Hadith
Hadith (arabieraz: حديث, “berriak” edo “historia”), Hadīt, Ḥadīth edo Athar (arabieraz: أثر, ʾAṯar, "ohitura")[1], Islam erlijioaren jarraitzaileen ustez, Mahoma profetaren hitz eta ekintzen erregistroa osatzen duten kondairak dira; bere laguntzaile eta beste narratzaileen bidez ahoz aho zabaldurikoak.[1][2][3] Erregistro hauek profetaren irakaskuntzak ulertzeko erabiltzen dira, musulmanek jarraitu beharreko portaera erakutsiz, eta bildurik Sunnah bezala ezagutzen dira.[4]
Zentzu zabalean hadith musulman tradizioari esaten zaio, eta “ilm al-hadit”, tradizio hori aztertzen duen zientziari.
Islamean ofizialki onarturik dauden hadithen artean al-Bukhari, Ibn Majah, Abu Dawood, at-Tirmidhi eta Al-Nasaienak daude.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hadīth hitza arabierako ḥ-d-th sustraietik dator, "gertatu", "gertakizuna kontatu", "berriak izan edo eman" edo "zerbaiti buruz hitz egin" esan nahi duena.[3] Horregatik ḥadīth (حديث IPA: [ħæˈdiːθ]) izenak "azaldu", "deskribatu" edo "kontakizuna" esanahia eskuratzen du,[5][6] eta askotan, pertsona baten hizkerari ere egiten dio erreferentzia.[7] Bere forma plurala aḥādīth (أحاديث [ʔæħæːˈdiːθ]) da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mahomaren heriotza ondoren, 632 AD, bere esanak, bizi historia eta Islamaren historia goiztiarra ahozko usadioz ehundaka urtez transmititu ziren.[8][2] Ostera, Omar ibn al-Khattabe-k (Rasidar kalifaldiko Ondo gidatutako kalifetako bigarrena) hadith-ak bilduma bakarrean elkartzeko prozesua hasi zuen, nahiz eta gerora proiektua bertan behera utzi (Muhammad Zubayr Siddiqi-ren esanetan, musulmanek Korana baztertuko zutenaren beldur). Historialari batzuen esanetan, Uthman ibn Affan kalifa (Ondo gidatutako kalifetako hirugarrena) hurrena izan zen hadith-ak dokumentatzea bultzatzen. Baina bere esfortzuak ez zuten asko iraun, AD 656an soldadu atsekabetu batzuek hil zutelako.[9][10][11]
Omeiatarren dinastiaren garaian (AD 717-720), Umar ibn Abd al-Aziz edo Umar II.ak ere hadith-ak bildu zituen.[8][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Aʻẓamī, Muḥammad Muṣṭafá.. (1992). Studies in Hadīth methodology and literature. American Trust Publications ISBN 0-89259-011-4. PMC 29745279. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ a b c Brown, Jonathan. (2009). Hadith : Muhammad's legacy in the medieval and modern world. ISBN 978-1-85168-663-6. PMC 320495676. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ a b (Ingelesez) «Hadith | Collection, Books, & Types | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ (Ingelesez) «Are Hadith Necessary? An Examination of the Authority of Hadith in Islam» Yaqeen Institute for Islamic Research (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ al-Kuliyat by Abu al-Baqa’ al-Kafawi, p. 370; Mu'assasah l-Risalah. This last phrase is quoted by al-Qasimi in Qawaid al-Tahdith, p. 61; Dar al-Nafais.
- ↑ «Mawrid Reader» ejtaal.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ Lisan al-Arab, by Ibn Manthour, vol. 2, p. 350; Dar al-Hadith edition.
- ↑ a b Siddiqi, Muhammad Zubair. (1993). Ḥadīth literature : its origin, development and special features. (2nd ed. argitaraldia) Islamic Texts Society ISBN 0-946621-38-1. PMC 29172876. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
- ↑ Collected in the Musnad of Ahmad (10\15-6\ 6510 and also nos. 6930, 7017 and 1720), Sunan Abu Dawud (Mukhtasar Sunan Abi Dawud (5\246\3499) and elsewhere.
- ↑ Tirmidhi, "‘Ilm," 12.
- ↑ Roman, provincial and Islamic law, Patricia Crone, p2
- ↑ Guillaume, Alfred. (1956). Islam. (Rev. ed. argitaraldia) Penguin Books ISBN 0-14-013555-3. PMC 23763465. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |