Edukira joan

Hamilton (musikala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamilton (musikala)
Jatorria
Sortzailea(k)Lin-Manuel Miranda
Estreinaldi-data2015eko otsailaren 17a
IzenburuaHamilton
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Iraupena165 minutu
Deskribapena
OinarrituaAlexander Hamilton (en) Itzuli
HitzakLin-Manuel Miranda
LibretistaLin-Manuel Miranda
Bestelako lanak
MusikagileaLin-Manuel Miranda
KoreografoaAndy Blankenbuehler
Argumentu nagusiaAlexander Hamiltona
Historia
Jasotako sariak

hamiltonmusical.com
IBDB: 499520
Facebook: 1077764972250379 Twitter: HamiltonMusical Instagram: hamiltonmusical Youtube: UCKhSqWRvBtjlivrs_xeT5aQ TikTok: hamiltonmusical Edit the value on Wikidata

Hamilton 2015ean estreinatutako musikala da. Lin-Manuel Mirandak sortua. Musikalak Alexander Hamiltonen istorioa kontatzen du, Estatu Batuetako fundatzaileetako bat izan zena.

2015eko otsailaren 17an estreinatu zen New Yorkeko The Public Theateren. Ondoren, urte bereko uztailean, Broadwayko Richard Rogers antzezlekuan kaleratu zen aurrestreinaldi gisa, eta abuztuan publiko osorako zabaldu zen[1].

Hamiltonen istorioa hip-hoparen bitartez kontatuta dago. Baina beste musika genero batzuk ere hartzen ditu: R. & B., jazz, pop, Tin Pan Alley eta Broadway garaikidearen indar korala. Musika genero aniztasun horren ondorioz, Hamiltonen taldeak ez du nahi hip-hop musikal gisa soilik deskribatzea[2].

Kritika onak jaso zituen. NY Drama Critics' Circleen aldetik, New Yorkeko 19 hedabideen kritikak biltzen dituena, denboraldiko musikal hoberena lortu zuen.  

2020an Hamilton formatu filmatuan estreinatu zen Disney+ plataforman. Horri esker 2020ko urrezko globo sarietara proposatuta egon zen. Bi proposamen izan zituen: film onenaren saria komedia edo musikala kategorian, eta gizonezko aktore onenaren saria komedia edo musikal kategorian.

Musikala, Ron Chernow idazlearen Alexander Hamilton liburu biografikoa inspiratu zuen. Musikalean lan egiten zuen bitartean, Hamiltonen korrespondentzia eta argitaratutako lanak irakurri zituen. Horrez gain, Estatu Batuen fundazioaren urteetako leku garrantzitsuak bisitatu zituen.

2009ko maiatzean Lin-Manuel Miranda White House Evening of Poetry ekitaldian abesteko gonbidatua izan zen. Han zuzeneko emanaldiak eskaintzen ziren, eta urte horretan saioak “esperientzia amerikanoan” zentratuta zeuden.

Urte bat lehenago In the Heights musikala estreinatu zuen, baina lanaren abesti bat abestu beharrean proiektu berri baten rap kanta bat abestu egin zuen. The Hamilton Mixtape zuen izena. Momentu horretan bakarrik abestutako kanta hori idatzita zuen, Hamiltonen bizitzaren lehenengo 20 urteak lau minututan laburtzen zituena[3].

Abestutakoa Hamilton musikalaren lehenengo kanta izango zen sei urte geroago. Jeffrey Seller produktoreak, musikalaren bost urteko garapenean egon zena, Miranda konbentzitu zuen “Hamilton” izenera laburtzeko[2].

Lehenengo atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikala Alexander Hamiltonen lehenengo hogei urteak laburtzen hasten da. Nevis irlatik datorren umezurtz gisa. Bere aita familia utzi zuen oso txikia zenean, eta bere ama hil egin zen bera hamabi urte zituenean. Hemeretzi urterekin, Ameriketako kolonietara joan zen.

