Evanescence
Evanescence | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arkansas |
Musika mota | alternative metal (en) , rock alternatibo, gothic metal (en) , hard rock, industrial rock (en) eta symphonic metal (en) |
Urteak | 1994 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Wind-up |
Amy Lee (1994 - baliorik ez) Tim McCord (en) (2006 - baliorik ez) Will Hunt (en) (2007 - baliorik ez) Troy McLawhorn (en) (2007 - baliorik ez) Emma Anzai (en) (2022 - baliorik ez) Ben Moody (1994 - 2003) David Hodges (1999 - 2002) Will Boyd (en) (2003 - 2006) Rocky Gray (en) (2003 - 2007) John LeCompt (en) (2003 - 2007) Terry Balsamo (en) (2003 - 2015) Jen Majura (en) (2015 - 2022) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
evanescencestore.com | |
Evanescence estatubatuar musika talde bat da, metal gotikoan sailkatu daitekeena. Arkansasko Little Rocken 1998an Amy Lee abeslariak eta Ben Moddy gitarjoleak sortu zuten.
Lehenengo bi EP grabatu zituzten, Evanescence EP eta Sound Asleep. Taldeak bere lehen diska 2003.urtean kaleratu zuen, Fallen izenekoa, Wind-up records diskografikarekin. Fallen albumak 15 miloi kopia baino gehiago saldu ditu eta taldeak bi Grammy irabazi zituen. Urte bat beranduago taldeak bere lehen DVD-a kaleratu zuen, Anywhere but home. DVD honek miloi bat kopia baino gehiago saldu zituen mundu osoan. 2006an bigarren estudioko albuma egin zuten, The Open Door. Gaur egun arte 5 milloi kopia saldu ditu.
Talde honek aldaketa asko izan ditu sortu zenetik. Lehenengoa, Moody gitarra-jolea joan zenean izan zen 2003an. Geroago John LeCompt, gitarra-jolea ere, eta Rocky Gray, bateria, 2007.urtean joan ziren. Amy Lee, abeslaria, taldea hasi zen lehenengo egunetik gelditzen den bakarra da.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997.urtean grabatzen hasi ziren Understanding abestia. Lehenengo EP-ko abesti bat izan zen. Bakarrik 100 kopia existitzen dira.
Urte bat beranduago bigarren EP-a kaleratu zuten, Sound Assleep izenekoa. Hemen Uderstanding abestia ere sartu zuten baino bertsio berriago bat. EP honen 50 kopia bakarrik existitzen dira, 24 ordutan saldu zituzten guztiak.
2002an taldeak bere diskografikarekin kontratua egin zuen eta bere lehen diskoa atera zuten, Fallen. 2002ko azaroan David Hodges teklistak taldea utzi zuen.
Pentsatu zuten Fallenen singlela bere lehen kanta izatea, Going Under, baino bigarren abestia Daredevil pelikulan sartzean hori hartu zuten single bezala, Bring Me To Life. Abesti honen bideoklipa Errumanian grabatu zuten.
The Open Door 2006.urteko urriaren 3an kaleratu zuten Estatu Batuetan. Albumak 500.000 kopia saldu zituen lehenengo astean. Album honen singlelak Call Me When You're Sober, Lithium eta Sweet Sacrifice izan ziren.
EPak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998: Evanescence EP.
- 1999: Mystary EP.
- 1999: Sound Asleep EP.
- 2000: Origin (Demo CD).
Album ez ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005: Not For Your Ears" (fan batek egina)
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DVD
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004: Anywhere but Home LIVE.
Beste abesti batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010 "Halfway down the stairs" Amy Leek interpretatuta Muppets Revisited albumean, homómnima filmarentzat.
- 2008 "Sally's Song" Amy Leen abestia Nightmare Revisited albumean, The Nightmare Before Christmas filmarentzat.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Evanescence taldearen webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Evanescence taldearen informazio gehiago
- (Gaztelaniaz) Evanescence youtuben
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |