James Madison
James Madison (1751ko martxoaren 16a - 1836ko ekainaren 28a), Estatu Batuetako laugarren presidentea (1809 – 1817) izan zen. Konstituzioaren aitatzat jotzen da, agiriaren autore nagusia izan baitzen.
Konstituzioaren lehenengo 10 zuzenketen arduraduna izan zen (Bill of Rights). Izan ere, Madisonek uste zuen botereen arteko oreka beharrezkoa zela gehiengoak gizabanakoen eskubideak zapal ez zitzan. George Washingtonekin batera lan egin zuen gobernu federala eratzeko, baina Alderdi Federalista delakoaren ekimenei aurre egin zien. Azken hauek Estatu Batuetako Lehenengo Bankua banku zentralaren (pribatuaren) aldekoak ziren. Thomas Jeffersonen agindupean, Madison Napoleonengandik Louisiana erosteaz arduratu zen.
Haren presidentaldian, Alderdi Errepublikanoko kidea zela (Ingalaterrari gogor egitearen aldekoa), 1812ko gerra egin zuen Erresuma Batuaren kontra. Artean gerra irabazi gabe zegoela (1815eko hasiera), betoa jarri zion 1814an Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortzeko Kongresuaren proposamenari. 1815erako, armada indartsua sortzearen alde agertu zen, eta proposatu zuen mugetan tarifa altuak ezartzea, gerra garaian irekitako lantegi berriak babesteko. Gerra ondoko testuinguru berrian, ez zuen galarazi oraingoan Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortzea (1816), Kongresuak hala erabakita.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |