Berroztegieta
Berroztegieta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′47″N 2°42′37″W / 42.8131°N 2.7103°W |
Garaiera | 617 m |
Berroztegieta (Berrosteguieta gaztelaniaz[1]) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaldiaran mendipean, 617 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz hegoaldean dago, hirigunetik 5,5 kilometro ingurura. Berroztegieta 1025. urtean aipatu zen lehenengoz, Donemiliagako goldean. Herrixka txikia izan da beti, eta 1332an Gasteizko udalerriaren barnean ezarri zuten. 1980ko hamarkadatik aurrera hainbat txalet eraiki ziren eta biztanleria bikoiztu egin zen.
Eskibel errekastoa eta Batan erreka Berroztegietako lurretatik igarotzen dira, hego-ipar noranzkoan, herrigunearen mendebaldetik lehena, eta ekialdetik bigarrena. Bi errekak Gasteizko mendietan sortzen dira, eta Zadorrara isurtzen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berroztegietako biztanleria |
---|
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berroztegietak Mendekoste egunaren inguruan ospatzen ditu bere jaiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Berroztegieta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
Gasteizko herriak: Berroztegieta | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |