola Inmobiliaria-k herrialdeko hiri- eta bizitoki-garapenean laguntzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b CONGRESO DE HISTORIA ECONÓMICA. .
  2. Il gigante spagnolo cresce in Italia. .
  3. Iberdrola logra beneficio de 4.339 millones en 2022, un 12% más, con inversiones récord de 10.730 millones. .
  4. Iberdrola to list 18.5 percent of U.S. grids and renewables unit Avangrid. .
  5. Iberdrola set to buy Brazil’s Elektro. .
  6. Avangrid, la filial estadounidense de Iberdrola, debuta en Wall Street con un valor de más 11.000 millones. .
  7. Neoenergia (Iberdrola) se dispara en su estreno en la Bolsa de Sao Paulo. .
  8. Iberdrola compra el 19,9% de Infigen a UAC Energy y llega al 97%. .
  9. Iberdrola compra una eléctrica en Nuevo México y Texas (EEUU) por 3.663 millones. .
  10. Rentabilidad y seguridad jurídica, las máximas de Iberdrola que se perdieron con PNM. .
  11. Iberdrola, S.A. : Accionistas Miembros de la Junta Directiva Gerentes y Perfil de la Empresa. .
  12. Iberdrola cuenta en Euskadi con más de 153.000 kW de potencia instalada de 'generación verde' para autoconsumo. .
  13. Iberdrola eta Eusko Jaurlaritzaren arteko aliantzak bere lehen parke eolikoak abiarazi ditu. .
  14. Euskadi 2030 Science, Technology and Innovation Plan. .
  15. a b Iberdrolak %30 handitu du bere eragin sozioekonomikoa EAE. .
  16. Iberdrola brings quantum computing to the Spanish grid. .
  17. Iberdrola invests in solid-state startup Basquevolt. .
  18. El fabricante vasco Haizea suministrará 50 megapilotes al parque eólico marino East Anglia Three. .
  19. La Muela: Así es la mayor central hidroeléctrica de bombeo de Europa. .
  20. El Complejo Hidroeléctrico de Tâmega entrará en marzo en pleno funcionamiento. .
  21. Aldeadávila Hydroelectric Power Plant. .
  22. José María de Oriol Hydroelectric Power Plant. .
  23. Iberdrola starts operations of 111MW Cavar wind power complex in Spain. .
  24. Power plant profile: Ameixeiras -Testeiros, Spain. .
  25. Wind farms in the Basque Country - Iberdrola España. .
  26. Parques eólicos: Elgea-Urkilla, un de los cuatro parques eólicos de Euskadi, suministran energía a 110.000 hogares. .
  27. Elguea, el parque eólico más antiguo de Euskadi. .
  28. El primer parque eólico con sistema de almacenamiento de electricidad en baterías de España estará en Álava. .
  29. Los gigantes que dan energía a 85.000 personas. .
  30. La nueva sede Iberdrola en Bilbao será el edificio más alto Euskadi en 2011. .
  31. Iberdrola suma más de 800 MW y se convierte en el mayor promotor de energía solar en el Reino Unido. .
  32. La nueva Iberdrola USA vale casi 12.000 millones de dólares en Wall Street. .
  33. Iberdrola USA (Avangrid) accompanies King Felipe VI at the Spain-U.S. Chamber of Commerce in New York. .
  34. Iberdrola vende activos en México a una empresa pública tras sus enfrentamientos con López Obrador. .
  35. Perché Enel e Iberdrola si contendono il Brasile a suon di Opa. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]