1776an Hamilton, etorkin bezala New Yorkera heltzen da. Han Aaron Burr ezagutzen du. Hamilton Burrengan duen mirespenetik gidatuta, Burrek ikasten duen unibertsitate berean sartzea espero du, ondoren iraultzean laguntzeko. Etapa honetan Hamilton eta Burren arteko lehenengo liskarrak hasten dira. Burrek aholkatzen dio bere ustetan neurritsuagoa izan behar dela, baina honek bere aholkuak errefusatzen ditu. John Laurens, La Fayetteko markesa eta Hercules Mulligan ezagutzen ditu ere, Hamiltonen idealak partekatzen dituztenak eta iraultzean ere parte hartuko dutenak.

Lehen zati honetan Schuyler, Angelica, Eliza eta Peggy ahizpak ezagutzen ditugu, Philip Schuyleren alabak, jenerala eta ondoren senataria izango dena. Angelica parte hartze handiagoa nahi du iraultzan.

Samuel Seabury, kide kontserbadorea, iraultzaren kontra predikatzen du. Hamilton bere argudioei erantzuna emango dio, kontra eginez eta barregarri uzten. George III erregearen mezu bat heltzen da borroka egiteko prest dagoela esanez. New York eta New Jersey gatazkaren erdian George Washingtonek bataila-eremuaren laguntzailea izendatzen du Hamilton. Honek postua onartzen du. Philip Schuyleren neguko dantzaldian Hamilton, Elizabethetaz (Eliza) maitemintzen da, berarekin ezkonduz. Angelica, mingarri geratzen da Hamiltonengan maiteminduta zegoelako.

Hamilton, Laurens, Lafayette eta Mulligan ezkontza ospatzen ari diren bitartean Burr agertzen da zorionak emateko. Horrez gain, Burr aitortzen du Theodosia Bartow Prevostekin amodio bat izaten ari dela, britainiar bulegari baten emaztearekin. Hamilton esaten dio erlazioa publikoki aitortu behar duela. Baina Burr, badaezpada, itxarotea nahiago du.

Armada Kontinentalaren egoera okerrera doan bitartean, Hamilton, Laurens laguntzen du Charles Leeren, , komandanteburua, kontrako dueluan. Washington iraindu duena. Laurens, Lee zauritzen du eta Hamilton borrokatik galarazpenduta da. Etxera heltzean Eliza Hamiltoni jakinarazten dio haurdun dagoela.

Lafayette, Frantzia iraultzan sartzeko konbentzitu ostean, Washingtoni eskatzen dio Hamilton bueltatzeko, Yorktowneko azken borrokarako. Washington Hamiltoni esaten dio lasai egoteko, ez duela zertan gudan hil behar, historiara berdin-berdin igaroko dela. Yorktowneko gudan Hamilton Lafayettekin elkartzen da eta errebelatzen dio Mulligan espioi gisa lan egiten ari dela ingeles armadan. Independentzia lortzen da, eta George III porrota onartzen du, nahiz eta bere ustetan, Amerika, Erresuma Batuen behar izana izango duela.

Gudarekiko denbora ezberdintasun gutxirekin Hamiltonen semea, Philip, jaiotzen da. Bestalde, Burrek, alaba bat du, Theodosia. Hamilton berri txar bat jasotzen du, Laurens, Combahee ibaiaren borrokan hil egin da. Bere mina saihesteko lanean jartzen da.

Hamilton eta Burr euren ikasketak jarraitzen dituzte zuzenbidean graduatuz. Eta Hamiltonek entsegu federalista gehienak idazten ditu Estatu Batuetako konstituzioaren berrespena sustatzeko. Estatu Batuetako altxor idazkaria izendatzen du George Washingtonek. Hamiltonek postua onartzen du, Elizaren kexuen gainetik. Angelica, ezkondu ostean, Londresera joaten da.

Bigarren atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1789an Thomas Jefferson Frantziatik Estatu Batuetara bueltatzen da, Frantzian enbaxadore bezala lan egin ostean. Presidenteak deitu egiten dio estatu-idazkaria izendatzeko. Jefferson New Yorkera heltzen denean, James Madison bera laguntzeko eskatzen dio Hamiltonen finantzaketa-plana gelditzeko, bere ustetan, gobernuari kontrol gehiegi eskaintzen diona. Jefferson eta Hamilton finantzaketaren inguruan debate bat izaten dute. Washington, Hamilton baztertu egiten du esanez Kongresua konbentzitu behar duela, bestela bere kargugabetzea eskatuko dute.

