Fresenius SE (lehen Fresenius AG) Alemaniako Bad Homburg hirian egoitza duen enpresa bat da, osasun arloan lan egiten duena. Alemaniako enpresarik handienetako bat da sektore horretan. Enpresa horrek Fresenius Medical Care-ren akzioen %36ren kontrola du, giltzurrun-dialisirako ekipoetan espezializatua.
2007ko uztailaren 16an, Freseniusek Aktiengesellschaft edo AGren legezko estatusa aldatu eta Societas Europaea delakoa ezarri zuen. Enpresa hori 2009ko martxoaren 23an sartu zen DAX indizean.