Frantzia Intsumisoa
Frantzia Intsumisoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | LFI |
Mota | alderdi politikoa |
Jarduera sektorea | borondatezko kidetzako erakundeak |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | Ekosozialismoa, Antikapitalismoa, subiranismoa eta globalizazio alternatiboa |
Kokapen politikoa | ezker erradikal |
Jarduera | |
Kide kopurua | 500.000 (2022ko otsaila) |
75 / 577 5 / 79 25 / 1.758 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Manuel Bompard (en) |
Idazkari orokorra | Manuel Bompard (en) |
Egoitza nagusi | |
Prentsa-organoa | L'Insoumission hebdo |
Legezko forma | elkarte aitortua |
Historia | |
Sorrera | 2016ko otsailaren 10a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Frantzia Intsumisoa (frantsesez: La France insoumise, la fʁɑ̃s ɛ̃.su.miz ahoskatua, eta LFI laburtuta), ezkerreko alderdi politiko frantses bat da, 2016ko otsailaren 10ean sortua. Bere proiektuaren muinean ekosozialismoa eta sozialismo demokratikoa daude, eta ezker erradikalean edo ezkerrean kokatzen da. Alderdiaren logotipo ofiziala φ phi letra greziarra da.
Alderdiak 2017ko presidentetzarako hauteskundeetan Jean-Luc Mélenchon aurkeztu zuen hautagai gisa, eta laugarren postua lortu zuen lehen itzulian, botoen %19,58rekin. 2017ko hauteskunde legegileen ondoren, 17 diputatuz osatutako talde parlamentarioa osatu zuen Nazio Biltzarrean, eta Matilde Panot hautatu zuten taldeko buruzagi gisa.
2022an, Jean-Luc Mélenchonen hautagaitza babestu zuen berriro hauteskunde presidentzialetan, 2017ko emaitza hobetuz (botoen %21,95) baina bigarren itzulitik at geratuz, eta alderdiak ezkerraren lidergoa hartu zuen. Legebiltzarrerako hauteskundeetarako, alderdiak ezkerreko gainerako alderdi nagusiekin bat egin zuen NUPES koalizioa osatzeko, Nazio Biltzarreko bigarren indarra bihurtu zena 131 diputaturekin (horietatik 75 LFIkoak), eta presidentearen koalizio zentristari gehiengo absolutua eskuratzea oztopatu zion.