Edukira joan

Eskibel

Koordenatuak: 42°48′40″N 2°43′25″W / 42.8111°N 2.7236°W / 42.8111; -2.7236
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskibel
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°48′40″N 2°43′25″W / 42.8111°N 2.7236°W / 42.8111; -2.7236
Garaiera660 m

Eskibel (euskaraz eta ofizialki Eskibel; gaztelaniaz Esquível) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da; 1928 arte Ariñiz udalerriaren zati izan zen.

Gasteizko udalerriaren hego-mendebaldean kokaturik, hirigunetik 7,5 kilometrora dago, Gasteizko mendien osagai diren Gometxako muinoaren eta Eskibelgo atxaren azpian.

Herrixka oso txikia, XIX. mendean 22 biztanle zituen eta hamarkadek aurrera egin ahala biztanleriaren beheranzko joera mantendu da.

Eskibelgo biztanleria
Eskibelgo gaztelua

Biztanleria galerarekin batera, herrixkako eraikin asko abandonatu egin ziren eta horrela gaur egun herriko San Lorentzo elizaren egoera esaterako, nahiko txarra da.

Gometxako muinoaren gainean Eskibelgo gaztelua deritzonaren aurriak daude. Izatez, eraikin hau ez zen gaztelu bat, telegrafo optikoaren talaia bat baizik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa