Edukira joan

Elorriaga (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°51′01″N 2°38′28″W / 42.8503°N 2.6411°W / 42.8503; -2.6411
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elorriaga».
Elorriaga
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°51′01″N 2°38′28″W / 42.8503°N 2.6411°W / 42.8503; -2.6411
Garaiera516 m

Elorriaga, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Salburuko auzo berriaren ertzean, Iruñerako errepidean, dago kokatuta.

Gasteizko ermandadeko herria zen Elorriaga; kontseilu bakarra osatzen zuen, Arkauti herriarekin batera. Bertan biltzen ziren, 1332. urtetik aurrera, Elorriagako Kapareak izeneko handiki arabarrak.

Horregatik, historikoki erreferentzia bat izan da Gasteizko udalerriaren menpeko herri guztientzat: Elorriagan dago, gaur egun ere, Elorriagako Batzarreko Kapareen biltzar etxea; herrixka horietako guztietako Hijosdalgos de la Junta de Elorriaga historikoaren biltzar etxea, alegia.

1870ean batu zen Gasteizera.[1]

2020an herriko zentro sozial berria zabaldu zuten.[2]

Elorriagako biztanleria

Elorriagako hizkuntza nagusia gaztelania da, XVIII. mendearen erdialdean euskara galdu zenetik.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarria da herriko San Petri eliza. Portadan XIV. mendeko arkuak ditu, nahiz eta eraikinaren zati handiena XVI. mendekoa den. Barruan XVII. mendeko erretaula bat du.[1]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Elorriaga - Menpeko toki-erakundea» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Elorriaga cuenta con una nueva Casa del Concejo y Centro Sociocultural» EITB 2020-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]