Hamilton etxean lan egiten ari den bitartean, Eliza gogorarazten dio euren semea bederatzi urte beteko dituela. Philip rap bat aurkezten dio bere aitari, bera txundituz. Familia oporretara doa, baina Hamilton bere lanean erabat murgilduta dago, New Yorken geratuz, kongresua konbentzitzeko nahian. Elizaren eskaerak atsedena hartzeko ez dute efekturik egiten.

Hamilton amodio bat hasten du Maria Reynoldsekin, baina emakumearen senarra xantaia egiten dio, dirua eskatuz.

1790ean Hamilton, Jefferson eta Madison akordio batera heltzen dira. Bestalde, Burr, bekaizkeriaz jota, alderdi politikoz aldatu egiten da. Bere helburua botere gehiago lortzea da, badakielako Hamilton alderdi berberean egonda ez duela lortuko. Eta Hamiltonen altuerara jartzea lortzen du, Philip Schuyle garaituz.

Beste bilera batean, Jefferson eta Hamilton argudiatzen dute ea Frantzia lagundu behar badute Erresuma Batuaren kontrako gerran. Washington Hamiltonekin ados jartzen da, neutral mantenduko dira. Bileraren ostean, Burr, Jefferson, eta Madisoni ez zaie gustatzen Washingtonek Hamiltonekiko duen sinpatia. Ondorioz, era bat bilatzen hasten dira Hamiltonen irudi publikoa kaltetzeko.

Jeffersonek bere postuari uko egiten dio eta bere hauteskunde-kanpaina hasten du. Washington ez da berriro presidentziara aurkezten eta erretiroa hartzea erabakitzen du. Ondorioz, John Adams bere lekua hartzen du eta Estatu Batuetako bigarren presidentea bilakatzen da. George III, Erresuma Batuko erregea, berria pozik jasotzen du, uste du Estatu Batuak sufrimendu politikoa pairatzen hasiko dela Adamsen eskarmentu ezagatik.

Adams Hamilton kaleratzen du. Hamilton fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik salatzen dute. Salaketa argitaratu baino lehen, Hamilton egoera argitu nahi du Maria Reynoldsekin izandako amodio abentura aitortuz eta esanez dirua berea dela, ez estatuarena. Aitorpen hori sekretupean gordetzeko eskatzen die Jefferson, Madison eta Burri, baina hori ez da nahikoa, eta zabaldu egiten da. Hori dela eta, Hamilton, kontua publikoa egiten du eta horrek bere ezkontza kaltetzen du. Philip unibertsitateko kide bati duelua eskatzen dio, bere aita iraintzeagatik. Hamiltonek airera tiro egiteko eskatzen dio bere semeari, honek kasu egiten du baina zauritua izaten da, hil eginez. Heriotza Eliza eta Hamiltonen adiskidetzea ekartzen du.

1800eko hauteskundeak Adamsen porrota ekartzen dute. Horrek Jefferson eta Burri garaipenera hurbiltzen die. Hamilton Jeffersonen garaipena bultzatzen du. Burri ez zaio hori gustatzen eta gutun baten bitartez Hamiltoni duelua eskatzen dio. Egunsentia baino lehen Eliza, dueluarena ez dakiena, Hamiltoni ohera bueltatzeko eskatzen dio. Hamilton zeregin bat duela esaten dio, eta bera maite duela. Burr eta Hamilton  Weehawkenera joaten dira, New Jerseyn kokatzen dena, eta Philip duelua izan zuen leku berbera.

Hamilton zerura apuntatzen du, eta bularrean jasotzen du Burren tiroa. Hamilton bere erlazio eta ondareari buruz hausnartzen du. Azkenean Angelica eta Elizaren alboan hil egiten da. Burr penaz jota, esaten du, nahiz eta bizirik atera, istorioaren bilaua izatera kondenatuta dagoela. Alexander Hamilton hil duen gizon gisa gogoratua izango da. Musikala Elizarekin ixten da, 50 urte gehiago, bere senarraren ondarea mantentzen saiatu zen. Hamiltoni zuzenduz, esaten dio bere ohorean umezurtz-etxe pribatu bat sortu duela, eta bera berriro ikusteko gogo handiak dituela.

