Erromatar arranoa
Erromatar arranoa (latinez: aquila) edo Aquila legionis[1] erromatar legioen sinboloetako bat zen, armadaren sinboloen (signa militaria) artean garrantzitsuena.
Badirudi hasierako legioek hainbat irudi erabiltzen zituztela identifikatzaile moduan, denak, nekazarien gizarte baten ezaugarrizko totemak. Plinio Zaharrak zioen, K.a. 104an arautu zela arranoa izatea legioaren sinboloa. Errepublikaren amaieran, badirudi, legioaren hiru sinbolorik preziatuenak hauek zirela: aquila (arranoa), Primus Pilusaren (triarii-en zenturioi-burua) zaintzapean eta ardurapean zegoena eta beste bi, ustez legioaren printzearen eta hastatus-earen ardurapean zeudenak: vexilum-a eta sginum-a.[2]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarrek erabili zuten estandarterik zaharrena, lastozko eskukada (manipulus) bat izan zela esaten da, lantza edo zutoin baten gainean finkatua. Horregatik, bertako soldaduen konpainiari manipuloa esaten zitzaion. Lasto edo iratze sorta animalien irudiek ordezkatu zuten berehala, eta Plinio Zaharrak horietatik bost zerrendatzen ditu: arranoa, otsoa, minotauroa, zaldia eta basurdea.
Gaio Marioren bigarren kontsulaldian (K.a. 104) abereak estandarte gisa alde batera utzi ziren, arranoa (Aquila) bakarrik kontserbatuz. Zilarrez edo brontzez egina zegoen, eta hegoak zabalduta zegoen, baina, segur aski, txikia zen, Julio Zesarren garaian, arrisku-egoeran, estandartearen eramaileak (signifer) arranoa bere hagatik atera eta bere gerrikoaren tolesduren artean ezkutatzen baitzuen.
Arrano inperialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enperadoreekin legio bakoitzak arrano bat eramaten zuen eta horregatik, batzuetan, legioari aquila esaten zitzaion.
Erromatar armadaren estandarteak eta eramaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorago esan bezala, aquilifer-rak aquila eramaten zuen, eta beste estandarteei dagokionez, vexilum-a vexillarius-ak eroaten zuen, signifer-rak signum-a, dracconarius-ak dracco-a, eta imaginifer-rak enperadorearen irudia (imago). Denak signifer-rak ziren.
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arranoak galdu ziren guduak, galdu zituzten unitateak eta ondorioak:[3]
- K. a. 53: Carrhaeko bataila. Krasoren Legio X.a. (berreskuratua)
- K. a. 40: Lucio Decidio Saxa porrota Zilizian. (berreskuratua)
- K. a. 36: Marco Antonioren porrota (berreskuratuak)
- K. a. 19: Kantabriar gerrak Hispanian. Legio I Augusta (galduta? Horren ondorioz, Legio I.ak "Augusta" titulua galdu zuen)
- 9: Teutoburgeko oihaneko gudua. Legio XVII, Legio XVIII, eta Legio XIX). (Hiru legioen suntsipena; Tiberioren agintaldian bi berreskuratu ziren eta Klaudio I.aren agintaldian hirugarrena.)
- 70: Juduen matxinada. Legio XII Fulminata. (ondoren gertatu zena ez da ezaguna)
- 85: Domizianoren Daziako gerra (86-89). Legio V Alaudae. (patu ezezaguna; legio horren suntsipena)
- 132: Bar Kokhbaren matxinada. Legio XXII Deiotariana. (patu ezezaguna; legio horren suntsipena)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Alcobendas, Gabriel Cifuentes. (2017-11-19). «Las enseñas de Roma (I): aquilae, vexilla et signa» ROMA VICTRIX (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).
- ↑ «Etymology of Vexillological terminology» www.fotw.info (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
- ↑ (Ingelesez) Gwizdalski, Marcin. (2019-11-3). «Lost eagles of Roman army» Imperium Romanorum.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Smith, William (11859) "Signa militaria", A Dictionary of Greek and Roman Antiquities Boston : Little, Brown, and Company (1044-1046 or.). In: Internet Archive. [jabari publikokoan].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alonso Capín, Enol (2017-06-17) "El águila de las legiones" Bellumartis.