Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua
Itxura
Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | polizia |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Espainiako Zerga Agentzia |
Historia | |
Sorrera | 1887 |
webgune ofiziala |
Espainiako Aduanazaintza Zerbitzua (gaztelaniaz, Servicio de Vigilancia Aduanera) Espainiako polizia zerbitzu bat da, kontrabandoaren, diru-zuritzearen eta zerga iruzurraren aurka borrokatzeko ardura duena. Espainiako Zerga Agentziaren menpe dago; eta Zerga Agentzia hori, berriz, Espainiako Ogasun Ministerioaren menpe.
Zereginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontrabandoaren aurka jardutea estatu osoan zehar, espainiar uretan eta aire-espazio espainiarrean, hau da; aire, itsaso eta lehorrez.
- Gordekin Fiskal eta Aduanazainaren funtzioen egikaritza.
- Zerga Agentziak edo Ikuskapen eta Ikerketa Zuzendariordetza Nagusiak ezarritako ikuskapen, ikerketa edo kontrol ezberdinetan esku hartzea.
- Baliabide tekniko berezi guztien aukeraketa, ekintza operatibo, itsasontzi, hegazkin, inteligentzia elektroniko eta bestelako baliabideen erabilpena aduanen iruzur eta kontrabandoaren aurka.
- Diru-zuriketetan esku hartzea eta hala nola, iruzur fiskalagatik jazarpen, ikerketa eta hauen aurkikuntzak burutzea.
- Agentziako beste zerbitzuei komunikazio zerbitzuak eskaintzea.
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aduanazaintza Zerbitzua, Zerga Agentziaren menpe dagoenez, Aduana eta Zerga Berezien Sailean kokatzen da. Halaber, Aduanazaintza Zerbitzua honela osatzen da:
- Plangintza, Estatistika eta Koordinazio Zuzendariordetza Nagusia
- Adunanen Kudeaketa Zuzendariordetza Nagusia
- Zerga Berezien Kudeaketa eta Eskuhartze Zuzendariordetza Nagusia
- Ikuskapen eta Ikerketa Zuzendariordetza Nagusia
- Kimiko-Teknologiko Zuzendariordetza Nagusia
- Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusia
- Operazio Zuzendariordetza Nagusia
- Logistika Zuzendariordetza Nagusia
Aduanazaintza Zerbitzuaren baseak eta lurralde-hedaketa ikusteko zabaldu leihoa
- Madrilgo Erkidegoa:
- Zerbitzu Nagusiak. Zuzendaritza ondokoa (Operazioak eta Logistika)
- Madrilgo Talde Eragilea
- Madril-Barajas aireportua
- Andaluzia, Ceuta eta Melilla:
- Aragoi:
- Talde Eragilea eta Lurralde Egoitza: Zaragoza
- Asturiasko Printzerria:
- Balear Uharteak:
- Lurralde Egoitza: Palma Mallorcakoa
- Talde Eragileak: Palma Mallorcakoa eta Maó
- Talde Konbinatuak: Eivissa
- Itsas Baseak: Eivissa eta Palma Mallorcakoa
- Kanariak:
- Talde Eragilea eta Lurralde Egoitza: Las Palmas Kanaria Handikoa
- Talde Konbinatua: Santa Cruz Tenerifekoa
- Itsas Baseak: Santa Cruz Tenerifekoa eta Las Palmas Kanaria Handikoa
- Kantabria:
- Gaztela-Mantxa:
- Lurralde Egoitza: Toledo
- Talde Eragileak: Albacete, Ciudad Real, Puertollano, Quintanar de la Orden eta Toledo
- Gaztela eta Leon:
- Lurralde Egoitza: Valladolid
- Talde Eragileak: Burgos, Ciudad Rodrigo, León, Valladolid, Salamanca eta Zamora
- Katalunia:
- Lurralde Egoitza : Bartzelona
- Talde Eragileak: Bartzelona, Bartzelona-El Prat aireportua, Tarragona, Palamós, Girona eta Lleida
- Talde Konbinatua: Figueres
- Itsas Baseak: Palamós eta Bartzelona
- Extremadura:
- Galizia :
- Errioxa :
- Talde Eragilea eta Lurralde Egoitza: Logroño
- Murtziako Erkidegoa:
- Nafarroako Foru Erkidegoa :
- Talde Eragilea eta Lurralde Egoitza : Iruñea
- Euskal Autonomia Erkidegoa :
- Valentziako Erkidegoa :
- Lurralde Egoitza: Valentzia
- Talde Eragilea: Valentzia
- Talde Konbinatua: Alacant eta Castelló de la Plana
- Itsas Baseak: Alacant, Castelló de la Plana eta Valentzia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aduanazaintza Zerbitzuaren webgune ofiziala (Gaztelaniaz) (Katalanez) (Galizieraz)
- Zerbitzu honen historia (Gaztelaniaz)
- Aduanazaintza Zerbitzua (webgune pertsonala) (Gaztelaniaz)