Piarres Aintziart
Piarres Aintziart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heleta, 1937ko maiatzaren 26a (87 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Piarres Aintziart (Heleta, Nafarroa Beherea, 1937ko maiatzaren 26a - ) euskal idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heleta Kaminoan jaioa, ikasketak Baionako Apezpikutegian eta Uztaritzeko Seminario Ttipian egin zituen; gero Paris aldera joan zen hiru urtez, misiolarigai. Aljeriako Independentziaren Gerraren esperientzia bizi izan zuen. Erromara Teologia ikastera joatekoa zenean utzi zuen apaiz bihurtzearen bidea; erlijioa eta elizaren gaineko eztabaida oso presente egon da bere lanetan eta horrez gain Joxe Arregi Olaizolak koordinatutako Jainkoaz galdezka. 40 euskal idazleren erantzunak liburuan parte hartu zuen.[1] Bordeleko unibertsitatean ikasi zuen eta Orthezera joan zen hango bi lizeoetan Filosofia irakastera.
Euskaltzalea, zenbait elkarte eta ekimenetan esku hartu du: Orthezeko lizeoetan euskara eskolak ematen, UZEIn filosofia gaiak lantzen, IKAS pedagogia zentruko bulegoan, UEUk ateratako Filosofiako Gidan partaide... 2004an Euskaltzaleen Biltzarraren lehendakari izendatu zuten eta Gillermo Etxebarria eta Henri Duhaurekin batera elkartearen historia idazten ibili da.[2] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 7 lan azaltzen dira.[3]
Bi haurren aita da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azken apeza (2005, Elkar)
Bidaia-kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santiago oinez (2000, Elkar)
- Biziaren bazterrean (1992, Maiatz)
- Euskal Herrian bizikletari (1989, Maiatz)
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Liburua Alberdaniaren webgunean.
- ↑ Euskaltzaleen Biltzarraren historiaren bigarren zatia EKEren webgunean.
- ↑ Piarres Aintziarten produkzioa Inguma datu-basearen arabera (7 produktu)
- ↑ Liburua EKEren webgunean.