Edukira joan

Euskaltzaleen Biltzarra

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskaltzaleen Biltzarra euskara eta euskal kultura babestu eta bultzatzeko elkartea izan zen, 1901ean Martin Gilbeauk, bildu zituen 35 bat lagunen artean sortua. Barne ziren: Guilbeau, Zalduby, Broussain, Aranzadi, Sabino Arana, Azkue, Campion, Urkijo, Hiriart-Urruty eta Zalduby... [1]

Batzuek, alabaina, frantses eta espainol politika gaiztoarengain emaiten zuten oroz lehen gure herriaren eta hizkuntzaren beherakada eta beraz abertzaletasunaren pizteari emaiten zioten lehentasuna. Hauek ziren adibidez, Sabino Arana Goiri bizkaitar gazteak sortu berri zuen Euzko Alderdi Jeltzalea-ren jarraitzaleak, Broussain, Constantin eta beste bizpahiru lagun gazteen salbuespenarekin, gutiz gehienak Hegoaldekoak. [1]

Beste batzuek aldiz, Oihenart handiaren zuhur-hitz bat gogoratuz, errepikatzen zuten ” Burutik dela hasten arraina kirasten ” eta alderdi politiko ezberdinetan ibilirik ere, Azkue, Campion eta Urkijo bezala Hegoaldean, Guilbeau, Hiriart-Uraity eta Zalduby bezala Iparraldean, euskararen beraren lantzeari, ortografiaren finkatzeari, akademia baten eraikitzeari eta gero euskara eskoletan sartzeari emaiten zioten lehentasuna. [1]

Lapurtarren Biltzarraren oroitarria Uztaritzeko herriko etxean. "Laphurdiko herriek eta Eskualzaleen Biltzarrak 1930an egina".

Euskal jaiak eta euskal literatur lehiaketak antolatu zituen eta eragin handia izan zuen mende-hasierako "Euskal Pizkundearen" indartzean.[2]

[2] Manex Goihenetxeren azterketan (LES ORIGINES SOCIALES ET HISTORIQUES D'ESKUALZALEEN BILTZARRA. (1893 - 1913), agertzen da politikoki asmo nostaljiko samarra zeukala,[3] eskualdun fededunen arketipoa indartzen zuena hastapen hartan.

[1] Mende bat geroago, 2003an, Piarres CHARRITTONek, Heletan, Etienne Salaberriren errana oroitaraziz: "Lehengoak ez ahantz ! Gerokoez oroit! eta beraz, Eskualzaleen Biltzarra izan dadiela , Eskual Herriaren adarra!" ...100 urtez hainbeste elkarte, erakunde eta talde sortu dira eta lanean ari, zein bere aldetik, hain aspaldian dirauen gure euskararen bataila irabazi beharrez... ba ote da oraino euskalzaleen biltzarraren beharrik?" Baietz erran zuen jendeak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d Ixtoria | Euskaltzaleen biltzarra. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  2. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eskualzaleen Biltzarra. .
  3. Goihenetxe, Manex. Idéologies culturelles et espace social en Pays Basque à la veille de la première guerre mondiale. in: La Production sociale des espaces. C.N.R.S., 81 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.