Lehenengo atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alexander Hamilton
  • Aaron Burr
  • My Shot
  • The Story of Tonight
  • The Schuyler Sisters
  • Farmer Refuted
  • You'll Be Back
  • Right Hand Man
  • A Winter's Ball
  • Helpless
  • Satisfied
  • The Story of Tonight (Reprise)
  • Wait For It
  • Stay Alive
  • Ten Duel Commandments
  • Meet Me Inside
  • That Would Be Enough
  • Guns and Ships
  • History Has Its Eye on You
  • Yorktown
  • What Comes Next?
  • Dear Theodosia
  • Non-Stop

Bigarren atala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • What'd I Miss
  • Cabinet Battle #1
  • Take a Break
  • Say No to This
  • The Room Where It Happens
  • Schuyler Defeated
  • Cabinet Battle #2
  • Washington on Your Side
  • One Last Time
  • I Know Him
  • The Adams Administration
  • We Know
  • Hurricane
  • The Reynolds Pamphlet
  • Burn
  • Blow Us All Away
  • Stay Alive (Reprise)
  • It's Quiet Uptown
  • The Election of 1800
  • The Obedient Servant
  • Best of Wives and Best of Women
  • The World Was Wide Enough
  • Finale (Who Lives, Who Dies, Who Tells Your Story)

Thomas Kail da zuzendaria, Mirandaren aurreko lana ere zuzendu zuena In the Heights, 2007an Broadwayn estreinatua. Andy Blankenbuehler-ek koreografia sortu du. Musikaren zuzendaritza eta orkestrazioa Alex Lacamoiren ardurapean egon da. Azken bi hauek Mirandaren aurreko musikalean ere parte hartu zuten, lan berdinekin. In the Heights musikalagatik Tony saria irabazi zuten.

Eszenografia David Korins-ek gauzatzen du. Jantzien disenatzailea Paul Tazewell da. Argiztapena Howell Binkley. Soinua Nevin Steinberg.

Pertsonaiei dagokienez hauek dira aktoreak eta euren rolak 2020ko pelikula kontuan hartuta:

  • Lin Manuel Miranda (Alexander Hamilton)
  • Christopher Jackson (George Washington)
  • Leslie Odom Jr. (Aaron Burr)
  • Okieriete Onaodowan (Hercules Mulligan / James Madison)
  • Daveed Diggs (De Lafayette / Thomas Jefferson)
  • Jonathan Groff (George III erregea)
  • Eliza Hamilton (Phillipa Soo)
  • Renée Elise Goldsberry (Angelica Schuyler)
  • Anthony Ramos (John Laurens / Phillip Hamilton)
  • Jasmine Cephas Jones (Peggy Schuyler / Maria Reynolds)

Musikalaren garapenean Mirandak beste lan askoren eraginak onartu ditu. Lanen artean Jesus Christ Superstar; Les Misérables musikalak duen ahalmena kanta bat berriro sartzeko; South Pacific, non Aaron Burrek musikal horren esaldi bat erabiltzen duen; eta The Pirates of Penzance operaren erreferentzia bat egiten dute beste esaldi baten bidez, kasu honetan George Washingtonek esanda.

Hamiltonen musikari dagokionez, George III erregeak abesten duen serenata britainiarra popean oinarrituta dago. Hamilton eta Jeffersonen belaunaldi ezberdintasuna irudikatzeko, Jeffersonek jazz kanta bat abesten du. 90. hamarkadaren hasierako pop musika: Fugees, Mobb Deep, Brand Nubian taldeen eragina du. Erreferentzia musikalak ere badaude: Notorious B.I.G. eta Christopher Wallace rap-kantariei.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gioia, Michael. (Thu Aug 06 01:00:52 EDT 2015). «History in the Making — Revolutionary Musical Hamilton Opens on Broadway Tonight» Playbill (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  2. a b c (Ingelesez) Mead, Rebecca. «A Hip-Hop Interpretation of the Founding Fathers» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. (Ingelesez) «Everything We Know About 'The Hamilton Mixtape'» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. (Ingelesez) «Hamilton lyrics | Song lyrics for musical» www.allmusicals.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]